1890eko Bizkaiko greba orokorra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Barne lotura: Orconera Iron Ore Company Limited
3. lerroa:
 
== Greba ==
[[1890]]eko maiatzean Bizkaian egin zuten lehendabiziko greba orokor modernoa izan zen. [[Sozialismo|Sozialistek]] antolatuta, hilaren 13an [[Zugaztieta]]ko ''[[Orconera Iron Ore Company Limited]]'' meategian 200 lagun hasi eta gertuko meategietako meatzariek, [[Ortuella]] eta [[Gallarta]]koek bat egin eta [[Sestao]] eta [[Barakaldo]]ko lantegietako langileetara zabaldu ondoren 30.000 langile izan ziren greban ugazaben tabernatik at jateko eskubidea eta ugazaben barrakoitik at lo egiteko eskubidea aldarrikatuz<ref>{{Erreferentzia|egile1-lotura= Juan Pablo Fusi|izena1= Juan Pablo |abizena1= Fusi|urtea= 1976 |orrialdeak= 87-94|izenburua= España, de la dictadura a la democracia}}</ref>. [[Facundo Perezagua]]k zuzenduak, langileek [[Bilbo]]ra joateko ahalegina egin zuten baina [[espainiako Lurreko Armada|armadak]] eskua hartzea arabaki zuen. Hain zen gogorra egoera, ezen [[Jose Maria Loma|Loma jeneralak]] armadaren babesa kentzeko mehatxua bota baitzuen. Ugazabek eskubideak onartu zituzten eta baita udan bederatzi orduko [[lanaldi]]a eta neguan hamaika ordukoa izatea ere<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.euskomedia.org/aunamendi/7060/18545|egilea=[[Auñamendi Eusko Entziklopedia]]|izenburua= BILBAO (HISTORIA, edición de 1974): Huelgas}}</ref>.
 
Gizartea bitan banaturik zegoen. Alde batetik, burgesia industrial indartsu bat, gero eta indar handiagoa hartuz zihoana Estatuarekiko harreman estuengatik. Gainera, bere eragin politikoa gero eta handiagoa zen. Horrez gain, oligarkia aliatu zen, protekzionismoaren alde egiten (Estatuaren babesa jaso). Estatuak eta enpresariek protekzionismoaren alde egiteak anarkismoa eta nazionalismoa gero eta indar gehiago hartzea eragin zuen ekonomia espainiarrean.