«Mus»: berrikuspenen arteko aldeak

3.578 bytes added ,  Duela 6 hilabete
ez dago edizio laburpenik
'''Musa''' [[Euskal Herria]]n asmatutako [[karta-joko]]a da. 40 kartako karta-sortarekin jokatzen da, eta jokalariei launa karta ematen zaizkie. Kartok banatu ondoren, "mus" delakoa proposatzen da. Jokalari guztiak ados badira, karta hauetako bat edo gehiago alde batera utzi eta berriak banatzen dira. Behin musa moztuta (jokalari batek musari uko egiten dionean), jokoa bera hasten da. Bertan lau fase (edo jokaldi) izaten dira, hurrenkera honetan:
* '''Handira''': kartarik handienak nork dituen. Karta handiena duenak irabazten du. Berdinak badira, bigarren handiena hartzen da, etab.
* '''Txikira''': kartarik txikienak nork dituen. Karta txikiena duenak irabazten du. Berdinak badira, bigarren txikiena hartzen da, etab.
* '''Pareak''': parerik onenak nork dituen; nolabait, zenbateraino diren antzekoak suertatu zaizkizun lau kartak.
* '''Jokoa''': jokorikKarten onenabalioaren norkbatura duen.hartzen Kartenda balioenkontuan. baturarenJokatu araberakoaahal da, etaizateko 31 puntu behar dira gutxienez. Kartek berezko balioa hartzen dute, beltzek izan ezik (txota, zaldi eta erregeek 10 puntu balio dituzte). Inor ez bada horrenbestera heltzen, puntura jokatzen da., eta 31 puntura gehien hurbiltzen denak irabazten du.
Fase bakoitzean jokalariek apostu egin dezakete, gutxienekoa bi puntu izanik (enbido). Aurkariek desafioa onartu (eduki), utzi edo apostua igo dezakete. Fase guztiak bukatzean, kartak erakutsi eta apostu bakoitza nork irabazi duen erabakiko da. Puntuak apostu bakoitzaren irabazleari emango zaizkio, zenbait kasutan puntu extrak jaso daitezkeelarik (pareen irabazleak zenbait puntu jasotzen ditu eskuan zituen pareen arabera, eta antzera joko/puntuarekin ere). Kartek apostuaren irabazlea nor den adierazi ezin dutenean (berdinak direlako, adibidez), jokalarien hurrenkeran lehena dagoenak du abantaila. Alegia, eskutik hurbilena denak irabaziko luke.
 
Bi bikotek elkarren aurka jokatzea da ohikoena, bikote bakoitzeko jokalariak aurrez aurre paraturik.
 
Ohituren arabera, jolas hau lau errege erabiliz jokatu izan da, kartetan agertzen diren 4 erregeekin bezalaxe. Euskal Herriko lurralde batzuetan ordea, 8 erregeetara jokatzen dute, batez ere bizkaia aldean. Hala ere, txapelketa arauen arabera 4 erregetara jokatzen da, jokoaren garbizaletasuna helburu<ref>{{Cite web|url=http://ehmus.eus/arautegia/|izenburua=Euskal Herriko Mus Federazioaren araudia|sartze-data=2019-08-01|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=euskara|formatua=}}</ref>.
 
Mus partida bat 30 edo 40 puntura (ohituren arabera) iristean amaitzen da. Hainbat partida jokatu ohi dira, askotan 3 partida irabazten dituen taldea jotzen da txapelduntzat. Partida batean zehar bildutako puntuak kontatzeko hamarrakoak erabiltzen dira. Talde bakoitzean jokalarietako batek unitateak kontatuko ditu, bost biltzen dituelarik kideari hamarrako bat emango dio, azken honek bost puntuko balioa dutenak bilduz.
Mus partida bat 30 edo 40 puntura (ohituren arabera) iristean amaitzen da.
 
Partida keinuekin edo keinurik gabe joka daiteke, beti ere hasi aurretik erabakiz nola izango den.
 
=== Hasiera ===
Karten lehen banatzailea nor izango den erabakitzeko, ausaz lau karta banatu eta txikiena suertatzen zaionak hartuko du lan hori. Askotan, lehen txandan "keinurik gabeko mus jarraia" egiten da. Musa mozten duena izango da esku, automatikoki.
 
