Francisque Michel: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Lanak: French spelling, Écossais, Écosse, Études
t →‎Biografia: French spelling, mœurs
5. lerroa:
 
== Biografia ==
Hasieran poesia idatzi bazuen ere, berehala hasi zen ikerketa-lanetan; [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] testuak aztertu eta argitara eman zituen. [[Frantziako Gobernua]]k [[Ingalaterra]]ra (1833) eta [[Eskozia]]ra (1837) bidali zuen bertan bere ikerketak jarraitzeko. 1833-1837 bitarteko urteetan, hogeita bi lan eman zituen argitara, horien artean ''[[Errolanen kantua|Chanson de Roland]]'' delakoaren jatorrizko bertsioa, Ingalaterran aurkitu zuena. Hori zela eta ''Comité historique''ko kide izendatu zuten eta [[Ohorezko Legioa]] titulua eman zioten. Era guztietako gaiak erabili zituen: zaldiak, grabatu zaharrak, ostatuak mendeetan barrena, herri-literatura, antzerki ingelesa eta Erdi Aroan, [[ijito]]ak, eskekoak, [[agot]]eak, merkataritza eta abar. Euskaldunei buruz ere idatzi zuen. 1857an ''Le Pays Basque. Sa population, sa langue, ses moeursmœurs, sa littérature et sa musique'' argitaratu zuen. Han ikertzen dira, zehaztasun handiz, Iparraldeko esaera zaharrak, pastoralak, jolasak, sinesmenak, kantu zaharrak, idazleak, usadioak eta ohiturak. 1859an ''Le romancero du Pays Basque'' idatzi zuen. Francisque Micheli zor zaio, besteak beste, [[Arnaut Oihenart|Oihenarten]] esaera zaharren eta neurtitzen bildumaren argitalpen berria (1847).
 
1839an [[Bordeleko Unibertsitatea]]ren atzerritar literaturaren irakasle hautatu zuten. 1846an doktoretza lortu zuen ''Histoire des races maudites de la France et de l'Espagne'' tesiari esker. [[Oliver Goldsmith|Goldsmith]], [[Laurence Sterne|Sterne]], [[William Shakespeare|Shakespeare]] eta [[Alfred Tennyson|Tennyson]] frantsesera itzuli zituen.