Bonbardaketa Berantiar Handia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
10. lerroa:
Hipotesiaren zutabe nagusia Apollo misioek Ilargian bildu zituzten antzina urtutako arroken aztarnetan sostengatzen da. Zientzialarien aburuz, arroka hauetako askok talka baten ondorioz pairatu zuten urtze-prozesua, zehazki, kilometro anitzeko diametroa zuten kometa edo asteroideen talkengatik. Aipatutako [[argizagi]] horiek ehunka kilometroko zabalera zuten kraterrak sortu zituzten. [[Apollo 15]], [[Apollo 16|16]] eta [[Apollo 17|17]] misioak satelitearen [[Ilargiaren denbora lerro geologikoa|historia geologikoan]] mugarri diren guneetan pausatu ziren, [[Mare Imbrium|Imbrium]], [[Mare Nectaris|Nectaris]] eta [[Mare Serenitatis|Serenitatis]] arroetan hurrenez hurren.
[[Fitxategi:Feldspar(Microcline)USGOV.jpg|thumb|209x209px|[[Feldespato]] bat. Ilargiko feldespatoen barnealdeko urtutako arroka datatzea lortu da. ]]
Arestian aipatutako talka handi horiek, jasotako arroka urtuen datazioan oinarrituz gero, garai zehatz batean zehar gertatu zirela ondorioztatu dezakegu, duela 4100 eta 3800 milioi urteren artean, hain zuzen.<ref>{{Erreferentzia|izena=Fouad|abizena=Tera|izenburua=Isotopic evidence for a terminal lunar cataclysm|orrialdeak=1–21|hizkuntza=en|abizena2=Papanastassiou|abizena3=Wasserburg|izena2=D.A.|izena3=G.J.|data=1974-4|url=https://linkinghub.elsevier.com/retrieve/pii/0012821X74900594|aldizkaria=Earth and Planetary Science Letters|alea=1|zenbakia=22|doi=10.1016/0012-821X(74)90059-4|sartze-data=2019-06-22}}</ref> Hau hala izanik, periodo horretan zehar Ilargian bonbardaketa handi bat gertatu zela uste duten zientzialariak ez dira gutxi. Beraz, zientzialariek "«Ilargiko kataklismo"» deitu zioten gertaera horri eta periodo horretan zehar Ilargiak ohi baino talka kopuru handiagoa jasan behar izan zuela babestu zuten. [[Espazio zunda|Espazio zundek]], jatorriz aipatutako hiru arroetakoak ziren laginak hartu bazituzten, ziur aski, arro kopuru handi bat sortu zen garai horretan zehar. Litekeena da ordea, jasotako lagin ugari jatorri berekoak (arro berekoak) izatea, halako talka handiek arrastoak satelitearen lurrazaleko leku gehienetara zabaltzen baitituzte. Hori horrela balitz, datazioak baliogabeak izango lirateke eta hortaz, teoria honen sostengu nagusia ere bai. Horregatik hain justu, zientzialari batzuek teoria zalantzan jartzen dute.
[[Fitxategi:Caloris high res.png|thumb|212x212px|[[Merkurio (planeta)|Merkurioko]] [[Caloris (Merkurio)|Caloris]] arroa.]]
Hala ere, denbora joan ahala datu gehiago eskuratu dituzte, eta teoria honek ez du inola ere indarrik galdu, alderantziz, ospea lortu du poliki-poliki, nahiz eta zalantzan jartzen dutenak ere irmo dirauten. Datu berri gehienak [[Meteorito|meteoritoen]] azterketetatik eskuratu dira eta Ilargiko meteoritoek, ausaz, [[Ilargiaren barne egitura|satelitearen lurrazala]] lagintzen dutela uste da, hortaz, horietatik batzuk gutxienez Apollo lurreratu zen guneetatik urrun sortu behar izan ziren. [[Feldespato|Feldespatozko]] Ilargiko meteorito gehienak satelitearen [[Ilargiaren alde ezkutua|alde ezkutuan]] sortu ziren ziurrenik eta hauen barneko urtutako arroka (talken bidez sortua, noski) datatzea lortu da. Datazio hauek indarra eman diote kataklismoaren teoriari, izan ere, zaharrena duela 3900 milioi urte sortu zen.<ref>{{Erreferentzia|izena=B. A.|abizena=Cohen|izenburua=Support for the Lunar Cataclysm Hypothesis from Lunar Meteorite Impact Melt Ages|orrialdeak=1754–1756|data=2000-12-01|url=http://www.sciencemag.org/cgi/doi/10.1126/science.290.5497.1754|aldizkaria=Science|alea=5497|zenbakia=290|doi=10.1126/science.290.5497.1754|sartze-data=2019-06-22}}</ref> Haatik, data guztiak ez dira batzen aipatutako denbora-tartean, tarte zabalago batean baizik: duela 3900 eta 2500 milioi urteren artean.<ref>{{Erreferentzia|izena=William K.|abizena=Hartmann|izenburua=Possible long-term decline in impact rates|orrialdeak=11–23|hizkuntza=en|abizena2=Quantin|abizena3=Mangold|izena2=Cathy|izena3=Nicolas|data=2007-1|url=https://linkinghub.elsevier.com/retrieve/pii/S0019103506003150|aldizkaria=Icarus|alea=1|zenbakia=186|doi=10.1016/j.icarus.2006.09.009|sartze-data=2019-06-22}}</ref>
22. lerroa:
Kataklismoaren teoriak azken urteetan indarra hartu duen arren, batez ere hondamendia sorrarazi zezaketen eragile hipotetikoak mahai gainean jarri direlako, oraindik ere teoria eztabaidagarria da, erabat sendoak ez diren zutabeak baititu. Kritika nagusienak hurrenak dira:
 
* Berezberez, "«bonbardaketa handia"» talka erraldoi batek sorturiko irudipen bat izan daiteke; talka horrek askaturiko materialak satelitearen gainazalean zehar barreiatuko lirateke eta hortaz, ustez leku desberdinetakoak diren laginak jatorri berekoak izango lirateke.;
* Dueladuela 4100 milioi urte edo lehenago talka bidez sorturiko arroka urtuak ez topatzeak ez du esan nahi talkarik egon ez zenik.; Zientzialarizientzialari batzuen arabera, baliteke aipatutako dataren aurreko arrasto oro talka berriek erabat desagerraraztea, edo lagin hain zaharren datazioa, egungo metodoekin, ezinezkoa izatea.
 
[[Fitxategi:Mercury Double-Ring Impact Basin.png|thumb|217x217px|Eraztundun kraterra, Merkuriokoa. ]]
32. lerroa:
== Bonbardaketaren eragina Lurrean ==
[[Fitxategi:Hadean.png|thumb|293x293px|[[Hadearra|Eoi Hadearraren]] paisaia, eredu zahar edo tradizionalen arabera.]]
Kataklismoa llargian gertatu bazen, [[Lurra]] ere eragingo zuen, zalantza barik. Ilargian garai hauetan sortutako kraterren kopurua oinarritzat hartuz,<ref>{{Erreferentzia|izena=Graham|abizena=Ryder|izenburua=Mass flux in the ancient Earth-Moon system and benign implications for the origin of life on Earth|hizkuntza=en|data=2002|url=http://doi.wiley.com/10.1029/2001JE001583|aldizkaria=Journal of Geophysical Research|alea=E4|zenbakia=107|issn=0148-0227|doi=10.1029/2001JE001583|sartze-data=2019-06-23}}</ref> azpian azaltzen diren "«kalteak"» sortu zituen Bonbardaketa Berantiar Handiak (existitu bazen) gure planetan:<ref>{{Erreferentzia|izena=Christian|abizena=Koeberl|izenburua=Search for petrographic and geochemical evidence for the late heavy bombardment on earth in early archean rocks from Isua, Greenland|argitaletxea=Springer-Verlag|orrialdeak=73–97|abizena2=Reimold|abizena3=McDonald|abizena4=Rosing|izena2=Wolf Uwe|izena3=Iain|izena4=Minik|url=http://dx.doi.org/10.1007/bfb0027757|aldizkaria=Impacts and the Early Earth|isbn=3540670920|sartze-data=2019-06-23}}</ref>
 
* 20 kilometro baino gehiagoko 22.000 kraterretik gora.;
* 1000 kilometroko diametroa (gutxi gorabehera) zuten 40 talka-arro.;
*[[Fitxategi:Earth formation.jpg|thumb|Lurra eoi hadearrean, lurrazal solidoa eratzen zegoen bitartean. ]]5000 kilometroko diametroa (gutxi gorabehera) zuten hainbat talka-arro.
