Espainiar nazionalismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
86. lerroa:
{{esaera2|Espainiari probidentziazko zeregina betetzea egokitu zaio historian (...). Herri espainiarra [[kristautasun]]aren aitzindaria da, [[Israel]]go herriak izan zuen antzeko xedea du; haren historia kristau [[zibilizazio]]ko gudariaren historia da. (Egun erasotzen gaituzten) barbaroak ez datoz larru gorritan, ez pantera-larruzko mozorrotan jantzirik (...), baizik eta [[lurrun-makina]] handien gainean, elektrikaz armaturik eta mozorro europarretan jantzirik. Aldiz, tribu [[barbaro]] guztien antzera, gutizia baino ez da haien ideala, eta borondatearen araberako desmasiak beste araurik ez dute ezagutzen (...) [[Jainko|Jaungoikoa]] nahi dute kendu tronutik eta [[dolar]]ra aldareratu, idolo unibertsal gisa (...). Gerra hau (...) bada ere erlijio-gerra, gerra santua, [[gurutzadak|gurutzada]] (...) | Luis Calpena Ávilaren (''[[w:es:Luis Calpena Ávila|es]]'') sermoia [[Madril]]go [[katedral]]ean, 1898ko maiatzaren 2an}}
 
1898 Espainia asaldatu zuen urtea izan zen. Urte horretan, [[Espainiatik independentzia lortu duten herrialdeen zerrenda|Filipinak eta Kuba independizatu egin ziren]]. Kolpe psikologikoa handia izan zen espainiar agintarientzat bereziki: [[Espainia-Estatu Batuak Gerra|«Hondamendia» («''El Desastre''»]]). Espainiaren funts eta muinari buruz gogoeta egiten zuen mugimendu bat piztu zuen margolan, eleberri, poesia eta saiakeren bitartez, Espainia suspertzea bilatzen zuena. Tartean zen [[Jose Ortega y Gasset]].<ref name=":5">Kurlansky, Mark. 2000, 172-176. or.</ref> Porrot horrek, aldi berean, euskal eta [[Kataluniar nazionalismo|katalan nazionalismoa]] harrotu zituen beren nazioak benetako mugimendu politiko bihurtzeko. Espainiar nazionalismoak Espainia areago zatitu zezakeen laidotzat jo zuen hori, eta militarrek haien kontra ekin zieten: [[Espainiako Indar Armatuak|militarrek]] bultzatuta, 1900an kode penala birmoldatu egin zen eta «separatismo» kargua «[[estatuaren kontrako delitua|estatuaren kontrako delitutzat]]» hartu zen ''([[w:en:Lèse-majesté|en]])''; are, 1906an, halakotzat jotako adierazpenak «armadaren kontrako krimentzat» hartu ziren, eta justizia militarraren jurisdikziopean jarri.<ref name=":5" /><ref group="oh">Egoera berri horrek bete-betean harrapatu zuen Sabino Arana, Estatu Batuetako presidente Roosevelti "Kuba esklabutzatik askatzeagatik" igorritako telegrama atzeman ziotenean, eta horregatik kartzelatu.</ref><ref group="oh">Giro horretan, 1901ean, Nafarroako gobernadoreak eskoletan euskara erabiltzea debekatu zuen, artean egiten zela jakin zuenean, eta, 1902an, hezkuntzaz arduratzen zen Madrilgo ministerioak Ministerioak dotrina ere erdaraz egitera behar zituen irakasleak; ikus Xamar. 2010, 202-203. or.</ref>