Espainiar nazionalismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
38. lerroa:
1491n, [[Granadako Gerra|Granadako gerran]], Gaztela eta Aragoiko indarrek eraso egin eta hura konkistatu zuten, XIX. mendean sortutako Espainiako historiografia nazionalista "Errekonkistaren amaiera" deitzen hasi zen ekintzan. Kultur homogeneizazio ahaleginaren eredu esanguratsu horretan emandako ediktuek, Errege Katolikoen pean, aurrekaririk gabeko moriskoen eta konbertsoen suntsipen fisikoa eta kulturala, egungo garbiketa etnikoen parera heldu zena; hasierako jazarpen erlijioso-ideologikoa gutxiengoen arraza eta etnia jazarpen bilakatu zen. Errege horien agintaldian, halaber, Kanarietako [[Guantxe|guantxeen]] azpiratze militarra eta deuseztapena amaitu zen, Ameriketan gertatuko zenaren ataria, [[Bartolomé de las Casas|Bartolome de las Casasek]] adierazi zuen bezala.<ref>{{Erreferentzia|izena=Daniel|abizena=Conversi|urtea=|argitaletxea=UPV/EHU - Ikerbasque Foundation|orrialdea=443|argitaratze-data=2012-06-07|entziklopedia=Historia contemporanea|url=https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=4096053|liburukia=45|artikulua=Nación, Estado y cultura: por una historia política y social de homogeneización cultural|lekua=|issn=1130-2402}}</ref>
 
Era horretan, Fernando II.ak Iberiar penintsularen gainean zuen nagusitza aldarrikatu zuen. Aita Santuak [[Errege-erregina Katolikoak|"Errege Katolikoak"]] izendapena eman zien Fernando eta Isabel monarka bikotearierrege-erreginei, Eliza katolikoaren babesleak (1496an, Fernandori gutxienez).<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ferdinando il Cattolico in "Enciclopedia machiavelliana"|hizkuntza=it-IT|url=http://www.treccani.it//enciclopedia/ferdinando-il-cattolico_(Enciclopedia-machiavelliana)|aldizkaria=www.treccani.it|sartze-data=2019-08-03}}</ref> 1491n, [[Antonio Nebrija|Antonio Nebrijak]] ''[[Gramática castellana]]'' idatzi zuen Fernando bere jaunari dedikatuta; bertan, "hizkuntza Inperioaren bidelaguna dela" adierazten du, garaituek irabazlearen hizkuntza ikasi behar dutela, eta bere gramatika horretan ere erabilgarri izango duela.<ref name=":12" /> Berak eta [[Juan López de Palacios Rubios]]ek ondu zituzten, halaber, errege horien Nafarroako inbasioa (1512) eta konkista legitimatzeko txostenak. Lehenak ''[[De bello Navariense]]'' idatzi zuen ("Nafarroako gerraz", 1545ean argitaratua); bigarrenak, berriz, [[Mendebaldeko Indiak]] konkistatzeko doktrina ere landu zuen.<ref name=":12">{{Cite book|hizkuntza=ES|izenburua=Conquista e incorporación del reino de Navarra a Castilla|urtea=2012|abizena=Monreal|izena=Gregorio|orrialdeak=47-52|orrialdea=|argitaletxea=Pamiela|ISBN=978-84-7681-736-0|izena2=Roldán|abizena2=Jimeno}}</ref> Odol garbitasuna eta leinuaren antzinatasuna bihurtu ziren kristau eredugarriaren adierazgarri. Ideologia horretan kokatuta, [[Alpujarrako errebolta|Alpujarrako erreboltaren]] ondoren (1568-1571), eskualde horretako biztanle morisko gehienak sakabanatu, asimilatu edo Afrikara kanporatuak izan ziren, demografia, gizarte eta ekonomia ondorio larriak ekarriz. 1609an, geratzen ziren morisko ia denak [[Moriskoen kanporatzea|Filipe III.aren dekretuz kanporatuak izan ziren]].
 
[[Italiar Gerrak|Italiar Gerren]] testuinguruan, lehendabiziko aldiz, [[Fernando II.a Aragoikoa|Fernando II.aren]] indarrek "Espainia, Espainia, Espainia" oihukatzen hasi ziren, lehenago "Gaztela" edo "Aragoi" esaten zen tokian, eta izendapen hori esanahi politikoa hartzen hasi zen.<ref>{{Erreferentzia |abizena= Nieto Soria |izena=Jose Manuel | artikulua = Conceptos de España en tiempos de los Reyes Católicos |entziklopedia = Norba, Revista de Historia | urtea= 2006 | liburukia = 19| orrialdeak =117-118 |issn=0213-375X | argitaletxea = |lekua =| argitaratze-data = | url=https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=2566415}}</ref> [[Amaiurko gazteluaren setioa|Amaiurko batailan]] (1522), [[Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Karlos V.a enperadorearen]] armadako soldaduek "Gaztela" eta "Espainia" oihukatzen zuten, gazteluaren defendatzaileek "Nafarroa" oihukatzen zuten bitartean. 1493an, Errege Katolikoek [[Done Jakueren Ordena]] bereganatu eta, gero, [[Adrian VI.a]]k koroarekin iraunkorki uztartu zuen, bertako kidetza monarkiako ohore handienetako bat bilakatuz. Donejakueren ikono kristau gerlaria zuzenean Gaztelako koroak Erromako Elizaren ortodoxiaren babesle egin zuen bere burua, Europan zabaltzen ari zen kristau erreformaren kontra. [[Filipe II.a Espainiakoa|Filipe II.ak]] Erromaren garaiko Hispania proiektu politiko-geografiko bihurtzea lortu zuen denbora batez, Portugal bere erresumara elkartuz (1581-1640).