 
BBHren teoria sortu aurretik, duela 3800 milioi urte arte Lurra arroka urtuz osatuta egon zela uste zuten zientzialariek. Aipatutako data, ezagutzen ditugun arrokarik zaharrenen datazioa eginez topatu daiteke eta hortaz, zientzialariek "«muga-lerro"» bat zela uste zuten, hau da, arroka zaharragorik ezin zela atzeman. Adin hori zehatza eta konstantea da, izan ere, arroka zaharrenak era askotan datatu dira eta metodo guztiek ere antzeko datuak eskaintzen dizkigute, [[uranio]]-[[berun]] bidezko [[Zirkoi|zirkoien]] datazioak ([[Ingurumen|ingurumenak]] oso gutxi eragiten du datazio mota horretan) barne. Esan bezala, arroka zaharragorik topatu ez denez, Lurraren lurrazala une horretaraino urtuta egon zela uste zuten zientzialariek. Aburu horietan oinarriturik, une hori ezarri zuten garaiko zientzialariek [[Hadearra|Hadear eoiaren]] eta [[Arkearra|Arkearraren]] arteko muga gisa. Alabaina, 1999an arroka zaharrago bat topatu zuten [[Kanada|Kanadaren]] iparraldean, 4,031 ± 0,003 mila milioi urteko adina zuena.<ref>{{Erreferentzia|izena=Samuel A.|abizena=Bowring|izenburua=Priscoan (4.00-4.03 Ga) orthogneisses from northwestern Canada|orrialdeak=3–16|abizena2=Williams|izena2=Ian S.|data=1999-01-21|url=http://link.springer.com/10.1007/s004100050465|aldizkaria=Contributions to Mineralogy and Petrology|alea=1|zenbakia=134|issn=0010-7999|doi=10.1007/s004100050465|sartze-data=2019-06-25}}</ref>
[[Fitxategi:Acasta gneiss.jpg|thumb|Acasta Gneiss-a, Lur planetako arrokarik zaharrenetakoa, une honetan ezagutzen ditugunen artean. ]]
Aipatu ditugun arroka zahar horiek ez dira Lurrean topatu diren zaharrenak, baina bai jatorri lurtarra dutenen artean zaharrenak. Hau da, gure planetan duela 4600 milioi urteko arrokak ere atzeman ditzakegu, alabaina, hauek jatorriz asteroide batekoak dira, beranduago ordea, gure planetara jausi ziren [[meteorito]] gisa edo halako batekin bat eginda. Aipatutako datan zehar, duela 4600 milioi urte, eratu ziren lehen gorputz solidoak [[Eguzkia|Eguzki jaioberriaren]] [[Disko protoplanetario|disko protoplanetarioan]]. Duela 4500 milioi urte inguru Hadear eoia hasi zen gure planetan, orduan, eguzki-sistemako gorputzak ([[Planeta|planetak]], asteroideak, [[Planeta nano|planeta nanoak]], etab.) sortzen joan ziren edota garatzen, Lur planetan adibidez, zazpiehun milioi urteren buruan lurrazal solido bat eratu zen. Garai horretan zehar gauzatu zen diskoarekiko argizagien [[Akrezio|akrezioa]] eta Lurraren hozte motela, poliki-poliki gorputz solido bat bilakatu zuena, akrezioaren [[Energia potentzial grabitatorio|energia potentzial grabitazionala]] askatzen zihoan heinean.
