Jules Verne: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Lana atalean, bi paragrafo ezabatu, bizitza atalean jasota baitaude
tNo edit summary
38. lerroa:
Verneren lana, hain zuzen ere, gehien moldatuen artean bide dago literaturaren barruan eta ''Les Tribulations d'un chinois en Chine''-tik ''Le Tour du monde en quatre-vingts jours''-era (euskaraz: ''[[Munduari bira 80 egunetan]]''), haren lanak moldatzeko moduak ugariak izan dira, abenturazkoak, frantsestuak, etab. Abenturazkoetan zinemara ere iristsi dira. Baina beste izenburuak izan dira Jules Verneren bizitza literario markatu dutenak, hala nola, ''Vingt mille lieues sous les mers'', ''Voyage au centre de la Terre'' edo ''De la Terre à la Lune'' ([[George Mélies]]en eskutik moldatua) obra hauen ondorioz esan daiteke, zuzendari amerikarren lehen zientzia-fikziozko filmak sortzea ekinarazi ziotela, askoren inspirazioa edota oinarri izanda. Lehena 1950ean izan zen, ''Destination: Moon'' izenburua zuen. Film horien guztien gaia martetarren inbasioak eta triskantzak izan ziren. Behin film haien moda pasatuta, AEBetan komiki klasikoen moldaketak egiten hasi ziren, hala nola, Flash Gordon, Marvel Kapitaina, Buck Rogers edo Brick Bradford.
 
Oso aditua da zientzia-fikziorako eta abentura sinple eta xahurako ere. (''Les Enfants du capitaine Grant'', ''Michel Strogoff''), Vernek bi alderdi literario batean elkartu zituen. ''Vingt mille lieues sous les mers''ean aurkezten digu berak sortutako pertsonaia lortuenetako bat: Nemo Kapitaina. Haren ezaugarri nagusiak barregarria eta oso pertsona bihozbera izatea dira. Istorio horretan kontatzen da nola Nemo herbeheretar itxuraz zorigaiztokoa den, eta nola bidaiatzen duen munduko gailur batetik bestera, inolako norabiderik gabe.

Jules Verne [[1905]]eko [[martxoaren 24]]an hil zen, idazten ari zen nobela (''L'Invasion de la mer'') amaitu gabe utzirik.
 
== Eleberriak ==