Protestantismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
33. lerroa:
Protestantismoa [[Alemania|Alemanian]] [[1517|1517an]] hasitakotzat hartzen da, alegia, [[Martin Luther|Martin Lutherrek]] bere [[Laurogeita hamabost Tesiak|''Laurogeita hamabost Tesiak'']] argitaratu zituenean. Tesiok Erromatar Eliza Katolikoak [[barkamen (erlijioa)|barkamen]] gehiegi saltzearen aurkako Lutherren erantzuna izan ziren; barkamen horien bitartez, erosleei euren zigorrak aldi baterako barkatzen zitzaizkien<ref>{{Cite book|url=https://books.google.com/?id=xLBa5aO7fgQC&printsec=frontcover&dq=protestantism+1517#v=onepage&q=1517&f=false|izenburua=Protestants: A History from Wittenberg to Pennsylvania 1517–1740|izena=C. Scott|abizena=Dixon|data=2010eko uztailaren 16an|argitaletxea=John Wiley & Sons|non=Google Books|isbn=9781444328110}}</ref>. Protestante hitza [[luthertar]] [[Fürst|printzeen]] [[1529|1529ko]] protesta-gutunetik (''{{lang|la|protestatio}}'') eratorria da, hots, Martin Lutherren jakinbideak [[sinausle|sinausletzat]] gaitzesten zituen [[Spira|Spirako]] Dietaren [[ediktu|ediktuaren]] aurkako adierazpenetik<ref>''Oxford Dictionary of the Christian Church'' (1974) art. «Speyer (Spires), Diets of»</ref>. Adierazpen hura Martin Lutherrek egin zuen Dietaren aurretik, [[Wormsko Dieta|Wormsko Dietak]] erabakitakoa berretsi zuenarekin ados ez zegoelako. [[targo|Targoak]] eta Erromatar Eliza Katolikoa berriztatzeko lehenago saialdiak izan baziren ere, bereziki [[Petri Valdo]], [[John Wycliffe]] eta [[Jan Hus|Jan Husen]] eskutik, Lutherrek ez beste inork ez zuen lortu ikuspegi zabalago eta iraunkorragorik eta higikunde [[Aro Modernoa|modernorik]] sortzea <ref>{{Cite book|url=https://books.google.com/?id=uw78AwAAQBAJ&pg=PA98&dq=before+luther+hus+waldo#v=onepage&q=before+luther+hus+waldo&f=false|izenburua=Religious Thoughts|izena=James|abizena=Watson|data=2014ko ekainaren 24an|argitaletxea=iUniverse|non=Google Books|isbn=9781491737590}}</ref>. [[XVI. mendea|XVI. gizaldian]], luteranismoa [[Alemania|Alemaniatik]] (sasoi hartan [[Germaniako Erromatar Aginterri Santua|Germaniako Erromatar Aginterri Santuan]]) [[Danimarka|Danimarkara]], [[Norvegia|Norvegiara]], [[Suedia|Suediara]], [[Suomi|Suomira]], [[Letonia|Letoniara]], [[Estonia|Estoniara]] eta [[Islandia|Islandiara]] hedatu egin zen<ref>{{Cite book|url=https://books.google.com/?id=Htz8M1Xlqi4C&pg=PA9&dq=lutheranism+scandinavia+germany#v=onepage&q=lutheranism+scandinavia+germany&f=false|izenburua=Historical Dictionary of Lutheranism|izena1=Günther|abizena1=Gassmann|izena2=Duane H.|abizena2=Larson|izena3=Mark W.|abizena3=Oldenburg|data=2001eko apirilaren 4an|argitaletxea=Scarecrow Press|non=Google Books|isbn=9780810866201}}</ref>. [[Joan Kalbino]], [[Ulrich Zwingli]] eta [[John Knox]] lako erreformatzaileek Alemanian, [[Hungaria|Hungarian]], [[Herbehereak|Herbehereetan]], [[Eskozia|Alban]], [[Suitza|Suitzan]] eta [[Frantzia|Frantzian]] sinesbide [[kalbinismo|kalbindarrak]] barreiatu zituzten<ref>{{Cite book|url=https://books.google.com/?id=1asvyE-1DUkC&pg=PT19&dq=calvinism+switzerland+netherlands#v=onepage&q=calvinism+switzerland+netherlands&f=false|izenburua=Calvinism|izena=Abraham|abizena=Kuyper|data=1899ko urtarrilaren 16an|argitaletxea=Primedia E-launch LLC|non=Google Books|isbn=9781622090457}}</ref>. [[Henrike VIII.a Ingalaterrakoa|Henrike VIII.aren erregealdian]], [[Ingalaterrako Eliza|Ingalaterrako Elizaren]] [[aita santu|aita santuaren]] arteko bereizketa politikoak [[anglikanismo|anglikanismoari]] hasiera eman zion, [[Ingalaterra|Ingalaterrara]] eta [[Gales|Galesa]] erreforma-higikunde zabala eroanez.
