Guaixe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
infotaula
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
mugarriak
4. lerroa:
'''''Guaixe''''' [[Sakana]]ko ([[Nafarroa Garaia]]) eskualdean astean behin argitaratzen den [[euskara]]zko herri [[aldizkari]]a da.
 
[[1994]]. urtean sortu zen [[Bierrik Elkartea|Bierrik elkartea]], argitalpenaren arduraduna, eta ordutik kalean dago hedabidea. [[Altsasu]]n egoitza nagusia daukate eta gaur egun [[internet]]en irakurtzeko aukera dago.
 
4.500 aleko argitalpena eta 15.000 irakurle inguru ditu (CIES [[2009]]).
22. lerroa:
 
== Sakanako hedabideak ==
 
=== Guaixe hilabetekaria (1994-2002) ===
Elkartearen nondik norakoak finkatuta, 1994ko udazkenerako Guaixe izeneko Sakanako hilabetekaria jaio zen, azken batean, hori baitzen asmo nagusia, tokian tokiko aldizkaria sortzea, bertako euskaldunei zuzendutakoa. Sakanako euskaltzaleen artean piztutako ilusioak hauen laguntza ekarri zien proiektuan bete-betean murgilduta zaudenei eta kolaboratzaileen sare bat sortu zen. Komunitate sentimendua oso garrantzitsua izan zen Bierrik elkartea sortu eta garatzeko.
 
Lehenengo hiru urteetan hori izan zen proiektu bakarra, Bierrik elkarteari esker Sakanako euskaltzaleek beren etxeetan doan jasotzen zutena. Guaixe hilabetekaria, hortaz, bi hutsune garrantzitsu bete asmoz sortu zen: Sakana bertako berriak lantzeko, batetik, eta berri horiek euskara hutsean argitara emateko, bestetik. Aldizkariaren egitasmoa landu zuten kazetariek kohesio soziala euskaraz bultzatu nahi zuten, baina, batez ere, herri kultura indartuko zuen tresna sortu nahi zuten. Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin eta eskualdeko zenbait laguni eta euskara taldetako kideei esker, Sakanako hilabetekariak argia ikusi zuen.
 
=== Beleixe Irratia (1999tik) ===
Dena dela, Guaixe kaleratzen bazen ere euskarazko beste hedabide batzuk sortzeko beharra ikusi zuen elkarteak, soilik idatzizko alorrera ez mugatzeko. Bierrik Elkarteak hasiera-hasieratik zuen euskara hutsean emitituko zuen irrati bat sortzeko asmoa, jende gehiagorengana iristeaz gain, azken orduko albisteak lantzeko parada ona zelako. Guaixen zaharkituta geldi zitekeen informazioa berritzeko aukera zegoen eta, gainera, musika programazioaren bidez aisialdiak ere bere lekua izango zuen. Horrela, 1997an gogoz hasitako lanak bi urte behar izan zituen errealitate bihurtzeko, [[1999]]ko udaberrirako [[Beleixe Irratia]] sortua zen eta.
 
=== Oixe astekaria (2001-2003) ===
Guaixe eta Beleixerekin batera, ordea, Bierrik Elkarteak astekari bat ere landu izan du, Oixe kazeta. [[2001]]eko udazkenaz geroztik ostiralero kaleratzen zen gaurkotasunezko berriak landu eta Sakanako kiosko guztietan doan banatzen zena.
 
36 ⟶ 40 lerroa:
Beste batzuen artean, eginbehar hauetan murgildurik ibili da elkartea [[2003]]. urtera arte. Orduan ikusi zen 8 orrialdetako astekari bat eta hilabetekaria egiteko bitarteko eta gaiak baldin bazeuden, zergatik ez egin orri gehiago eta gaiak sakonago landuko zituen astekari indartsuago bat?
 
=== Guaixe astekaria (2004tik) ===
Berriro ere beldur, zalantza eta oztopo guztiei aurre egin eta pauso garrantzitsua oso eman zen [[2004]]. urtarriletik aurrera: Guaixe astekaria, formatu berria eta erabat itxuraldaturik.
 
