Txikipedia:Hidrogeno: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
33. lerroa:
Hidrogenoaren izena grekoko ''υδορ'' hitzetik dator, eta ura esan nahi du. Horri ''gennen'' gaineratu zioten, eta “generatu” esan nahi du, oxigenoarekin ura sortzen baitu, erreakzio kimiko baten bidez.
 
== Hidrogenoaren erabilerak ==
Petrolioaren industrian, Haber prozesuaren bitartez sortutako amoniakoaren industrian erabiltzen dugu gehienbat hidrogenoa. Edozelan ere, industria kimikoaren beste alor batzuetan ere erabiltzen dugu. Gaur egun erregai gisa ere erabiltzen dugu, adibidez, espazio-ontzietarako suzirietan. Baina erabiltzen dugun hidrogeno gehiena gas naturalaren eta lurrunaren arteko erreakzio kimikotik dator.
 
* Fusio nuklearra
 
Fusio nuklearra oso energia-iturri indartsua da. Fusioak hidrogeno atomoak elkarrekin lotzera behartzen ditu. Bi hidrogeno atomo lotzen direnean, helio atomoa eta energia sortzen dira, Eguzkian, Izarretan edo hidrogeno-bonba batean gertatu ohi den bezala. Prozesuak, hasieran, energia asko behar du, eta gaur egun oraindik ere ez da erraza prozesu hori sortzea. Egun zentral nuklearretan erabiltzen den fisio nuklearrarekin erkatuta, fusio nuklearrak hondakin nuklear gutxiago sortzen du eta ez du erregai toxikorik edo berezirik (uranioa, kasurako) erabiltzen. Segundo bakoitzean, 600 milioi tona hidrogeno baino gehiago fusionatzen dira Eguzkian.
 
* Hidrogeno errea
 
Uraren elektrolisiak ura hidrogeno eta oxigeno bihurtzen ditu modu errazean elektrizitatea erabilita. Hidrogeno erreak oxigeno molekularekin bat egiten du lurruna (ur-lurrun purua) egiteko. Erregai-piletan, hidrogenoak oxigeno molekularekin bat egiten du, eta elektroi bat elektrizitate gisa askatzen da. Horregatik, jende askok uste du hidrogenoak beste erregai sintetiko batzuk ordezkatuko dituela.
 
Hidrogenoa erregai gisa ere erabil dezakegu erregai-piletan. Gainera, erre ere egin dezakegu lurrun-turbinetan edo barne-errekuntzako motorretan beroa lortzeko. Hidrogenoa iturri askotatik sor dezakegu, esate baterako, ikatzetik, gas naturaletik edo elektrizitatetik. Sare elektrikoa edo gas naturala bezain baliagarria da energia lortzeko. Japonia, Korea eta Europako herrialde askotan, elektrizitatea eta erregai-pilak ordezkatzeko, hidrogenoaren energia ari dira erabiltzen. Horrek aukera ematen die herrialde horiei petrolio gutxiago erosteko. Beraz, abantaila ekonomikoa handia da. Beste abantaila bat da hauxe da: erregai-piletan erabiltzen denean edo errekuntzako motorretan edo turbinetan erretzen denean, ez du kutsadurarik sortzen; izan ere, kutsatzaileak nitrogeno oxidoaren kantitate txiki batzuk dira, besterik ez.
[[Kategoria:Txikipedia]]
[[Kategoria:Txikipedia:Kimika]]