Espainiar nazionalismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
45. lerroa:
 
=== Despotismo ilustraturantz ===
Borboi dinastiak garai berri bati eman zion hasiera, erregearen botere absolutuan oinarritua. [[Filipe V.a Espainiakoa|Filipe V.a]] monarkiaren peko jurisdikzio bakar bat sortzen saiatu zen eta, horretarako, [[Oin Berriko Dekretuak|Oin berriko DekretuaDekretuak]] eman zituen (17141716 arte), Aragoi, Valentzia, Balear eta Kataluniako lege eta erakundeak (aduanak ere tartean) indargabetuz eta horietara Gaztelako eredua eta agiri ofizialetara hizkuntza ([[gaztelania]]) hedatuz,<ref name="Martinez de Muniáin, E. 94-105">Martínez de Muniáin, Emilio V. 1993, 94-105. or.</ref><ref name=":16" /> hura «perfektuena» zela adieraziz. José Rodrigo Villalpando [[Gaztelako Kontseilua|Gaztelako Kontseiluko]] Fiskal Nagusiak instrukzio sekretuak helarazi zizkien Kataluniako Printzerriko korrejidoreei, hizkuntzaren berdintasuna goretsiz eta gaztelania ezartzeko instrukzio oso epel eta disimulatuak balia zitzatela gomendatuz, «asmoak eta arreta nabaritu gabe behar ondorioak izan ditzan» (1716ko urtarrilaren 29a).<ref name=":16" /> Ordutik, [[Hego Euskal Herria|Hego Euskal Herrikoak]] ziren erregeari ihes egiten zioten jurisdikzio politiko-administratibo bakarrak, [[1718ko matxinada|1718ko matxinadaren]] ondoren. Gerraren lorratzean, Espainiako estatu homogeneo eta zentralista modernoaren egiturak finkatu ziren,<ref name="Martinez de Muniáin, E. 94-105" /> eta estatuaren egitura konfederala baztertu.<ref name=":16" />
 
 
 
51 ⟶ 52 lerroa:
 
[[File:Diccionario_de_la_lengua_castellana_RAE_1726_1739.jpg|thumb|Espainiako Errege Akademiaren hiztegia (1726)]]
[[Despotismo Ilustratua|Despotismo Ilustratuak]] sendotu egin zuen [[Zentralismo|zentralismorako]] joera ([[Regalismo|regalismoa]]), Eliza ere zentralizatuz; gaztelania, aldi berean, Elizarako hizkuntza formal bakartzat agindu zen eta, zehazki, monarkiaren eremu osoan gaztelaniaz hitz egiten zuten apezpikuak ezarri. Borboi leinuaren frantses eredu absolutistatik edanez, eliteen kultura egitura ofizialak eratu ziren, jarraibide finko eta bateratu batzuk zehazteko, hala nola hizkuntzaren [[Real Academia Española|Espainiako Errege Akademia]] (1713),<ref name="Watson, C. 27. or">Watson, C. 27. or.</ref> baita [[Real Academia de la Historia|Historiako Errege Akademia]] ere (1735). Despotismo Ilustratua [[Karlos III.a|Karlos III.arekin]] heldu zen gorenera (1759–1788), arrazionalismo eta merkataritza eraginkorragoaren izenean. Une horretan bihurtu zen gaztelania (espainiera) inprima zitekeen monarkiako hizkuntza bakarra («Inperioaren hizkuntza nazionala», 1766, 1768), gainerakoak debekatuz, eta hezkuntza maila guztietarako gaztelania bakarrik onartuz. Hego Euskal Herrian, auzietako idazkari (komisario) gaztelaniadunak ezarri ziren herri euskaldunetan.<ref name=":16">{{Cite book|hizkuntza=ES|izenburua=El euskera en las altas instituciones del gobierno a través de la historia / Euskal gobernuko goi erakundeetan historian zehar (Jornadas Internacionales - Nazioarteko Jardunaldiak)|urtea=2014|abizena=Madariaga Orbea (koord.)|izena=Juan|orrialdeak=|orrialdea=79-81|argitaletxea=Pamiela|ISBN=978-84-7681-867-1|izena2=Álvaro|abizena2=Adot}}</ref>
 
Erregeari itzala egiten zioten erakundeak susmopean geratu ziren, eta Eliza bera deserosoa izaten hasi zen. 1766an, [[Jesusen Lagundia]] Espainiar Inperioko lurretatik kanporatua izan zen. Trukean, koroak elkarte ilustratuak sustatu zituen. Karlos III.aren erregealdian, 1778ko Merkataritza Libreko Erregelamenduak Cádizen Amerikako merkataritza-monopolioa hautsi zuen, eta monarkiako Iberiar penintsulako portuei ireki. Aldiz, Hego Euskal Herriko lurraldeen kontrako tresna politiko bat bihurtu zen, Ebroko aduanak ken zitzaten: aurrerantzean, euskal produktuak eta portuak atzerritartzat hartuak izango ziren monarkiaren lurralde komunean.<ref>Martínez de Muniáin, Emilio V. 1993, 151-171. or.</ref><ref>Martinez, F. 2016, 107-110. or.</ref>