Ireki menu nagusia

Aldaketak

No change in size ,  Duela 3 hilabete
t
ez dago edizio laburpenik
 
824an, [[Pepin I.a Akitaniakoa|Pipino I.a]] errege frankoak eta bere menpeko jaun euskaldunak berriro armada bidali zuten Iruñera, baina bueltakoan, Orreaga-Garaziko inguruko mendietan, Eneko Aritza eta bere suhiak frankoen armadari gailendu zitzaizkien. [[Orreagako gudua (824)|Orreagako guduan]] [[Eblo]] eta [[Azeari Antso]] kondeak preso hartu zituzten. Oroel haitzean, [[Jaka]]tik gertu, baskoi nobleek Eneko Aritza errege goratu eta [[Iruñeko Erresuma]] burujabea sortu zuten.<ref name="Mar"/><ref>{{erreferentzia|izena= Béatrice |abizena= Leroy |izenburua= Histoire du Pays Basque |argitaletxea= Jean-Paul Gisserot |urtea= 2005 |orrialdea= 17}}</ref>
[[Fitxategi:Eneko Aritza, gurutzearen agerpena.jpg|thumb|Eneko Aritzaren gurutzearen kondaira. 18. mendeko karezko erliebea. Iruñeko erregea eskuineko zalduna izan liteke.]]
 
[[Fitxategi:Sant Veturián - sarcofago.jpg|thumb|Eneko Aritzaren ustezko sarkofagoa, San Beturian monasterioan, Aragoin.]]
Eneko Aritza saiatu zen buruzagi euskaldunekin harreman onak izaten eta familia loturak hedatzen, Tuterako Banu Qasi godo musulmanekin eta Gartzea "Gaiztoa" [[Aragoiko konderria|Aragoiko kondearekin]] bereziki. Halaber, Arabako Beila eta Berasko familiekin eta [[Frankoak|frankoen]] menpe bizi ziren [[Pirinioak|Pirinioez]] bestaldeko euskaldunek bera alde jartzen.
 
 
840. urtean Abd Allah ibn Kulayb Zaragozako ''wāli''ak Enekoren eremuak eraso zuenez, Musa ibn Musa bere anaia matxinatu zen.<ref>{{erreferentzia|abizena= de la Granja |izena= Fernando |izenburua= La Marca Superior en la obra de Al-'Udri |aldizkaria= Estudios de Edad Media de la Corona de Aragon |alea= 8 | urtea= 1967 |orrialdea= 468-9}}</ref> [[Gartzea Eneko]]itz bere semea aritu zen erregeorde- agian 841ean gaixotasun batek Eneko elbarritu utzi zuen eta<ref name="Mar"/>- [[Orti Enekoitz (Eneko Aritzaren anaia)|Orti Enekoitz]] ({{lang-ar|فرتون&nbsp;بن&nbsp;ونّقه}}, ''Furtūn ibn Wannaqo'') bere osabarekin batera. Biek Musarekin bat egin zuten Kordobako emirerriaren aurka. [[Abd ar-Rahman II.a]] emirrak hurrengo urteetan zigor-kanpainak ordenatu zituen. 843an izandako gudu batean, Orti Enekoitz hil zen, Musak zaldia galdu eta oinez ihes egin behar izan zuen, Enekoren semea zen Garindo zauritua izan zen eta noble batzuk, artean Berasko Gartzez, bando aldatu eta Abd ar-Rahmanen alde egin zuten. Musulmanek, porrotaren ondorioz, haien tropak hiriburuan sartu zituzten.<ref>{{erreferentzia|abizena = Cañada Juste|izena= Alberto|izenburua = Los Banu Qasi (714-924)|urtea = 1980|aldizkaria = Príncipe de Viana| alea = 58-59|orrialdea = 5-96|issn= 0032-8472|url =http://dialnet.unirioja.es/descarga/articulo/15651.pdf}}</ref>. Bien bitartean Europan [[Verdungo Hitzarmena|Verdungo banaketa]] adostu zuten urte hartako abuztuan.<ref>{{erreferentzia|izena= Joseph |abizena= Calmette| url= http://books.google.fr/books?ei=wW5ZTNiPFpOk4QblyaWKDQ&ct=result&id=96_RAAAAMAAJ&dq=trait%C3%A9+Verdun+843+texte+perdu+date&q=%2210+ao%C3%BBt+843%22 |izenburua= Trilogie de l'histoire de France - Le Moyen Âge |argitaletxea= Fayard |urtea= 1952|orrialdea= 109}}</ref>
 
[[Fitxategi:Eneko Aritza, gurutzearen agerpena.jpg|thumb|Eneko Aritzaren gurutzearen kondaira. 18. mendeko karezko erliebea. Iruñeko erregea eskuineko zalduna izan liteke.]]
Hurrengo urtean, 844an, Garindo Enekoitzek eta Musaren semea zen [[Lope ibn Musa|Lubb ibn Musak]] berriro kordobarren aurka egin zuten, eta Musa makurrarazi zuten. 845ean kanpaina labur bat egin ondoren, bakea adostu zuten.<ref name="LeviGomez">{{erreferentzia|abizena1= Lévi-Provençal |izena1= Évariste |izena2= Emilio |abizena2= García Gómez |izenburua= Textos inéditos del ''Muqtabis'' de Ibn Hayyan sobre los orígines del Reino de Pamplona |aldizkaria= Al-Andalus |alea= 19 |orrialdea= 295–315 |urtea=1954}}</ref><ref name "Sanchez">{{erreferentzia|abizena= Sánchez Albornoz |izena= Claudio |izenburua= Problemas de la historia Navarra del siglo IX|aldizkaria= Princípe de Viana |alea= 20 |orrialdea= 5–62 |urtea= 1959}}</ref> 850. urtean, Musa berriro matxinatu zen, aritzatarren laguntzarekin,<ref name="LeviGomez"/>. Urte hartan ere, ''Induo'' (adituen ustez Eneko) eta ''Mitio'',<ref>
Pérez de Urbelen ustetan [[Ximeno Iruñekoa]], baina Sánchez Albornozek ez du hori onartzen.</ref> "nafarren dukeen" ordezkariei harrera egin zieten Frantziako Gortean. [[Karlos II.a Burusoila|Karlos Burusoila]] Frantzia eta Akitaniako erregearekin bake-ituna egin zuten. Eneko 237. [[Islamiar egutegia|islamiar urtean]] hil zen, hau da, 851ko amaieran edo 852ko hasieran,<ref name="LeviGomez"/><ref name "Sanchez"/> eta Gartzea Enekoitz (852-870) izan zuen ordezkaria.
 
== Heriotza eta hilobiratzea ==
[[Fitxategi:Sant Veturián - sarcofago.jpg|thumb|Eneko Aritzaren ustezko sarkofagoa, San Beturian monasterioan, Aragoin.]]
Eneko Aritzaren heriotzaren data zehatza ez da ezagutzen, ezta ere bere hilobia non den. Nafarroako tradizioak dio [[Leireko monasterioa]]n ehortzia dagoela, eta Aragoikoak berriz, [[Sobrarbe]] eskualdeko Araguas herrian ehortzi zutela, baina handik gero [[San Beturian monasterioa|San Beturian monasteriora]] eraman zutela gorpua. [[Petri IV.a Aragoikoa|Petri IV.a]] Aragoiko erregearen aginduz, [[Eneko Aritzaren gurutzea]]ren irudia zeraman urrezko zapi bat bidali zen 14. mendean monasterio honetara, Aritza erregearen hilobia dotoretu zezan<ref name=":0" />.