«Burdinola»: berrikuspenen arteko aldeak

998 bytes added ,  Duela 10 hilabete
 
== Aurrekari historikoak ==
[[Burdin Aroa|Burdin Aro]]<nowiki/>a K. a. 600 urtearen inguruan garatu zen Euskal Herrian. Orduko burdin produktuak armak eta eskuko erremintak ziren, eta horien aztarnak ugariak dira hildakoen gorpuen errautsak gordetzeko [[trikuharri]]etan.
 
=== Lehen burdinolak: haizeolak ===
{{sakontzeko|Haizeola}}
Lehen burdinolak [[haizeola]] izenekoak ziren (agorrola eta jentilola terminoak ere erabili izan dira euskaraz<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Ezkutuko ondarea {{!}}|hizkuntza=eu|url=http://iparraldekohitza.eus/2018/06/06/ezkutuko-ondarea/|aldizkaria=iparraldekohitza.eus|sartze-data=2018-06-06}}</ref>). Mendietan kokaturik zeuden, bertan burdin minerala[[mea]] eta [[egur ikatz]]a egiteko beharrezkoa zen egurra zeudelako. Labeak harrizkoak ziren, 3 bider 1 metrokoak eta lur azpikoak. Gaur egun haietatik aurki daitezkeen ''zepa'' izeneko egiturak besterik ez dira, burdingintzaren hondakinak.
 
Labe baten bidez burdina [[Erredox erreakzio|erreduzitzen]] zuten: hau da, beroaren bidez mineralak banatu eta burdina garbia ateratzeko erabiltzen zituzten labeak. Ez zuten galdatzen, garai hartan ez baitziren tenperatura altu horietara iristen. Ekoizten zuten totxoarekin gero errementariak objektuak egiten zituen.
 
Garai hartako aztarna ugari dago Euskal Herrian. Geure lurretan, burdinarotik XV. mendera arte, 2.000 urtez izan ziren operatiboak. EHUko arkeologia talde bat 1999an hasi zen katalogo bat egiten, eta 2018ra bitartean hainbat haizeola katalogatu dituzte: Bizkaian 170, Gipuzkoan 150, Araban 25 eta Lapurdi eta Nafarroa Beherean 74 (Errobiko eta Aldudeko ibarretan era bateratuan egin da ikerketa)<ref name=":0" />. Katalogatu dituzten era honetako labeen artean bada Europan orain arte deskribatu direnen artean labe mota desberdin bat Euskal Herrian: edalontzi baten forma du, aho zabaleko ontzien itxurakoa. Gainerako labeak ez bezala, goiko aldetik sartu eta ateratzen da karga, eta hori da berezi egiten duena.
== Erdi Aroko burdingintza: zeharrolak ==
[[Fitxategi:Bedia presa 001.png|thumb|350px|Presa arkuduna. Bedia]]
[[Erdi Aroa]]n zeharrolak garatu ziren, burdinola hidraulikoak, ibai eta errekako uraren indarraz energia eskuratzen zutenak alegia. Haizeolen ekoizpen txikiaren aldean (labekada bakoitzeko kg 1 inguru burdin), zeharrolen gurpil hidraulikoen eta hauspoen erabilpenak instalakuntzak eta ekoizpena handitzea ekarri zuen: XIV. mendean eraikitako ola batzuek 15 kg inguru atera zezaketen, eta burdinolen azken garaian burdin totxo handiak (12-15 [[Arroa (masa-unitatea)|arroa]] bitartean) ateratzen ziren.<ref name="harluxet"/> Ekoizpena handitzearekin, baina, mea denbora gehiago egoten zen ikatzaren eraginpean; honek, hauspoen bidez sartutako haizearekin batera, burdinaren zati bat urtzea eta [[karbono]]<nowiki/>z saturatzea ekartzen zuen, forjatu ezinezko [[Arrabio (metalurgia)|arrabio]]<nowiki/>a bihurtuz. Horretara, Europan, arrabioa burdinolen hondakintzat hartu zen harik eta XIV. mendean [[labe garai]]<nowiki/>etan prozesatzen hasi arte.<ref>{{Erreferentzia|izena=Peter|abizena=Temin|izenburua=The Epic of Steel.|orrialdeak=627|abizena2=Fisher|izena2=Douglas Alan|data=1965|url=http://dx.doi.org/10.2307/2592669|aldizkaria=The Economic History Review|alea=3|zenbakia=17|issn=0013-0117|doi=10.2307/2592669|sartze-data=2019-08-10}}</ref>
[[Erdi Aroa]]n zeharrolak garatu ziren, burdinola hidraulikoak, ibai eta errekako uraren indarraz energia eskuratzen zutenak alegia. Aurrerapen teknologiko handia izan ziren. Zeharrolak burdin totxo handiak (12-15 [[Arroa (masa-unitatea)|arroa]] bitartean) lantzen zituzten burdinola handiak ziren. <ref name="harluxet"/>
 
Euskal Pirinioetako burdinola edo zeharrolen zati edo osagarri nagusiak modu honetan eraturik zeuden.
2.558

edits