Arabiar azoka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
15. lerroa:
Arabiar azokak inguru desberdinetara egokitzen dira. Horrela, badaude hirikoak eta nekazal ingurukoak. Espazio horietan pertsonek behar zituzten produktu eta lanbide guztiak zeuden: janaria, [[espezia]]k, arropa, eguneroko produktuak, abereak... Azken urteetan txinatarren postuak eta turisteei eskainitakoak zabaldu dira baita ere. Beste aldetik, produktu batzuen gehigizko ekoizpenak gertatzen zaizkienean ere hemen saltzen dituzte.
 
Azokak saltzen diren produktuen arabera antolatzen dira. Esaterako, arropa postuak elkarrekin daude. Azoka hauek inguru baten ekonomia eta bizimodua neurtzeko oso termometro onak dira.<ref>http://archive.wikiwix.com/cache/?url=http%3A%2F%2Fwww.delon-biblio.com%2Frecherche-1-auteur-MOHAINE%2B%2528Abdel%2BKader%2529.%2B.php</ref>
 
Azoketan salneurriak ez dira finkoak eta prezioen inguruko eztabaidak eta tratuak ohikoak dira. Toki askotan erostearen prozesua benetako erritoa da: saltzaileak tea ateratzen du, eroslea eta saltzailea agurtu egiten dira, elkarrizketa labur bat izaten dute...