Txikipedia:Kimika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «Kimikak elementuak eta konposatu kimikoak aztertzen ditu, baita horiek batera nola funtzionatzen duten ere. Edozelan ere, kimika zientzia konplexua da, eta alor hauek ere ikertze...»
 
No edit summary
1. lerroa:
'''Kimikak''' elementuak eta {{txp|konposatu kimikoakkimiko}}ak aztertzen ditu, baita horiek batera nola funtzionatzen duten ere. Edozelan ere, kimika zientzia konplexua da, eta alor hauek ere ikertzen ditu:
 
* {{txp|Materia|Materiaren}} partikula mikroskopikoek ({{txp|atomo|atomoek}}) nola osa ditzaketen egitura handi batzuk ({{txp|Gorputz (argipena)|gorputza}}, {{txp|Zuhaitz|zuhaitza}}, {{txp|Harri|harria}}, metala…{{txp|Metal|metala}}…).
* {{txp|Molekula|Molekulak}} sortzeko, atomo horiek nola lotzen diren, eta zergatik lotura batzuk posible diren eta beste batzuk ez.
* {{txp|Erreakzio kimiko|Erreakzio kimikoa}} izeneko fase batean, konposatuen arteko erreakzioak nola ematen diren.
 
Gaur egun, kimika oso zientzia garrantzitsua da, eta etorkizunean ere eragin handia izango du hainbat alorretan: {{txp|teknologia}} berriak, {{txp|botikagintza}}, {{txp|Petrolio|petrolioaren}} ordezko {{txp|Erregai|erregaiak}}, {{txp|energia-iturri}} berriak...
 
Baina fenomeno kimikoak ulertzeko ahalegina nahiko berria da: XIX. mendekoa, hain zuzen ere. Izan ere, materia osatzen duten atomoak ezin dira mikroskopioaren bitartez ikusi; eta, are gutxiago begi hutsez. Horregatik, fenomeno kimikoak aztertzeko eta frogatzeko, beharrezkoa izan zen aurretik propietate elektriko eta magnetikoak detektatu ahal izatea. Lehenago, emaitzak esperimentazioan baino ez ziren oinarritzen. Emaitza mota horiei enpirikoak deritze.
 
== '''Kimikaren historia''' ==
Suaren aurkikuntzarekin batera jaio zen kimika. Gizaki primitiboek tresna mota guztiak lantzen zituzten bazituztelako kimikaren inguruko ezagutzen batzuk. Ezagunak diren objektu zaharrenak urrezkoak dira, eta duela 50.000 urte baino gehiago fabrikatu zituzten. Zilarra, kobrea eta, geroago, brontzea ere erabili zituzten. K.a. 1200. urtearen inguruan, suaz baliatuta burdina lantzen hasi ziren, hainbat erabileratarako. Egiptoko zibilizazioa izan zen teknika kimikoak gehien garatu zituena: betaurrekoak, metalak, lurrinak, xaboiak, eta larruzko nahiz ehunezko produktuak egin zituen.
 
28. lerroa:
1920. urteaz geroztik, fisikaren aurrerapenek kimikaren teoriak eraldatu dituzte, hala nola erreakzio kimikoen ezagutzak. Ordenagailu txikiagoak eta azkarragoak erabiliz, kimikariek substantziak aztertzeko tresna hobeak sortu dituzte. Tresna horiek, adibidez, Martera bidali dituzte planetaren kimika ikertzera. Poliziek ere erabiltzen dituzte krimenen eszenatokien ebidentziak ikertzeko.
 
== '''Kimikaren atalak''' ==
Hona hemen zenbait kimikaren atalak: