Martin Azpilkueta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
4. lerroa:
 
== Bizitza ==
[[Baztan]]dar jatorriko familia [[agaramontar]] batean jaio zen,. euskaldunaEuskalduna zen umetatik. Aita Martin Azpilkueta eta ama Maria Jauregizar izan zituen. Bizitzako lehen urteak [[Barasoain]]en eman eta gero, hamaika urte zituenean [[filosofia]] eta [[teologia]] ikasten hasi zen. [[1509]]an [[Alcalá de Henares]]ko unibertsitatean ibili zen ikasle. [[1510]]ean, [[Gaztelako Erresuma]]k Nafarroari eraso egitean, familiarekin batera [[Tolosa Okzitania|Okzitaniako Tolosara]] iragan zen. Bertan [[zuzenbide kanoniko]]a eta [[zuzenbide zibil]]a ikasi zituen. Doktoradutza iritsirik, Tolosa eta [[Cahors]]eko unibertsitateetan eskolak eman zituen.
 
Tolosan apaiz bihurtu eta [[1523]]an Nafarroara itzuli zen. Hurrengo urtean, erlijioko botoak egin zituen [[Orreagako kolegiata|Orreagako]] kalonje agustindarren monasterioan. [[1524]]tik aurrera, hamalau urtean [[Salamanca]]n irakasle izan zen, eta bere ezagupenei esker ospe handia hartu zuen. [[Karlos Habsburgokoa|Karlos I.a Espainiakoa]] enperadorearen aginduz, [[Coimbra]]ko unibertsitate sortu berrira joan zen irakasle; [[1555]]ean jubilatu eta Nafarroara itzuli arte eragin handia izan zuen [[Portugal]]go handiki askorengan.