Golden Dawn Orden Hermetikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
5. lerroa:
== Partaide ezagun batzuk ==
Orden hermetiko honetan oso jende ezaguna hartu zuen parte. Hona hemen batzuk:[[Samuel Liddell MacGregor Mathers|S.L. McGregor Mathers]], [[William Wynn Westcott]], [[Dion Fortune]], [[Arthur Machen]], [[William Butler Yeats]], [[Algernon Blackwood]], [[Florence Farr]], [[Annie Horniman]], [[H. G. Wells]], [[Bram Stoker]] (''[[Drakula]]'' eleberriaren egilea), [[Austin Osman Spare]], [[Gustav Meyrink]] eta [[Arthur Edward Waite]]. Beste esoterista ospetsu bat, [[Aleister Crowley]], ordenetik kanporatua izan zen; Crowleyk "[[Magick]]" sistemaren oinarriak sortu zituen, beste erakunde bat antolatuz, Golden Dawn Thelemita ([[Thelema]]).
 
== Historia ==
Golden Dawn Orden Hermetikoa mendebaldeko [[okultismo]] barruan kokatutako ezkutuko esoterismoaren erakundea da.<ref>http://golden-dawn.com/es/displaycontent.aspx?pageid=590</ref> Haien esanetan pentsamendu ezkutuko aurreko mugimenduen ezaguerak biltzen dituzte: [[hermetismo]],[[kabala]], [[alkimia]], [[teurgia]], [[Rosenkreutz elkartea]]ren tradizioa...<ref>http://golden-dawn.com/es/displaycontent.aspx?pageid=459-alquimia-rosacruz-aurora-dorada</ref>
 
Elkartea [[Ingalaterra]]n, [[XIX. mende]]aren amaieran sortu zen. Tradizioaren arabera, [[William Wynn Westcott]] eskuizkribu bat aurkitu zuen non hasierako erritoen deskribapena jasotzen zen eta Alemaniako Rosenkreutz Logia batekin harremanetan jartzeko jarraibideak; logia horren burua Ana Sprengel zen. Antza, horren ondorioz, orden berria Alemaniakoaren ''Die Goldene Dämmerung'' erakundearen adarra moduan sortu zen eta "Isis-Urania Tenplu 3.a" izena eman zitzaion.<ref>Ordo R−R et AC − Arthur Edward Waite, from the typescript copy of R A GILBERT. Copyright R A Gilbert, 1976.</ref> Dena dela, Golden Dawnetik hori guztia deskribapen sinbolikoa izan zela esaten zen eta haren helburua benetako maisuen identitatea ezkutatzeko erabili zen.
 
XX. mendearen hasieran jatorrizko ordena zatitzen hasi zen. Horrela, 1905ean, [[Aleister Crowley]]k ''The Equinox'' aldizkaria sortu eta ordena utzirik [[Astrum Argentum]] erakundea antolatu zuen. "Isis-Urania Tenplu 3.a" ere zatitu zen: [[Samuel Liddell MacGregor Mathers]] Imperatorren autoritatea ez zuten onartu eta, A. E. Waite-ren agindupean, "[[Stella Matutina]]" izenekoa sortu zuten; erakunde berriak [[mistizismo]]ari ematen zitzaion garrantzi handiago eta ez magiari eta zeremoniei.
 
Beste tenpluek, [[Samuel Liddell MacGregor Mathers|Mathers]] Imperator moduan onartuz, erakundearen barruan jarraitu zuten. [[1906]]an Mathersek Alpha et Omega Rosenkreutz Ordena sortu zuen; elkarte berriaren helburu nagusia barruko hiru talde batzea zen.
 
Geroago [[Dion Fortune]]k utzi zuen erakundea Temple of Inner Light (Barruko Argiaren Tenplua) izenekoa antolatuz. [[1937]] eta [[1940]] artean, [[Israel Regardie]], ''Stella Matutina''ko partaideak lau liburukietan "The Golden Dawn" liburua plazaratu zuen. Lan horretan Stella Matutinaren irakaspenak eta erritoak jasotzen zituen baina hauek, funtsean, Golden Dawnenak ziren. Obra hori XX. mendearen amaieran eman zen okultismoaren berpizkundearen oinarria izan zen.
 
Gaur egun oraindik jatorrizko Golden Dawnen jarraitzaileak bezala aurkezten diren elkarteak badira.
 
== Ordenaren egitura ==
Ordenak hiru talde zituen eta batetik bestera igarotzeko proba batzuk gainditu behar ziren eta, halaber, ezagupen batzuk eskuratu. Hauek ziren:
*Kanpokoa edo Golden Dawn: hemen elkartekide berriak egokitzen ziren. Ikasten ari ziren eta ezaguera esoteriko eta filosofiko batzuk eskuratu arte ezin zuten beste talde batera pasa.
*Barrukoa edo Rosae Rubeae et Aureae Crucis: hemen ikasle aurreratuak biltzen ziren. Kanpokoek talde honetaz ez zuten informaziorik.
*Goi mailakoa: bertan Magister Templi gradukoak biltzen ziren. Ezkutukoa zen eta bizirik zeuden pertsonekin batera, idazle batzuek diotenez, lurraren bizitza gaindituak ziren izaki batzuk ere biltzen ziren.