Espainiar nazionalismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
136. lerroa:
Erregimen militar kolpistak bere oinarri politikoa lotu zuen, 1937ko apirilean Falange eta Tradizionalismoa nahitaez bateratuz ([[FET y de las JONS|''FET y de las JONS'']]) eta gizarte talde guztiak «Mugimendua»n bilduz (''[[Movimiento Nacional]]''); ideologia ofizialtzat [[nazionalkatolizismo]]a hartu zuten. Gerra ostean, erregimenak kontrol totalitario bati ekin zion, hezkuntza sistematik hasi eta komunikazio bitarteko, prentsa, irrati eta argitalpen industria guztiraino, biztanleriaren burua garbitzeko ahalegin iraunkorrean. Erregimenak Gerra Zibilaren epe labur eta luzeko jatorriari buruzko bertsio hermetiko eta opaku bat ezarri zuen. Prentsa, irakaskuntza, testuliburu eta pulpituetako etengabeko errepikapenaren bidez, oroimen historiko bakar bat finkatu eta zabaldu zen ia lau hamarkadaz.<ref>Preston, Paul. 2012, 520-521. or.</ref> Historiaren berridazketak eta irabazleen zein galtzaileen oroimenaren ukazioak militar kolpistak errutik eta egindako krimenetatik garbitu zituen, eta erregimena Espainiatik kanpora zuritu.<ref name=":0" /> Gerora, [[Paul Prestonen]] irudiko, egungo espainiar gizartean kalte handia eragin duten neurriak izan ziren, herrialde horretan indarkeriazko iraganari zintzotasunez eta zabalik begiratzea eragotzi baitu, eta Franco hil ondoren ere frankismo soziologikoa iraunarazi; 2000tik aurrera, tentsio biziak eragin ditu segurtasuna ematen duen baina oinarri faltsuak dituen oroimena (irabazleena zein ordu arteko galtzaileena) auzitan jarri denean.<ref name=":0">Preston, Paul. 2012, 520-521. or.</ref>
 
Francoren erregimenak tradizionalismoaritradizionalismoa emanegin zizkionzuen [[José Pemartin]]<nowiki/>enek espainiar nazioarennazioaz zuen ideiaren bozeramaile lanak: haren iritziz, espainiar nazionalitatearen eraikuntza «ideal katolikoa» gauzatzengauzatuko zuen espainiar monarkia militarreanmilitar oinarritzenbat zen espainiar nazionalitatea eraikitzeko oinarria, XVI. mendea eredu hartuta.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Carlos Santamaria Zentroa - Gipuzkoa Campusa - UPV/EHU|url=http://www.ehu.eus/santamaria/|aldizkaria=www.ehu.eus|sartze-data=2019-02-14}}</ref> Nolanahi ere, nazionalismo hori itxuraldatzen joan zen erregimen barruko botere taldeen harremanen arabera. 1945 arte falangistak ziren nagusi: muturreko nazionalismo faxista, II. Mundu Gerran Ardatzak irabaziko zuelakoan, baina Francoren mende argi eta garbi, Mugimendu Nazionalaren kutsu katolikoaren zaindari.<ref name=":11">{{Erreferentzia|izena=Raúl|abizena=Moreno-Almendral|izenburua=Franquismo y nacionalismo español: una aproximación a sus aspectos fundamentales [Francoism and Spanish Nationalism: an approach to its key aspects]|hizkuntza=en|url=http://www.academia.edu/6339600/Franquismo_y_nacionalismo_espa%C3%B1ol_una_aproximaci%C3%B3n_a_sus_aspectos_fundamentales_Francoism_and_Spanish_Nationalism_an_approach_to_its_key_aspects_|aldizkaria=Hispania Nova, n. 12, pp. 7-36.|sartze-data=2019-02-14}}</ref> 1957 arte, katolikoak nagusitu ziren, eta geroztik teknokratak. Zeinek bere ñabardura utzi zion nazionalismoa adierazteko erari. Erregimenaren Espainia unitario eta biziki zentralista zen, kontserbadurismo liberalaren nazio-estatu klasikoaren ildotik. Erreakzionarioa zen, oso katolikoa, eta isuri inperialekoa. Kontrairaultza nabarmentzen zuen, Espainia bere «misio historikotik» hastandu zuten indarren kontrakoa, misio hori zein zen interpretatzen botere taldeak bat ez zetozen arren.<ref name=":11" /> 1936 eta 1937tik aurrera, gaztelania ez beste hizkuntzak debekatu egin ziren, horien erabilera publikoa gogor zigortuz eta horien gizarte gutxiespena bultzatuz, «''si eres español, habla español''» (euskaraz, «espainiarrak bazarete, gaztelaniaz hitz egin») goiburuan laburtuta. Erregimenak sendotu, orokortu eta sinplifikatu egin zituen espainiartasunaren ikono eta erakusgarri batzuk: gurutze santua, Zaragozako Birjina Pilarekoa espainiartasunaren zaindari, [[Errekonkista]] eta [[Gurutzadak|Gurutzada]], [[Pelaio Asturietakoa|Pelaio]], [[Cid Campeador|El Cid]] (biak ere Franco bera gorpuztuko balute bezala aurkeztuak),<ref name=":14">García Fitz, F. 2009, 144-147. or.</ref> eta futbolaren zaletasuna. Espainiaren batasunaren erakusgarri sustatutako beste bi adierazpide zezenketa eta Andaluziako [[Flamenko|flamenkoa]] ziren.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Spain Frets Over Future of Flamenco|hizkuntza=en|url=http://www.flamencothestudio.com/1/post/2014/02/spain-frets-over-future-of-flamenco.html|aldizkaria=Flamenco the Studio|sartze-data=2019-07-06}}</ref>
 
Bandera sinbolo bateratzaile garrantzitsua zen, bertan uztartzen baitziren falangisten zein tradizionalisten ikurrak. Beste ikono bat Francoren irudi pertsonalista zen, aberriaren gorespena eta salbamena uztartzen zituelakoan, baita «Espainia berria»ren eta goian aipatutako galtzaileen eta irabazleen bereizketa betikotzen zuen gerra garaipenaren erretolika, inondik ere ez berradiskidetzea. Espainiaren ideia [[Mesianismo|mesianikoa]] eta bakantasuna nabarmendu zen: [[Jose Antonio Primo de Rivera]]ren «''España, unidad de destino en lo universal''» ofizialdu zuen printzipio nagusi gisa 1956ko Mugimendu Nazionalaren Printzipioen Legean.<ref name=":11" /> Erregimenak nazionalizazio politikak eraman zituen aurrera, horretarako baliatuz, alde batetik, erregimenaren egitura korporatiboko esperientzia formalak eta gertaerak: meza, tertulia, zerbitzu militarra, irrati/telebista aurreko arratsalde eta gauak, futbola, besteak beste.<ref name=":11" /> Beste era bat arteen instrumentalizazioa eta zentsura izan ziren, adibidez, NO-DOan, eta beste hedabideen bitartez, bereziki azken etapan: irrati-telebista, futboleko «oldar espainiarra» nabarmentzea, [[Real Madril|Real Madrid futbol talde]] totemiko gisa, etab. Nazionalizazio horretan berez zetozen txertatuta militarismo, katolizismo eta falangismoaren gorespena.<ref name=":11" />