Tanzania: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
87. lerroa:
=== Independentziaren aurreko garaia ===
[[Fitxategi:Kondoa mchoro mwambani 2012 Tamino (cropped).jpg|thumb|220px|right|[[Kondoako labar-arte gunea|Kondoako]] [[labar pintura]]k]]
[[I. mende|I]]-[[II. mende]]ra arte, [[kuxtar hizkuntzak|kuxtar herriak]] (jatorriz [[kaukasoar]]rak eta [[Etiopia]]ko hegoaldetik helduak ziur asko) bizi ziren Tanganyikan, baina gaur egun lurralde horretako herri gehienak I. eta II. mendeetan Afrikako mendebaldetik ekialdera hedatu ziren [[bantu]]en ondorengoak dira. [[Zanzibar]] uhartediko biztanleak shirazi herrikoak ziren. I. mendearen bukaera aldera, arabiar eta indiar merkatariak sartu ziren, Tanganyikako kostaldean batez ere eta, pixkanaka-pixkanaka, egokituz joan ziren. [[XV. mende]]aren bukaera aldera, [[portugal]]darrak heldu ziren, eta bi mendez ([[XVI. mende|XVI]]-[[XVII. mende|XVII.]] mendeetan), arabiarrek eta [[Oman]]go agintariek bat egin eta bidali zituzten arte ([[XVIII. mende]]aren hasieran), haien mende egon ziren lurralde horiek. Portugaldarrak irtetean, Omango sultanaren eta arabiarren artean banatu zuten lurraldea. Omango sultanak uharteak eta kostaldea hartu zituen, eta arabiarrek Tanganikako barrualdea, merkataritzako bideak kontrolatzearren batez ere. Horiek egon ziren bitartean, [[espezia]]-, [[boli]]-, [[arma]]- eta [[esklabo]]-salerosketek indar handia izan zuten; merkataritza horri eustearren, [[1832]]an Omango sultanak [[Zanzibar]] egin zuen bere erresumako hiriburu.
 
[[1891]]n, [[Britainiar Inperioa|Erresuma Batuaren]] eta [[Alemaniar Inperioa|Alemaniaren]] artean banatu zuten Tanzania; [[Zanzibar]] eta kostaldea britainiarren protektoratu gisa geratu zen; Tanganikako barrualdea, alemaniarren mende. [[Lehen Mundu Gerra]] bukatzean, ordea, alemaniarren mende zegoena ere ([[Ekialdeko Afrika Alemana]]) britainiarrei eman zien [[Nazioen Elkartea]]k. 1946an, Nazioen Elkartea [[Nazio Batuen Erakunde]] bihurtu zenean, hark bere babespeko lurralde gisa hartu zuen [[Tanganika (lurraldea)|Tanganika]], eta tanganikarrei administrazioan esku gehiago uzteko eta burujabetasuna bideratzeko eskatu zion [[Erresuma Batua]]ri. Erresuma Batuak bideratu zuen ardura-banaketa ez zegokion biztanleen banaketa etnikoari, ''Tanganyika African Association'' (TAA) kide eta aldeko gehiena zituen alderdia izan arren, europarrei eta asiarrei kargu gehiago eman baitzizkien. Alderdi horren helburua etnien eta britainiarren arteko bitartekotza egitea zen; xede politiko garbirik ez zuen.