Bi komunikabideen lan eremua Sakanako eskualde osora zabaltzen da; hau da, Irurtzundik Ziordira. Bai Guaixek eta bai Beleixek eskualde mailako berriak lantzen dituzte eta zabalkundea ere eskualde mailakoa da.
 
=== Guaixe eta Beleixe Interneten (2007tik) ===
Bierrik elkartearen Guaixe astekaria eta Beleixe irratia Internetetik jarraitu ahal izan dira 2007az geroztik. <ref>{{Erreferentzia|izenburua=Guaixe.net eta Beleixe.com: Sakanako berriak sarean|hizkuntza=eu|url=https://sustatu.eus/1196355684|aldizkaria=sustatu.eus|sartze-data=2019-08-03}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua='Guaixe' astekaria eta 'Beleixe' irratia orain Interneten ere bai|hizkuntza=eu|data=2007-11-30|url=https://www.argia.eus/albistea/guaixe-astekaria-eta-beleixe-irratia-orain-interneten-ere-bai|aldizkaria=Argia|sartze-data=2019-08-03}}</ref>
 
== Bilakaeraren beste mugarri batzuk ==
 
=== Irakurle eta iritziak. Aztikerren azterketa (2011) ===
Jendarteko azterketak egiten dituen Aztiker erakundeak 2011ko martxoa eta apirilean Sakanako etxeetan telefono bidezko inkesta bat egin zuen, irakurlearen perfila jakiteko eta bere iritziak jasotzeko.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=GUAIXE astekaria / BELEIXE irratia 2011 - Topagunea {{!}} Euskaltzaleen Topagunea|hizkuntza=eu|url=http://topagunea.eus/dokumentua/guaixe-astekaria-beleixe-irratia-2011/|aldizkaria=Topagunea|sartze-data=2019-08-03}}</ref>
 
=== Kinka larrian diru-laguntzarik gabe (2012) ===
Nafarroako Gobernuak 2012an diru-laguntzak kendu zizkien euskarazko hedabideei. Nafarroako Gobernua bere araudiaren aurka joan dela salatu zuten. Protesta gisa, ''Guaixe'' aldizkariaren azken zenbakia argazkirik gabe joan da.<ref>{{Erreferentzia|izenburua='Guaixe' aldizkaria eta Beleixe irratia, kinka larrian|hizkuntza=eu|data=2012-01-03|url=https://www.argia.eus/albistea/guaixe-aldizkaria-eta-beleixe-irratia-kinka-larrian|aldizkaria=Argia|sartze-data=2019-08-03}}</ref>
 
=== 25. urteurrenaren hemeroteka (2019) ===
2019an Guaixe hilabetekaria argitaratzen hasi zela 25 urte betetzerakoan Guaixe hilabetekariaren eta Oixe astekariaren ale zaharrak ikusteko aukera egon da urtean zehar Sakanako liburutegietan eta Iruñeko Geltoki gunean, autobus geltoki zaharrean antolatutako erakusketa ibiltarian. 1994 eta 2002. urteen artean argitaratu zen Guaixe hilabetekariaren eta 2001 eta 2003. urteen artean publikatu zen Oixe astekariaren aleak kontsulta daitezke. <ref>{{Erreferentzia|izenburua=Sakanako euskarazko hemeroteka Iruñean - Sakana - 2019-05-13|hizkuntza=eu|url=https://guaixe.eus/sakana/1557826151846-guaixeren-25-urteurreneko-erakusketa-ibiltariak-geltokin-geldialdia|aldizkaria=Guaixe.eus|sartze-data=2019-08-03}}</ref>
 
== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda}}
 
== Ikus, gainera ==
44 ⟶ 66 lerroa:
 
== Kanpo loturak ==
* {{eu}}[http://www.guaixe.net/ Guaixe aldizkariaren webgunea]
* {{eu}}[http://www.tokikom.com/ "Tokikom" ataria]
 
[[Kategoria:Euskarazko aldizkariak]]