Bearnoko Bizkonderria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t ref
14. lerroa:
Gastonek, orduan, Pirinioetara zuzendutako politika bat jarri zuen abian, eremu horretan guztian berak gidatutako Bearnoren nagusitza eskuratzera bideratua, hartara, Tolosa Okzitania eta Baionaren arteko galtzarako merkataritza aberatsetik irabaziak ateratzeko asmoz. Azkenean, haatik, ez zuen hori erdietsi ahal izan, eta bizkonderria Frantziako erregeari utzi zion oinordetzan (1390). Aldiz, hura hil zenean, berehala Bearnoko jaunak elkartu egin ziren, eta Bearnoko Estatu Nagusiak eratu zituzten Orthezen. Haiek Mathieu Castellbokoa hautatu zuten oinordeko legitimo. Ingalaterra eta Frantziako erregeek, Ricardo II.ak eta Karlos VI.ak, hurrenez hurren, aitortu egin zuten ''de facto'' Bearnoko jauna eta lurraldearen burujabetza.<ref name=":0" />
 
Hurrengo bizkondeek eta Estatu Nagusiek eutsi egin zioten Gaston III.ak hasitako Bearnoren burujabetzaren bilaketari eta Pirinioetako nagusitza nahiari. Frantziako eta Ingalaterrako koroen gatazketan, horretarako, Bearnok neutraltasun politika bat bultzatu zuen. Hala ere, hankamotz zebilen Bearnoren izatezko burujabetza soilarekin, eta bertako jaunek Pirinioez hegoaldeko monarkiekin lotura estutzea bilatu zuten, tronu bat eskuratuz zilegitasun politiko osoa erdietsi ahal izateko. Horretarako, XV. mende osoan jopuntuan jarri zituzten Aragoiko eta Nafarroako koroak eta, azkenean, heldu egin zen egokiera: 1479an, Foix-Bearne etxeko Gaston Febus heldu zen Nafarroako tronura, bere amona Leonor [[Zerrenda:Nafarroako errege-erreginak|Nafarroako erregina]] hil zenean. Era horretan, Nafarroa-Bearne koroa beraren peko lurralde burujabe bikoitza jarri zen abian, [[Maddalen Frantziakoa|Maddalen Valoiskoa]]<nowiki/>k, Vianako printzesak, zuzendutako politika diplomatiko trebe batean oinarritua. [[Paue]] bizkonderriko hiriburu bilakatu zen (1463).<ref name=":0" />
 
1479tik aurrera Foix etxeko familia [[Nafarroako errege-erreginen zerrenda|Nafarroako errege-erregin]] ere bilakatu zen oinordetza bidez, eta harrezkero Nafarroak eta Bearnok elkarrekin egin zuten bidea 1512 arte Foix-Labrit leinuaren eskutik. 70eko hamarkadatik aurrera, bere burujabetza nabarmendu nahi izan zuen, ''printzerri'' izena lehenetsiz, ''bizkonderri'' baino, baita agiri ofizialetan bearnesaren erabilera berretsiz eta defendatuz ere. 1512tik aurrera, Gaztela-Espainiako armadek Nafarroaren Pirinioez hegoaldeko [[Nafarroako konkista|lurraldeak menpean hartu]] ondoren, Nafarroa Behereak eta [[Bearno]]k burujabe jarraitu zuten Nafarroako Erresuma independentearen barruan.