 
Protestantismoa anitza da, eta [[teologia|teologikoki]] zein [[eklesiologia kristau|eklesiologikoki]] Erromatar Eliza Katolikoa, [[Eliza Katoliko Apostoliko Ortodoxoa]] edo [[ekialdeko eliza ortodoxoakortodoxoa]]k baino zatituagoa dago. Egitura-batasun edo erdiguneko giza agintari barik, protestanteek [[eliza ikusezin|eliza ikusezinaren]] adigaia garatu zuten, Eliza Katolikoa Jesukristok irasitako [[benetako eliza bakar]] ikusgarritzat daukan ikuspegi erromatar katolikoaren oso bestelakoa. Sinesbide protestante batzuk eta euren kideak mundu osoan zehar zabalduta daude, eta beste batzuk herrialde bakar batean finkatuta egoten dira. Protestante gehienak sinesbide-talde protestante gutxi batzuen kide dira: [[adbentismo|adbentistak]], [[anabaptismo|anabaptistak]], [[anglikanismo|anglikanoak]], [[baptismo|baptistak]], [[kalbinismo|kalbindarrak]], [[luteranismo|luthertarrak]], [[mendekostalismo|mendekostalak]] eta [[metodismo|metodistak]]. Dena dela, [[Kristautasun ez-konfesional|ez-konfesionalak]], [[ebanjelikalismo|ebanjelikoak]] eta [[higikunde karismadun|karismadunak]], eliza beregainak eta beste mota batzuetakoak hazten ari dira, eta kristautasun protestantearen zati esanguratsua osatzen dute<ref>[http://www.oikoumene.org/en/church-families/evangelical-churches World Council of Churches: Evangelical churches]: «Eliza ebanjelikoak esponentzialki hazi egin dira XX. gizaldiaren bigarren erdian eta bizi-bizirik jarraitzen dute, batez ere munduko hegoaldean. Susperraldi hau mendekostalismoaren egundoko hazkundeak eta higikunde karismadunaren agerpenak azal dezakete, ebanjelikalismoarekin estuki lotuta daudenak. Hala ere, ez dago zalantzarik ohitura ebanjelikoa berez mundu-mailako kristautasunaren osagai nagusietako bat bihurtu dena. Era berean, ebanjelikoak ohiturazko eliza protestante eta anglikanoetan aintzat hartzeko gutxiengoa dira. Afrika eta Latinoamerika lako eskualdeetan, «ebanjeliko» eta «historikoen» arteko mugak arin aldatzen dabiltza, eta eliza-errealitate berriei bide eman die.»</ref><ref name="books.google.com">{{Cite book|url=https://books.google.com/?id=Ic5pyiIkTxAC&pg=PA16#v=onepage&q&f=false|izenburua=Religion in Global Civil Society|izena=Mark|abizena=Juergensmeyer|data=2005|argitaletxea=Oxford University Press|non=Google Books|isbn=9780198040699}}</ref>. [[adarkaduraren teoria|Adarkaduraren teoriaren]] aldekoek [[kristau-herri|kristau-herriaren]] hiru zatiketa nagusienekotzat jotzen dute protestantismoa, Erromatar Eliza Katolikoarekin eta Ortodoxiarekin batera.
 
[[Fitxategi:Protestantbranches es.svg|600px|thumb|center|Protestantismoaren adarkadura gizaldien buruan]]