Espainiar nazionalismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
85. lerroa:
Espainian, estatuaren nagusitasun ideologiko horren marka osoa darama [[Marcelino Menéndez Pelayo|Marcelino Menendez Pelayo]]<nowiki/>k, [[Antonio Cánovas del Castillo|Canovas del Castillo]]<nowiki/>k babestutako egileak, ondutako hiru bolumeneko ''Historia de los heterodoxos españoles'' liburuak; Espainiako hezkuntza sisteman bolo-bolo zabaldu zen. Esentzialismoen eta argumentu historikoen artean, baieztatu zuen espainiarrak «[[arraza]]» edo «kasta» bat zirela, berezko erlijio ortodoxia zuena, eta ondo merezia zuela borroka eta oinaze handiz irabazitako kultur eta erlijio batasuna.<ref name=":3" /> Eskainitako hauteskunde askeen erregimenak bide laburra zuela geratu zen agerian. 1880tik aurrera garatutako sisteman, hauteskunde iruzurra ohikoa zen, eta lagun izan zuen oposizioaren kontra [[Guardia Zibila|Guardia Zibil]] kidego paramilitar nahiko berria.<ref name=":3" /> Polizia horrek nazio-estatu horren presentzia bazter guztietara eraman eta hor ezartzea zuen helburu nagusi, bereziki landa eremuetan.<ref name=":4"> Watson, Cameron. 2003, 107. or.</ref> Sistema [[Oligarkia|oligarkiko]] horrek, baina, alienatu egin zituen [[Espainiako historia|Espainia]]<nowiki/>ko herriak eta langile klasea, 1890eko hamarkadan gero eta ageriago geratu zen bezala. Ipar Afrikan, [[Filipinak|Filipinetan]] eta [[Kuba]]n egoera biziki aztoratu zen, eta tropak bidali ziren independentziaren aldeko mugimenduak zapaltzera. Horrek, gainera, herri nazionalismo espainiar bat hauspotu zuen.<ref name=":3" />
{{esaera2|Espainiari probidentziazko zeregina betetzea egokitu zaio historian (...). Herri espainiarra [[kristautasun]]aren aitzindaria da, [[Israel]]go herriak izan zuen antzeko xedea du; haren historia kristau [[zibilizazio]]ko gudariaren historia da. (Egun erasotzen gaituzten) barbaroak ez datoz larru gorritan, ez pantera-larruzko mozorrotan jantzirik (...), baizik eta [[lurrun-makina]] handien gainean, elektrikaz armaturik eta mozorro europarretan jantzirik. Aldiz, tribu [[barbaro]] guztien antzera, gutizia baino ez da haien ideala, eta borondatearen araberako desmasiak beste araurik ez dute ezagutzen (...) [[Jainko|Jaungoikoa]] nahi dute kendu tronutik eta [[dolar]]ra aldareratu, idolo unibertsal gisa (...). Gerra hau (...) bada ere erlijio-gerra, gerra santua, [[gurutzadak|gurutzada]] (...) | Luis Calpena Ávilaren (''[[w:es:Luis Calpena Ávila|es]]'') sermoia [[Madril]]go [[katedral]]ean, 1898ko maiatzaren 2an}}
 
 
 
1898 Espainia asaldatu zuen urtea izan zen. Urte horretan, [[Espainiatik independentzia lortu duten herrialdeen zerrenda|Filipinak eta Kuba independizatu egin ziren]]. Kolpe psikologikoa handia izan zen espainiar agintarientzat bereziki: [[Espainia-Estatu Batuak Gerra|«Hondamendia» («''El Desastre''»]]). Espainiaren funts eta muinari buruz gogoeta egiten zuen mugimendu bat piztu zuen margolan, eleberri, poesia eta saiakeren bitartez, Espainia suspertzea bilatzen zuena. Tartean zen [[Jose Ortega y Gasset]].<ref name=":5">Kurlansky, Mark. 2000, 172-176. or.</ref> Porrot horrek, aldi berean, euskal eta [[Kataluniar nazionalismo|katalan nazionalismoa]] harrotu zituen beren nazioak benetako mugimendu politiko bihurtzeko. Espainiar nazionalismoak Espainia areago zatitu zezakeen laidotzat jo zuen hori, eta militarrek haien kontra ekin zieten: [[Espainiako Indar Armatuak|militarrek]] bultzatuta, 1900an kode penala birmoldatu egin zen eta «separatismo» kargua «[[estatuaren kontrako delitua|estatuaren kontrako delitutzat]]» hartu zen ''([[w:en:Lèse-majesté|en]])''; are, 1906an, halakotzat jotako adierazpenak «armadaren kontrako krimentzat» hartu ziren, eta justizia militarraren jurisdikziopean jarri.<ref name=":5" /><ref group="oh">Egoera berri horrek bete-betean harrapatu zuen Sabino Arana, Estatu Batuetako presidente Roosevelti "Kuba esklabutzatik askatzeagatik" igorritako telegrama atzeman ziotenean, eta horregatik kartzelatu.</ref>