48. lerroa:
Jack Hills-eko zirkoiak Hadear eoiaren ulermenean iraultza ekarri zuen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Revising Earth's Early History|hizkuntza=en|url=https://www.sciencedaily.com/releases/2005/12/051227155953.htm|aldizkaria=ScienceDaily|sartze-data=2019-06-29}}</ref> Erreferentzia zaharragoek, orokorrean, Lurrak eoi horretan zehar urtutako lurrazal bat zuela erakutsi zuten, [[sumendi]] handi eta ugariak zituen lurrazal bat, hain zuzen. "Hadear" izena [[Greziar mitologia|greziar mitologiako]] [[Hades]] [[Infernu|infernuko]] jainkoarengandik dator, eta Lurrak garai horietan paratu zituen egoerei erreferentzia egiten die. Zirkoien datazioak ordea, beste Hadear eoi mota bat islatzen digu, izan ere, ikuspegia eztabaidatua den arren, badirudi garai horretan gure planetak lurrazal solido bat zuela, [[ozeano]] [[azido]] batzuetaz gain. Ikuspegi hau isotopoen kopuru jakin batean oinarritzen da, kopuru jakin horrek, dirudienez, ezagunak diren lehen arrokak sortu aurretik uretan oinarritutako kimika egon zela adierazten baitugu.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Quarterdeck Magazine Online -- Texas A&M Oceanography|data=2010-06-13|url=https://web.archive.org/web/20100613174016/http://ocean.tamu.edu/Quarterdeck/1999/01/morse.html|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2019-06-29}}</ref>
 
1979an [[Manfred Schidlowski]] ikerlariak, [[Groenlandia|Groenlandian]] topatutako arroka sedimentario batzuek zuten karbono-isotopoen ratioa materia organikozko altxor bat zirela jakinarazi zuen. Arroka horien datazioak egiten hastean etorri zen eztabaida, Schidlowski ikerlariaren taldeak duela 3,8 mila milioi urtekoak zirela adierazi zuen, beste batzuek ordea, "«apalagoa"» izateko saiakeran, duela 3,6 mila milioi urtekoak zirela esan zuten. Edozein kasutan, abiogenesia gertatu ahal izateko denbora-tarte oso laburra da, ziur aski, Schidlowski zuzen bazegoen, laburregia. Bonbardaketa Berantiar Handiaren teoriak eta ostera gertatutako "«ber-urtzeak"» aipatutakoa azaltzeko gai den denbora-lerro bat eskaintzen digu; bizia BBH gertatu eta berehala sortu zen, are gehiago, ziur aski kataklismoa gertatzean bizirautea lortu zuen eta beraz, kataklismoaren aurretik, eoi Hadearrean jaio zen. Azken ikerketen arabera, Schidlowskik atzemandako arrokak duela 3.85 mila milioi urtekoak dira, hortaz, aipatutako azken aukera bideragarriagotzat jo dezakegu.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=When Did Life on Earth Begin? Ask a Rock|hizkuntza=en-US|data=2002-10-14|url=https://www.astrobio.net/news-exclusive/when-did-life-on-earth-begin-ask-a-rock/|aldizkaria=Astrobiology Magazine|sartze-data=2019-06-29}}</ref> Hala ere, beranduago gauzatu ziren ikerketek ez zituzten isotopikoki baxuak diren karbono indizeen ebidentziarik aurkitu, indize horiek ziren hasierako baieztapenen oinarriak.<ref>{{Erreferentzia|izena=A.P.|abizena=Nutman|izenburua=Petrography and geochemistry of apatites in banded iron formation, Akilia, W. Greenland: Consequences for oldest life evidence|orrialdeak=100–106|hizkuntza=en|abizena2=Friend|izena2=C.R.L.|data=2006-6|url=https://linkinghub.elsevier.com/retrieve/pii/S0301926806000568|aldizkaria=Precambrian Research|alea=1-2|zenbakia=147|doi=10.1016/j.precamres.2006.02.005|sartze-data=2019-06-29}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Aivo|abizena=Lepland|izenburua=Questioning the evidence for Earth's earliest life—Akilia revisited|orrialdeak=77|hizkuntza=en|abizena2=van Zuilen|abizena3=Arrhenius|abizena4=Whitehouse|abizena5=Fedo|izena2=Mark A.|izena3=Gustaf|izena4=Martin J.|izena5=Christopher M.