Tierras Altas (Soria): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
79. lerroa:
 
== Baskoiaren presentzia ==
Azken aldian egindako ikerketa epigrafikoen arabera, baskoia (alegia, baskoien hizkuntza, gaur egungo euskararen aurrekoa) lehenago iritsi zen Soriako iparraldera zeltera eta latina baino.<ref>{{Erreferentzia|izena=Eduardo|abizena=Alfaro Peña|izenburua="Oppida" y etnicidad en los confines septentrionales de la Celtiberia|data=2018|url=http://uvadoc.uva.es/handle/10324/28659|sartze-data=2019-08-19}}</ref>
 
[[2001]]<nowiki/>ean Eduardo Alfaro Peña arkeologoak zenbait hilarri aurkitu zituen Tierras Altas eskualdean, [[Cidacos]], Linares eta [[Alhama]] ibaien inguruetan, Sorian, non, bide batez esanda, zeltiarren eta erromatarren hondarea oparoa baita, eta hasi zen hilarrietan azaldutako idazkunak aztertzen, gehienak latinez idatziak. Eduardo Aznar antropologoaren laguntzarekin, eta ikusita beste era bateko izenak agertzen zitzaizkiela hilarrietan, zabaldu egin zuen ikerketa. Guztira bost aldare-harri eta 34 hilarri aurkitu zituzten, ikerketa zeharo berri baten bidean jarri zituztenak.
97. lerroa:
Ikertzaileek aurkeztu zuten hilarria Salamankako kongresu batean, eta bertan ikertzaile euskaldun batek ohartarazi zituen izenaren bigarren zatia, “Sesenco”, ez zela ez zeltera, ezta latina ere, baizik eta baskoiera, eta antz handia duela gaur egungo “zezenko” hitzarekin, “zezen gaztea” euskaraz. Ohar hark zabaldu egin zuen ikertzaileen ikerketa-eremua, handik aurrera, arreta berezia jarri baitzieten hilarri haietan agertutako izen indigenei. Batzuk aurkitu dituzte: Onse, Onso, Oandissen, Agirseno, Arancis, Sesenco, Lesuridantar eta Velar-thar.
 
Ikertazileen iritzian, baskoiaren aztarna horiek lotuta egon litezke orain bi mila urte, udako bazkaleku oparo bila Errioxa aldetik Tierras Altas inguruetara joaten ziren ganaduzale baskoiekin. Haietako batzuk bertakotu egingo ziren, eta hildakoan, beraien jatorriaren seinaleak agertu ziren familiartekoek egindako hilarrietan, latinezko mezu eta sinboloekin batera. Bada beste hipotesi bat baskoien eta baskoieraren arrastoak azaltzeko, zeinaren arabera, Ponpeiok garaitu zituen baskoiak eta behartu zituen orduko Tierras Altas haiek birpopulatzera.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=¿Están las raíces del euskera en Tierras Altas?|hizkuntza=es|url=http://www.heraldodiariodesoria.es/noticias/cultura/estan-raices-euskera-tierras-altas_119982.html|aldizkaria=Heraldo-Diario de Soria|sartze-data=2019-08-19}}</ref>
 
Edozelan ere, hilarrietan agertutako onomastika indigena estimulatzen ari da berrikuspen etniko-linguistiko bat Soriako mendialdean eta Soriatik kanpo.<ref>{{Erreferentzia|abizena=SoriaNoticias|izenburua=La exposición de estelas funerarias en Santa Cruz de Yanguas, hasta el día 25|hizkuntza=es|data=2019-08-08|url=http://sorianoticias.com/noticia/2019-08-08-la-exposicion-estelas-funerarias-santa-cruz-yanguas-dia-25-60333|aldizkaria=sorianoticias.com|sartze-data=2019-08-19}}</ref>
 
===Hilarrien erakusketa===
[[Fitxategi:Eduardo_Alfaro_erromatar_garaiko_hilarriak_azaltzen.jpg|thumb|left|Eduardo Alfaro erromatar garaiko hilarriak azaltzen Santa Cruz de Yanguas herrian, Sorian.]]
2019ko uztailaren 17tik abuztuaren 25a bitartean, Eduardo Alfarok eta Eduardo Aznar ikertzaileek erakusketa bat antolatu zuten Santa Cruz de Yanguas herritxoan, probintziako eta komunitate autonomoko agintarien babesarekin, eta Valladolideko Unibertsitatearen babes zientifikoarekin.<ref>{{Erreferentzia|izena=Joxe|abizena=Aranzabal|izenburua=Sesenco|hizkuntza=eu|data=2019-08-19|url=https://blogak.goiena.eus/faroa/2019/08/19/sesenco/|aldizkaria=Faroa|sartze-data=2019-08-19}}</ref> Erakusketak 12 hilarri erakutsi zituen, nahiz eta bertan 44 hilarriren argazkiak eta transkripzioak ikus zitezkeen.
 
Erakusketak ez zuen oihartzun handirik izan Euskal Herriko hedabideetan, baina jende dezente bildu zuen Euskal Herritik, gehienak baskoiaren presentziak erakarrita, eta [[Juan Martin Elexpuru]] idazlearen deiari erantzunez neurri batean.<ref>{{Erreferentzia|abizena=elexpuru|izenburua=“Soria eta euskaldunak” iritzi-artikulua Argian|hizkuntza=eu|data=2019-08-10|url=https://blogak.goiena.eus/elexpuru/2019/08/10/soria-eta-euskaldunak-iritzi-artikulua-argian/|aldizkaria=Iruña-Veleia, egia ala gezurra?|sartze-data=2019-08-19}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Juan Martin|abizena=Elexpuru|izenburua=Soria eta euskaldunak|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/2018/018/002/2019-08-11/soria-eta-euskaldunak.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2019-08-19}}</ref>
 
==Erreferentziak==