Alfonso Maria Zabala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
2. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Alfonso Maria Zabala Etxeberria''' ([[Ezkio]], [[Gipuzkoa]], [[1847]]ko [[urtarrilaren 24]]a - [[Hernani]], [[Gipuzkoa]], [[1919]]ko [[abuztuaren 11]]) euskalgipuzkoar apaiza eta idazlea izan zen. [[Gasteizko apaizgaitegia]]n ikasketak egin ondoren Hondarribian, Zegaman, Donostian eta Hernanin izan zen apaiz. [[Alderdi Integrista]]ko kide baitzen, gazteria integristak eskatuta zenbait komedia idatzi zuen.{{lur erref}}
 
== Biografia ==
Ama zegamarra zuen, eta haren herria ohiko bisitaleku zuen txikitatik; urte gutxiren buruan, apaiz izan nahi zuela erabaki, eta zabaldu egin zitzaion Ezkio-Itsaso eta [[Zegama]] baino biltzen ez zituen mundua, [[Gasteiz]]en egin baitzituen apaiz izateko ikasketak. Jatorriak tira egiten zion, halere. Urtero itzultzen zen Zegamako jaietara, zailtasunak zailtasun. Behin, Gasteiztik bueltatzeko diru faltan zebilela, kalean topatu zuen txakur txiki bat besapean hartu eta saldu egin zuen, amaren herriko jaietan egon ahal izateko. Ez zen ongi etorria izan, dirudienez, amak ikasketak egiten ari zen hirira itzularazi baitzuen bizkor.<ref name= "Berria">{{erreferentzia|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1898/022/001/2019-08-10/apaiz-baten-komeriak.htm|egunkaria=[[Berria]]|izenburua=Apaiz baten komeriak|izena=Amaia |abizena= Igartua Aristondo|data=2019-08-10| postscriptum = CC BY-SA 4.0 lizentziapean}}</ref>
[[Gasteiz]]ko apaizgaitegian ikasketak egin ondoren Hondarribian, Zegaman, Donostian eta Hernanin izan zen apaiz. Alderdi [[integrismo|integristako]] kide baitzen, gazteria integristak eskatuta zenbait komedia idatzi zuen.
 
Karlistek, aldiz, erraz onartu zuten Zabala. Kapilau aritu zen [[Bigarren Karlistaldia]]n, artean apaiz izateko ikasketak bukatzeko zituela. Gatazka amaitu zenean, 1876an, apaiztu eta [[Hondarribia|Hondarribira]] bidali zuten. Ostean, Zegamara egin zuen hamaikagarren itzulaldia, orduko hartan udalerrian erretore lanetan aritzeko. Baina haren patua ez ei zen amaren jaioterrian leku hartzea, handik alde egin baitzuen, beste behin, Donostiako [[Artzain Onaren katedrala|Artzain Onaren katedralean]] laguntzaile izateko. Leku batetik bestera ibili zen Zabala, lurreratzeko tokirik gabe, XX. mendea heldu arte. 1901ean, [[Hernani]]ko erretore bihurtu zen, eta herrian bizi izan zen hil zen arte, hara heldu eta hemezortzi urtera.<ref name= "Berria"/>
 
== Lanak ==
22 ⟶ 24 lerroa:
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
{{ lur | data=2011/12/27}}
 
== Kanpo loturak ==
* {{eu}} [http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00570.htm Alfonso Maria Zabala literaturaren zubitegian]
 
{{Euskal idazle zirriborroa}}
 
{{bizialdia|1847ko|1919ko|Zabala, Alfonso Maria}}
 
[[Kategoria:Ezkiotarrak]]
[[Kategoria:Gipuzkoako apaizak]]
[[Kategoria:Gipuzkoako idazleak]]
[[Kategoria:Bigarren Karlistaldiko biografiak]]