|data=2005|url=https://pubs.geoscienceworld.org/geology/article/33/1/77-79/129282|aldizkaria=Geology|alea=1|zenbakia=33|issn=0091-7613|doi=10.1130/G20890.1|sartze-data=2019-06-29}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Christopher M.|abizena=Fedo|izenburua=The Akilia Controversy: field, structural and geochronological evidence questions interpretations of &gt;3.8 Ga life in SW Greenland|orrialdeak=335–348|hizkuntza=en|abizena2=Myers|abizena3=Whitehouse|izena2=John S.|izena3=Martin J.|data=2009-03-01|url=https://jgs.lyellcollection.org/content/166/2/335|aldizkaria=Journal of the Geological Society|alea=2|zenbakia=166|issn=0016-7649|doi=10.1144/0016-76492008-070|sartze-data=2019-06-29}}</ref>
 
Alabaina, gerora ere Jack Hills-eko arrokak aztertzen jarraitu eta ikerketa berriak argitaratu zituzten, horietako batek gutxienez, arrokek adierazle organiko potentzialak dituztela baieztatzen du. [[Münstergo Unibertsitatea|Münstergo Unibertsitateko]] [[Mineralogia]] Institutuko Thorsten Geislerrek, duela 4,25 mila milioi urteko zirkoien barruan zeuden eta [[grafito]] zein [[diamante]] zati txikietan harrapatuta geratu ziren karbono aztarnak ikertu zituen. Karbono-12tik karbono-13rako proportzioa ezohikoa zen aipatutako aztarnetan, oso altua baitzen, eta hori gehienetan biziak "«prozesatutako"» materialetan gertatzen da.<ref>{{Cite web|url=https://www.newscientist.com/article/dn14245-did-newborn-earth-harbour-life/|izenburua=Newborn Earth harbour life|sartze-data=2019-06-29|egunkaria=Newscientist|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=en|formatua=}}</ref>
 
2009ko maiatzean [[Coloradoko Unibertsitatea|Coloradoko Unibertsitateak]] aurkeztu zituen hiru-dimentsiotako ordenagailuen ereduen arabera, Lurraren lurrazalak eta bertan bizi ziren [[Mikrobio|mikroorganismo]] ugarik Bonbardaketa Berantiar Handian zehar bizirauteko gaitasuna eduki zuten. Ereduak jarraituz, Lurraren lurrazala antzua geratu bazen ere, lurpeko [[Hidrotermal|arnasgune hidrotermalek]] bizia mantendu zuten, beroa atsegin zuten mikrobioei babesa eskainiz.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Study turns back clock on origins of life on Earth|hizkuntza=en|data=2009-05-20|url=https://www.reuters.com/article/us-asteroids-idUSTRE54J5PX20090520|aldizkaria=Reuters|sartze-data=2019-06-30}}</ref>
82. lerroa:
Zientzialariek egindako ikerketei esker, [[Eta Corvi]] [[Izar|izarraren]] inguruan Bonbardaketa Berantiar Handi bat jazo zela pentsatzera bultzatzen gaituzten ebidentziak aurkitu dira.<ref>{{Erreferentzia|izena=C. M.|abizena=Lisse|izenburua=SPITZEREVIDENCE FOR A LATE-HEAVY BOMBARDMENT AND THE FORMATION OF UREILITES IN η CORVI At ∼1 Gyr|orrialdeak=93|abizena2=Wyatt|abizena3=Chen|abizena4=Morlok|abizena5=Watson|abizena6=Manoj|abizena7=Sheehan|abizena8=Currie|abizena9=Thebault|izena2=M. C.|izena3=C. H.|izena4=A.|izena5=D. M.|izena6=P.|izena7=P.|izena8=T. M.|izena9=P.|data=2012-02-21|url=http://dx.doi.org/10.1088/0004-637x/747/2/93|aldizkaria=The Astrophysical Journal|alea=2|zenbakia=747|issn=0004-637X|doi=10.1088/0004-637x/747/2/93|sartze-data=2019-07-22}}</ref>
 
2010 eta 2011 urteen artean, [[Johns Hopkins Unibertsitatea|Johns Hopkins Unibertsitateko]] Fisika Aplikatuko Laborategiko [[Carey Lisse]] andereak eta bere taldeak [[Spitzer espazio teleskopioa|Spitzer]] IRS 5–35 μm [[Bero|beroaren]] [[Espektro mota (astrofisika)|espektroa]] aztertu zuten.<ref>{{Erreferentzia|izena=C. M.|abizena=Lisse|izenburua=SPITZER EVIDENCE FOR A LATE-HEAVY BOMBARDMENT AND THE FORMATION OF UREILITES IN η CORVI At ∼1 Gyr|orrialdeak=93|abizena2=Wyatt|abizena3=Chen|abizena4=Morlok|abizena5=Watson|abizena6=Manoj|abizena7=Sheehan|abizena8=Currie|abizena9=Thebault|izena2=M. C.|izena3=C. H.|izena4=A.|izena5=D. M.|izena6=P.|izena7=P.|izena8=T. M.|izena9=P.