Txikipedia:Meridiano: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
2. lerroa:
'''Meridianoak''' {{txp|koordenatu geografikoak|koordenatu geografikoetan}} erabiltzen diren asmatutako lerro batzuk dira; zehazki, lurraren errepresentazioetan, bi {{txp|polo|poloetatik}} igarotzen diren lerro edo zirkulu-erdiak dira. Mundua mapa batean irudikatzeko dagoen Peters-en proiekzioan, meridianoak lerro bertikalak dira. {{txp|Paralelo (geografia)|Paraleloekin}} batera, gure {{txp|planeta|planetako}} edozein puntu, hiri edo herri errazago aurkitzeko erabiltzen dira. Meridiano guztiek luzera bera dute, 20.000 kilometro inguru, lurraren diametroaren erdia (20.093,93 km zehazki).
 
[[File:Latitudea eta longitudea.jpg||thumb|550px|<center>{{txp|Latitude|Latitudea}} (paraleloak) eta {{txp|longitude|longitudea}} (meridianoak)]]
 
{{txp|Washington|Washingtonen}} 1884an egindako nazioarteko zientzia-bilera batean erabaki zen erreferentziazko meridiano edo lehen meridiano bakar bat izendatu behar zela, ordura arte erabiltzen ziren ugarien ordez; eta {{txp|Ingalaterra|Ingalaterrako}} {{txp|Greenwich}} hiriko behatokia zeharkatzen duena izendatu zen horretarako. Hortik ekialdera, 180 meridiano eta mendebalera beste 180 meridiano egongo zirela erabaki zen (lurrak, beraz, 360 meridiano ditu guztira, lurraren zirkunferentziak 360º dituelako). Alegia, meridiano bakoitzari gradu bat dagokio. {{txp|Greenwicheko meridianoa|Greenwicheko meridianoak}} lurra bi zati edo {{txp|hemisferio|hemisferiotan}} banatzen duela esaten da: meridianotik eskuinera, Ekialdeko hemisferioa dago (0º eta 180º arteko ekialde-{{txp|longitude|longitudeak}}); eta ezkerrera, Mendebaleko hemisferioa (0º eta 180º arteko mendebale-longitudeak).