«Club de Remo Cabo da Cruz»: berrikuspenen arteko aldeak

Inoiz jokatu den aurreneko emakumezkoen traineru estropada irabazi zuen Cabo da Cruzek, Hondarribian 2005ean jokatu zen [[Txingudi Bandera]] hain zuzen ere. Ordutik ez du trainerurik atera 2014an berriz animatu diren arte. [[Emakumezkoen Galiziako Traineru Liga|Galiziako ligan]] hartu du parte eta [[Emakumezkoen Traineru Liga|Euskotren Ligarako]] sailkapen estropadan ere aritu zen baina ez zuen sailkatzerik lortu.
 
2015ean trainerua uretaratu zuen berriz baina Traineru Ligarako sailkapen estropadan laugarren egin zuenez ez zen artu. Kontxako sailkapen estropadan ere bosgarrena izan zenez ez zen sailkatu. Galizian ordea nagusi izan zen, txapelketa irabazi zuen eta baita galiziar ligako estropada guztiak ere. 2016an berriz saiatu eta lortu zuen [[Emakumezkoen Traineru Liga]]n sartzea. Ligan zein Kontxan laugarren egin zuen. 2017an ordea denboraldi apala egin zuen.
 
2018an [[Club de Remo Puebla|Pueblarekin]] bat egin du '''A Pobra-Cabo''' izena hartuz, baina ez zuen lortu Euskotren Ligara edo Kontxara sartzerik eta bigarren egin zuen Galiziako Ligan. 2019an berriz ere bakarrean osatu du trainerua eta Galizian bigarren bada ere estropada bat irabazi du, liderra den Mecos-en etxean hain zuzen ere.
 
=== [[Emakumezkoen Kontxako Bandera|Kontxako Bandera]] ===
72.597

edits