Eduardo Txillida: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
84. lerroa:
Sariek eta omenaldiek ez diote murriztu sorkuntza indarra, eta hala [[Sevilla]]n ''Homenaje a la Tolerancia'' ipini zuen 1992an, Munduko Erakusketa zela-eta. Hormigoizkoa da obra, eta ohiko eskultura baino gehiago mugarri bilakatzen da hiriko paisajean,Goetheren etxea (1968) bere garaian izan zen bezala.
 
Euskadin, ''[[Gure Aitaren Etxea]]'' ipini du Gernikan. Juntetxetik hurbil jarria dago, eta Euskal Herriaren historian aparteko garrantzia duten bi leku seinalatzen ditu monumentuak. Alde batetik, Juntetxea bera, edo Juntetxeko arbola, demokraziaren eta askatasunaren topagune, eta bestetik Santimamiñeko haitzuloa, bertan dauden historiaurreko irudiekin; bi alderdi horiek Arestik abestu zuen «Gure Aitaren Etxea» sinbolopean bilduak geratzen dira. Obrak, berez, bi atal ditu: ''Estela Gernika'' eta ''Estela Agamenon'', biek eskala desberdineko hesi bat bezala bat egin eta erdian dagoen burdina babesten dutelarik, monumentua osatzeko. Halere, gisa horretako obren artean, ezin utz daiteke aipatu gabe ''Odaiertzaren goraipamena'' ([[Gijón|Xixon]], 1990), guztien artean onena beharbada, itsasoaren handitasunaren aurrean kokatua.
 
1980az geroztik egin dituen obra asko Txillidaren antzinako kezka zaharren birmoldaketa gertatzen dira: ''Zuhaitz'' edo ''Beaulieu'' burdin lan preziatuak dira. Xaflen tolesdura harrigarria gertatzen da Locmariaquer sortan (1987-1989). Berriro ere materiak duen arazo bati heldu nahi dio Txillidak: grabitazioaren arazoa azalduko da bi sorta berritan: ''Gravitación'' (1991) deituriko lehen sorta, haritan zintzilik dauden paper lodietan egindako grabatuak dira, eta ''Homenaje a Luca Pacioli'' (1986) berriz altzairuzko mahai sorta. Argia materiaren barnera sartu, materiaren beraren osagarri bezala, espazioak eta mugak markatu: ahalegin berrian dabil Eduardo Txillida Kanarietako [[Tindaya]] mendian: mendia bera zulatu nahi du, mendiko harria baino gehiago, lehendik hainbesteko historiaz zamaturik dagoen lekua zulatu nahi du, mendiaren barneko misterioa argiak ernal dezan. Neurriz izugarrizko obra bada ere, esanahiaz handiagoa da oraindik, [[kosmogonia]] oso bat bilbatu nahi baitu Txillidak, eguzkiaren eta ilargiaren, egunaren eta gauaren argian mendi barnera bilduz.