Miren Gaztañaga: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
13. lerroa:
 
== Bere aurkako boikota ==
2017ko [[martxoaren 4]]an polemika handia piztu zen ''[[Euskalduna naiz, eta zu?]]'' saioa [[Covite]]k salatu zuenean. ''[[El guardián invisible]]ko''ko<nowiki/> aktore bat [[Miren Gaztañaga]] zenez eta saio horretan esan zituenaz suminduta, [[boikot]]era deitu zuten milaka espainiarrek.<ref>http://www.zinemauneak.eus/albisteak/zaindari-ikusezinari-eta-miren-gaztanagari-boikota-tamalgarria-benetan</ref>. Honek [[Grupo Planeta]] ikaratu zuen, [[ekonomia|ekonomikoki]] arazo bat bihurtu ahal zelako boikota ondo ateratzen bazen. Besteak beste honegatik Miren Gaztañagaren aurka egin zuen eta komunikatu publiko batean, pelikula honetan Miren ia parte hartzen ez zuela eta berak esandakoaren aurka zegoela esan zuen.<ref>http://www.elconfidencial.com/cultura/2017-03-06/el-guardian-invisible-boicot-polemica-etb_1343032/</ref>.
 
Mirenek mota askotako biraoak eta mehatxuak jaso zituen sarean eta besteak beste, hementxe bertan, [[euskarazko wikipedia]]n bere artikuluak [[bandalismo]]a pairatu zuen, historialean ikusi daitekeen moduan.
21. lerroa:
 
Gaztañagak [[prentsa]] oharrean argitu zuen ''Euskalduna naiz, eta zu?'' [[umore]] saioa zela. "Ez zen gai horri buruz benetan eta sakonean zer pentsatzen genuen jakiteko egindako elkarriketa serioa eta pertsonala. Eta Espainiari buruzko atala hitz egiterakoan ikuspuntu berbera izatea proposatu ziguten: hitz egin dezagun [[estereotipo]]ez eta topikoez umorezko saio baten testuinguruan". Eta halaxe egin zuela azaldu du. "Ez dute inola ere pentsatzen dudana islatzen. Ezagutzen nauenak ederki daki nire pentsaera irekia dela, inklusiboa eta [[urko]]arekiko errespetuz betea".
Aktoreak ohar bidez, barkamena eskatu zien "minduta sentitu" zirenei, eta erantsi zuen "ikus-entzunezko materiala testuingurutik ateratzea eta manipulatzea gaizki ulertua gertatzeko lagungarria" izan zela.<ref>http://www.berria.eus/albisteak/132367/eitb_berariaz_ezkutatu_dira_klixeetatik_harago_programan_azaldu_ziren_hainbat_gauza.htm</ref>.
 
=== Mirenen alde lerrotutakoak ===
Nahiz eta entzunena Mirenen aurkako kritikak eta boikota izan, aldeko pertsona batzuk egon ziren. Mirenen kritikei aurre egin zienen artean, besteak beste hauek agertu ziren:
 
1) [[Josu Martinez]], [[Gotzon Sánchez]] eta [[Facu Díaz]]. Martinezek eta Sanchezek filmekoen jarrera kritikatu zuten. «[[Korporatibismo]] falta ikaragarria egon da. Kidetasun falta handia dago, oso itsusia», zioen Martinezek. «Zer maila eskasa», esan zuen Sanchezek. Asaldatuta mintzatu zen Facu Diaz umoregilea ere: «Erotu egin nintzen filmekoen oharra irakurrita. [[Lobby]] txiki baten presioagatik, ekoizpen etxeak bazterrean eta hankaperatua utzi du Gaztañaga». Euskaldunei buruz umorea egin denean ez dela halakorik gertatzen uste du. Egoerarekin kezkatuta dago: «Umorea egiteko orduan pauso txiki bat harago joan direnei jazarri zaizkie, eta sorgin ehizak toleratu egin ditugu sarri».<ref>http://www.berria.eus/paperekoa/2142/028/002/2017-03-08/hurrengoa_zu_izan_zintezke.htm</ref>.
 
2) [[Willy Toledo]]k, Mirenen alde jartzeaz gainera, boikotaren ondorioz ikusi zuena ikusi eta gero, "herri honek (hau da, Espainiak) [[nazka]] ematen du" esan zuen.<ref>http://www.mediterraneodigital.com/gente-y-tv/ultimas-noticias-gente-y-tv/mundo-reality/willy-toledo-a-favor-de-miren-gaztanaga-este-pais-da-asco.html</ref>.
 
3) [[Josean Bengoetxea]] aktoreak, Miren bere laguna izatea zela esan eta gero, gertatutakoa izugarria zela esan eta gero, Twitterren, lagunaren aldeko idatzi irmoak egin zituen.<ref>https://look.okdiario.com/noticias/actualidad/2017/03/08/miren-gaztanaga-actriz-vasca-eitb-24971</ref>.
 
=== Bitxikeriak ===
[[Twitter]]en, bere izen eta abizen berdina zuen neska batek, behin eta berriro txiokatu behar izan zuen bera beste Miren bat zela, izatez, Mirenen aurkako egun horietan pertsona askorengatik jazarria izan baitzen [[internet|sarean]].<ref>https://twitter.com/gb_miren</ref>.
== Egindako lanak ==