Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
→‎Hizkuntzak: +erantzun
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
79. lerroa:
 
Eskerrik asko eta ondo izan! Euskara niretzat hizkuntza gogokoena da, oso bikain, interesgarri eta ederra. [[Lankide:Eniisi Lisika|Eniisi Lisika]] ([[Lankide eztabaida:Eniisi Lisika|eztabaida]]) 15:40, 14 abuztua 2019 (CEST)
 
::::Lasai galdetu {{u|Eniisi Lisika}}, ahal den heinean erantzuten saiatuko naiz! Zuzen zabiltza, gaur egun Euskal Herriko kaleetan erabiltzen den euskaran ez da ia inoiz hitanoa edo hika, "hi" erabiltzen duen hizkera, baliatzen, baina antzina, "zu" izenordaina jendeari errespetu handiz zuzentzeko erabiltzen zen (ezezagun batekin hitz egiteko adibidez) eta lagunartean, aldiz, hika erabiltzen zen. Hala ere, Gipuzkoa, Bizkaia edo Iparraldeko zenbait nekazal-herrietan erabiltzen jarraitzen dute.
 
::::Harira joango naiz, zure galderei dagokienean, -ak atzizkiak zuk zeure burua sartzen ez duzun talde bati egiten dio erreferentzia eta -ok atzizkiak aldiz, zuk zeure burua sartzen duzun talde bati. Adibidez, "Ingelesek (ni kanpo) ingelesez hitz egiten dakite" edo "Ingelesok (Ni barne) ingelesez hitz egiten dakigu". Zuk jarri didazun adibidean ez du garrantzia handirik zein erabiltzen duzun, denek berdin ulertuko dizutelako, baina berez, "lagunok" diozunean, zuk ere lagunarte horretan sartzen duzu zeure burua. Adibidez, "Lagunok (ni barne) elkar laguntzen dugu" edo "*Lagunak (ni kanpo, baina ez da zuzena, "lagunek" esan beharko litzatekeelako) elkar laguntzen dute".
 
::::Bigarren galderan, Euskal Herrian sarritan entzun ditut esateko bi moduak, baina lehena da egokia. Zergatik? "lagunik" diozunean zure lagunarteari egiten diozu erreferentzia, hau da, "Nire lagunen artetik onena" esaten ari zara, laburtuta. Beste moduan, lagun bakarra bazenu bezala ariko zinateke, baina orduan, ez luke zentzurik izango onena dela esateak, bakarra izango litzatekeelako. Hala ere, ez nintzateke gai izango azalpen gramatikala emateko. Zalantzarik baduzu esan! [[Lankide:Xabi22|Xabi22]] ([[Lankide eztabaida:Xabi22|eztabaida]]) 16:47, 14 abuztua 2019 (CEST)