Atxurra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
21. lerroa:
Atxurrako kobazuloa [[Berriatua]]ko lurretan badago ere, [[Lekeitio]]tik hurbilago dago. 1085 metrotako espeleometriarekin, [[Merelludi]]ko karstaren bigarren kobazulo luzeena da (lehena Lamiñen Sistema izanik). Zehatzago esanda, karst txiki honetako ekialdeko zatian kokatua dago, Atxarre (267 m) eta Gaztelukoatxa (183 m) mendien barrenean, eta Mereludiko poljé edo haran itsuaren drainatze sarearen parte fosila da.
 
Inguruko kobazuloak bezala, Atxurra [[Kretazeo Goiztiar]]reko karehaitz urgoniarraren[[urgoniar]]<nowiki/>raren haustura geologikoen ondorioz sortua da. Pitzadurak norabide nagusi bitan datoz: E-M eta HE-IM. Honen arabera, karga eremu nagusia ekialdean kokatzen da, Merelludiko haran barruan. Bertako azalean topatzen ditugun erreka biak Kurutzerrekako osinean eta Zubitxutako leizean sartzen dira, eta behin lurpean kareharri multzo osoa zeharkatzen dute. Deskarga gune nagusia Lamiñen koba da, eta Arrakala izeneko ubegi txikiago bat ere badago, itxura guztien arabera Atxurrako ubidearen zati aktiboa; biek Zulueta errekarekin bat egiten dute.
 
Atxurrako kobazuloak bi sarrera nagusi ditu: bata errepidearen mailan, eta bestea zazpi metro gorago. Bi nibelez osatua dago, elkarrekin komunikatuak: behekoak 300 m. inguruko luzera du, eta goikoak 700 bat m. Gutxienez 1085 m ditu, 2011an argitaratutako topografiaren arabera.<ref>{{Cite aldizkari|abizena=ADES Espeleologia Elkartea|izena=|egile-lotura=|izenburua=Mereludi, lurpeko mundurako atia|aldizkaria=Hondarroa Urtekaria|argitaratze-lekua=Ondarroa|liburukia=|alea=|data=|urtea=2011|url=http://saguzarrak.blogspot.com.es/2012/05/mereludiko-karsta-hondarroa-2011.html|sartze-data=2017-IX-1|issn=}}</ref>