Miren Amuriza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
5. lerroa:
 
== Biografia ==
Miren Amuriza txikitatik bizi izan da bertso eremu batean, bere aita leku batetik bestera joaten ikusiz eta bertsolariak gertutik ezagutzen. Hala ere, bere gurasoek ez dute inoiz bertsolari izatera bultzatu, asko animatu dute baina bere kabuz hasi zen, hamabi urterekin. Bere gurasoak bertsolariak dira biak, bere aita izan da beti bere erreferente nagusiena eta bere amari, [[Maddalen Arzallus]]ekin batera, omenaldi bat egin zion. Amurizak, [[Euskal filologia|Euskal Filologia]] ikasi du [[Gasteiz]]en eta bertsolaria izatez gainera, idaztea asko gustatzen zaio. Bertso eskolen bultzatzailea da eta, ostiraletan, Berrizko bertso eskolan klaseak ematen zien zortzi – hamahiru urte bitarteko 14 umeei. <ref>{{Erreferentzia|izenburua=MIren Amuriza (Bertsolaria) - Komunitatea - Anboto.org|url=https://anboto.org/komunitatea/miren-amuriza|aldizkaria=anboto.org|sartze-data=2019-05-15}}</ref> Gainera, musika talde batzuekin kolaboratu egin du ere, abesten eta letrak idatziz.
 
2002an, Bizkaiko Eskolarteko Txapelketan, Bilboko El Carmen aretoan, jendaurrean kantatu zuen lehen aldiz, eta, eskolartekotik kanpo, Andikoako auzo-afarian kantatu zuen lehenengoz 2003an; bere aitarekin eta librean.<ref>{{Erreferentzia|izena=Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale|abizena=Elkartea|izenburua=Miren Amuriza - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea|hizkuntza=eu|url=https://bdb.bertsozale.eus/web/haitzondo/view/2078-miren-amuriza|aldizkaria=bdb.bertsozale.eus|sartze-data=2019-05-15}}</ref> 2008an, [[ETB 1]]ek [[gabon eguna|gabon-gauean]] emititzen duen ''[[Euskal Kantuen Gaua]]'' saioan ''Gure aitak amari'' kanta herrikoia abestu zuen [[Xabier Amuriza]], [[Jexux Arzallus]], [[Amets Arzallus]] eta [[Maddalen Arzallus]] bertsolariekin batera. Urte berean [[Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa]] irabazi zuen.