=== Mus ===
Esku den jokalariak kartaren bat aldatu nahi duela adieraziko du "mus" esanez, edo musa moztuko du, jokoari hasiera emanez. Mus emango balu, bere eskuineko jokalariari dagokio mus egin nahi duen erabakitzea.
 
Eskutik ez den taldeko kideek eskubidea dute bere artean mintzatzeko mus egitearen egokitasunaz. Zenbait tokitan, eta txapelketa nagusietatik kanpo, eskutik den taldeak ere badu eskubide hori.
 
Jokalari guztiek mus eman badute, zenbait karta utzi eta beste horrenbeste jasoko dituzte. Mus eman duen jokalaria behartua da gutxienez karta bat uztera.
 
Banatzean akatsen bat balego edo kartaren bat agerian geratuko balitz, esku den jokalariak erabakitzen du musik badenez. Akatsa larria balitz, kartak bildu eta berriz nahastuko lirateke.
 
=== Faseak ===
Apustuak lehen aipaturiko lau faseetan burutzen dira. Fase bakoitzean jokalariek zenbait puntuko apostuak eginen dituzte. Apostuak onartuak direlark, faseak amaitzean kartak erakutsi eta irabazlea erabakitzen da. Apostuak taldeen artean egiten dira, alegia, apostua jokalari batek egin badu ere, bere kidearen kartekin irabaztea posible da, azken hauek hobeak badira (jokalariek, ordea, ezin dituzte beren kartak konbinatu).
 
==== Handia ====
Kartarik handiena duenak irabazten du. Bi jokalarik karta handiena balio berekoa badute, bigarren handiena hartzen da, etab.
 
==== Txikia ====
Karta txikiena duenak irabazten du. Berdinak badira, bigarren txikiena hartzen da, etab.
 
==== Pareak ====
Parerik onenak nork dituen; nolabait, zenbateraino diren antzekoak suertatu zaizkizun lau kartak. Parea hasi aurretik pareak badituenez esango du jokalari bakoitzak, fase honetan parte hartuko duen ala ez adieraziz. Parean suerta daitezkeen konbinazioak honakoak dira, txarrenetik onenera:
 
*Parea: bi karta berdin. Bi jokalarik parea badute, balio handieneko pareak irabazten du.
*Mediak: Hiru karta berdin.
*Dobleak: bi pare (edo lau karta berdin). Bi jokalarik dobleak badituzte, bakoitzaren pare handiena konparatzen da, eta hauek berdinak badira, txikiena.
 
==== Jokoa ====
Karten balioen baturaren araberakoa da, eta 31 puntu behar dira gutxienez. Jokoaren fasea hasi aurretik jokoa baduenez esango du jokalari bakoitzak, fase honetan parte hartuko duen ala ez adieraziz. Kartek berezko balioa hartzen dute, beltzek izan ezik (txota, zaldi eta erregeek 10 puntu balio dituzte).
 
Jokaldi onena 31 puntu edukitzea da, 32 bigarren onena izanik. Urrengo jokaldirik onena 40 puntu edukitzea da, eta hortik behera, joko txarrenera (33 puntukora) heldu arte.
 
Zenbait tokitan errege-jokoa izeneko jokaldia onartua da. Hiru zazpiko eta txotarekin osaturiko 31 puntuko jokoak beste edozein jokaldiri irabazten dio.
 
Inor ez bada 31 puntura heltzen, puntua izeneko fasea jokatzen da.
 
==== Puntua ====
Ezein jokalari ez bada 31 puntura heltzen, puntua jokatzen da. 31 puntura gehien hurbiltzen denak irabaziko du balizko apostua. Jokaldi onena 30 puntu litzateke, beraz.
 
== Keinuak ==
* '''Itsu (ez pare eta ez joko)''': begiak itxi
* '''Hiru errege eta bateko bat''': ahoarekin zirkulu bat eginez (musu bat); hala ere, hau ez dago lar zabalduta.
 
Guztiz debekatua dago aurrez adosturik ez diren keinuak erabiltzea taldekideari informazioa pasatzeko.
 
== Kanpo loturak ==
 
* {{eu}} [http://www.ludoteka.com/mus-eu.html Jokoaren arauak eta 4 edo 8 erregetara jokatzeko aukera (Ludoteka)]
*[http://ehmus.eus/arautegia/ Euskal Herriko Mus Federazioaren Arautegia]
 
[[Kategoria:Karta jokoak]]
1.598

edits