Protestantismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
51. lerroa:
===Protestante===
 
[[Germaniako Erromatar Aginterri Santua|Germaniako Erromatar Aginterri Santuko]] sei printzipek eta hamalau [[Hiri Inperial Aske|Hiri Inperial Asketako]] jaurlariak ''protestante'' izendatutako lehenengo gizabanakoak izan ziren, [[Spirako Dieta (1529)|Spirako Dietaren (1529)]] ediktuaren aurka [[Spirako Protesta|protesta]] edo desadostasuna igorri baitzuten<ref name="etymonline.com">{{cite web|url=http://www.etymonline.com/index.php?term=protestant|izenburua=protestant – Origin and meaning of protestant by Online Etymology Dictionary|webgunea=www.etymonline.com}}</ref>. Ediktuak [[ErromatarrenGermaniako EnperadoreaErromatar Inperio Santua|Erromatarren Enperadore]] [[Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Karlos V.ak]] hiru urte aurretik Spirako Dietan (1526) [[luthertar|luthertarrei]] egindako lagapenak lehengoratu zituen. ''Protestante'' terminoak, hasiera batean izaera politiko hutsezkoa izan arren, zentzu zabalagoa hartu zuen, hasi-masi protestante nagusiak ontzat hartzen dituen mendebaldeko eliza baten edozein kide izendatzeko. Hala ere, sarritan, oker erabiltzen da elkarte katoliko eta ortodoxoetatik kanpoko edozein eliza adierazteko. Protestantismoa, orain, termino orokor legez, beste adar kristau nagusien aurrean erabiltzen da, hau da, erromatar katolizismoa eta ortodoxiaren aurrean.
 
Erreforma sasoian, ''protestante'' terminoa ez zen Alemaniako politikagintzatik at ia erabili. Erlijio-higikundean esku hartu zuten lagunek ebanjeliko ({{lang-de|evangelisch}}) hitza erabili zuten. Apurka-apurka, ''protestante'' termino orokor bilakatu zen, Erreformari atxikitako edozein [[aleman]]-hitzun aipatzeko. Azkenik, hein batean, [[luthertar|luthertarrek]] onartu zuten, [[Martin Luther]] beraren iritziz, ''kristau'' eta ''ebanjeliko'' ziren Kristori jarraitzen zioten lagunentzako izen onargarri bakarrak. [[Higanot|Higanotek]] eta protestante [[suitzar|suitzarrek]], protestante barik, ''erreformatu'' ({{lang-fr|réformé}}) hitza hobetsi zuten, [[kalbindar|kalbindarrentzako]] izen ezagun, neutral eta ordezko bihurtu zena.