|data=2012-03-10|url=http://stacks.iop.org/0004-637X/747/i=2/a=93?key=crossref.c16e938090928aa8e6c62431beb47b18|aldizkaria=The Astrophysical Journal|alea=2|zenbakia=747|issn=0004-637X|doi=10.1088/0004-637X/747/2/93|sartze-data=2019-08-02}}</ref> Ikerketa horiei esker, Eta Corvi izarraren planeta-sisteman hauts beroaren ebidentzia argia topatu zen; [[Ur|uretan]] eta [[Karbono|karbonoan]] aberatsa zen hautsarena, hain zuzen. Aipatutako hautsa izarretik 3 [[Unitate astronomiko|UA]] ingurura zegoen, sistemaren [[Zona zirkunestelar bizigarri|gune bizigarrian]], akoplatu gabe eta sistemak 150 ± 20 UA ingurura duen hautsezko gordailutik banatuta. Espektro-ezaugarri horiek, anplitude eta motari begiratuta, sistema oso primitibo bati dagozkio, hau da, Eta Corvi izarraren bizi erabilgarrian oso goiz eratu zen. Gutxi gorabehera 10 milioi urte dituzten materialak aurkitu dira (ura, [[Izotz|izotza]] eta [[Gas|gasa]], [[Olibino|olibinoak]] eta [[Piroxeno|piroxenoak]], karbono amorfoak eta [[metal]] [[Sulfuro|sulfuroak]]), gainera, talken ondorioz igorritako [[silizio]] arrastoak eta [[tenperatura]]/[[presio]] altuko fase karbonosoak ere atzematea lortu da. Azpimarratu behar da, aurkitutako hauts beroa oso primitiboa da eta ez dator asteroide zaharrago batengandik. Hauts beroaren kopuruari erreparatuz gero, gutxienez 3 x 103x10<sup>19</sup> kg daudela esan dezakegu, 0.1 – 10001–1000 µm-koak; dn/da ~ a<sup>−3.5</sup>-ko talka-oreka banaketarekin. Datu hori 160 kilometroko erradioa eta 1.0 g cm<sup>−3</sup>-ko dentsitatea duen [[Kuiper gerrikoa|Kuiper gerrikoko objektu]] edo [[Zentauro (astronomia)|zentauro]] batekin alderatu dezakegu, edota 250 kilometroko erradioa eta 0.40 g cm<sup>−3</sup>-ko dentsitatea duen "[[kometa]]" batekin. Hauts beroaren masa eguzki-sistemako kometa batena (10<sup>12</sup> – 10–10<sup>15</sup> kg) baino askoz handiagoa da, hori bai, Kuiper gerrikoko gorputz batekin (10<sup>19</sup> – 10–10<sup>21</sup> kg) erraz alderatu dezakegu. Behatutako materialean dagoen ur kopurua, gutxi gorabehera 10<sup>19</sup> kg, Lurreko ozeanoetako ur kopuruaren % 0,1a baino altuagoa da eta material hauek beraien baitan duten karbono kopurua ere azpimarragarria da: ~10<sup>18</sup> kg. Laburbilduz, Eta Corvin hauts kopuru nabarmena aurkitu da 3 UA ingurura, ziur aski Bonbardaketa Berantiar Handi bat eragingo duena, eragiten ari dena edota eragin duena.
 
Planeta-sistema honetan gertatzen ari dena hobekien azaltzen duen teoriak Eta Corvin prozesu dinamiko bat gertatzen ari dela dio, esate baterako, planeten migrazioa. Prozesu dinamiko honek eragingo luke behatu den hautsa, gure eguzki-sistemako Kuiper gerrikoan gertatzen den bezala, bertako gorputzen arteko talken eraginez. Halako egoeran, teoria jarraituz, ohikotzat har genezake, hurreratze bat dela eta adibidez, orbita eraldatu zaion urruneko gorputz bat (edo hainbat) kanpoaldeko planeta-sistematik kanporatua izan eta barnealdeko planeta-sistemara hurbiltzen hastea, orbita eliptiko batean, hala, 3 UAra zegoen barnealdeko planeta-sistemako planeta batekin talka egin arte. Talka horrek ur eta karbono primitiboan aberatsa den hauts beroa askatuko luke eta hala, Eta Corvin gertatzen ari denari azalpena eman. Azterketen arabera, atzerri urrunean dugun sistema honetan gertatzen ari denak, antzina gure eguzki-sisteman gertatu zen Bonbardaketa Berantiar Handiarekin (BBH) antzekotasun nabarmenak ditu eta hortaz, bai gure eguzki-sistemako prozesuan eta baita urrunago dugun planeta-sistemakoan egiten diren aurrerapen txikiek, elkar elikatzen dute eta ziur aski, kasu gehienetan, bi BBHetan baliatu daitezken irizpideak edo jakintzak sortzen dituzte. Horretaz gain, [[Planeta teluriko|planeta harritsu]] bat du sistemak 3 UAra (hautsa sorrarazi duen talka pairatu duen planeta) eta beste [[planeta erraldoi]] bat 115 UA ingurura.