Donostia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
295. lerroa:
| orrialdea =
| url = http://kanalak.berria.eus/1formula/euskal_herrian/
}}</ref> [[Lehen Mundu Gerra]] garapen eta aberastasun handiko aldia izan zen Donostiarentzat. Bertako Kasinoan europar bizitzako pertsonaia ugari agertu ziren: [[Mata Hari]], [[Leon Trotski]], [[Ravel]], etab. «''Belle Epoque''» garaia izan zen. 1904an, [[Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Ituna|Itun Ekonomikoa]] berritzeko gatazka politikoen epelean, askotariko alderdi politikoek ''Liga Foral Autonomista'' sortu zuten, eta 1923ra arte sindikatuen hainbat protesta eta istilu izan ziren. 1930ean, berriz, Espainiako hainbat politikari Donostiara bildu ziren, eta [[Donostiako Ituna|Donostiako Itun]]<nowiki/>a sinatu, 1931ko apirilean [[Espainiako II. Errepublika]] ekarriko zuena. Donostiak joera aurrerazalea hartu zuen gehienean, baita [[s:es:Estatuto General del Estado Vasco aprobado en la Magna Asamblea de Municipios Vascos celebrada en Estella (Lizarra) el día 14 de Junio de 1931|euskal autonomia-estatutua]]ren aldekoa ere.<ref>Artola, Miguel (ed.). 2001, 144-146. or.</ref>
 
1936ko otsaileko hauteskundeetan, [[Fronte Popularra]]k irabazi zuen Donostian.<ref>Ordurako 80.000 biztanle zituen.</ref> Uztailean, Donostian ere [[Espainiako Gerra Zibila Donostian (1936)|Gerra Zibila hasi zen]]: [[Loiolako kuarteleko setioa|Loiolako kuartelaren matxinada]] itoa izan zen, baina hilabete eta erdian, Donostia Altxamenduko indarren eskuetan erori zen. Donostiako 30.000tik gora herritarrek ihes egin zuten [[Alfonso Beorlegi|Beorlegi koronelaren]] indarrak (''[[frankismo|nazionalak]]'') Donostiara sartzerakoan (1936ko irailaren 13an). Bertan geratutakoek, errepresio bereziki gogorra jasan zuten; ehunka izan ziren luze gabe fusilatuak (400dik gora), eta errepresio gogorrak jarraitu zion. Urte kritikoak izan ziren hurrengoak, elikagai eta gasolina eskasia zegoen, tabakoaren errazionamendua, industrietan material falta, ilarak gai asko eskuratzeko (''cartilla'' delakoa). 1939an [[Musika Hamabostaldia]] sortu zen. Gipuzkoako [[gobernadore zibil]]ari botere bereziak eman zitzaizkion jarduera politiko guztien kontrol eta errepresiorako.<ref>Karguak jarri eta kendu egiten zituen udalean eta aldundian, tartean direla alkateak, zinegotziak, ahaldun nagusiak, etab. Aldaketa gutxirekin hala jarraitu zuen diktadurak iraun bitartean. Gehienetan kargudunak kanpotarrak izaten ziren, erregimeneko postuetan igotzeko irrikaz zeudenak; ikus Artola, Miguel (ed.). 2001, 159. or.</ref> 1947an, Donostiako udalbatza [[Donostiako udaletxea|Kasinora]] lekualdatu zen eta, hurrengo urtean, bertan behera geratu zen ofizialki gerra-egoera.
321. lerroa:
 
== Ekonomia ==
Donostiaren jarduera [[Euskal Herriko ekonomia|ekonomiko]] nagusia zerbitzu-sektorean dago. [[Nekazaritza]]k,<nowiki/>k, gehienbat Zubieta eta Igeldo auzoetan kokatua, % 0,1a soilik dakarkio ekonomiari. [[Industria]] eta [[eraikuntza]] sektoreek % 11,3a (industria [[27 Poligonoa]]n eta [[Rezola zementu lantegia]]n biltzen da batez ere) eta gainontzeko % 88,6a zerbitzuei dagokie.<ref name=":0">{{Cite web|url=http://www.fomentosansebastian.eus/eu/hiri-behatokia/datu-estatistikoak|izenburua=Donostiako Sustapena. Hiri Behatokia. Datu estatistikoak.|sartze-data=2016-11-7|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref> Donostiako [[barne produktu gordin]]a [[per capita]] 34.589 eurokoa izan zen 2012 urtean.<ref>Barne Produktu Gordina per kapita, EAE, Eustat. 2012</ref> Langabeziari dagokionez, [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskal Autonomi Erkidegoko]] hiriburuetan tasa baxuena dago Donostian. 2015ean, % 11,2koa zen (guztira, 10.418 langabetu). Sexuen arabera, emakumeen [[langabezia]] tasa % 12,7koa zen (5.657) eta gizonezkoena, berriz, % 9,9koa (4.761).
 
Adinaren araberako irakurketa egiterakoan, 45 urtetik gorakoek dute langabezia-tasa altuena, 5142 langabetu baitira.<ref name=":0" />
494. lerroa:
[[Fitxategi:Bilintx.jpg|thumb|[[Bilintx]]en bertsoetan jasota dago Donostiako euskara urbano zaharra.]]
 
Donostiako euskara [[gipuzkera]] edo erdialdeko euskara da; eta, haren barruan, [[Beterriko gipuzkera|Beterriko euskara]],<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Beterrikoa - Ahotsak.eus|hizkuntza=eu|url=https://ahotsak.eus/euskalkiak/erdialdekoa-gipuzkera/erdigunekoa-g/beterrikoa/|aldizkaria=ahotsak.eus|sartze-data=2018-05-30}}</ref><ref>{{Cite web|url=https://ahotsak.eus/donostia/|izenburua=Ahotsak Donostia|sartze-data=2018-05-30|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>, Donostialde osoan mintzatua. [[Koldo Zuazo]]k hainbat lekukotasun aipatuz erakutsi duenez,<ref>Koldo Zuazo (1987): «Euskaldunek euskalkienganako izan dituzten jarrerez», ''Julio de Urquijo'' urtekaria, XXI. zenbakia, 927-950 orrialdeak.</ref><ref name="ZuazoEuskalkienKorapiloa">Koldo Zuazo (1993): «Euskalkiak, askatu gabeko korapiloa», ''Jakin'', 76. zenbakia.</ref> Beterriko gipuzkera izan da, [[XVIII. mendea|XVIII. mendetik]] [[XX. mendea|XX.eraino]] (biak barne) [[Hego Euskal Herria|Hego Euskal Herriko]] euskaldunen artean eredugarritzat hartu den hizkera, beste euskalki eta azpieuskalkietako hegoaldetar euskaldunek norberaren hizkera gutxiesteraino.
 
==== Egoera soziolinguistikoa ====