Heresia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Supplice des Amauriciens.jpg|thumb|Amauriziar heretikoen [[erreketa]]. Circa 1210]]
'''Heresia''' ([[antzinako greziera]]zko αἵρεσις, hautaketa, hitzetik ekarria) sinesmen sistema batean, bereziki [[erlijio]] batean, aldaketa berri edo eztabaidagarri bat sartzea da. Honek [[dogma]]rekin gatazkak sortzen ditu. [[Apostasia]]ren ezberdina da, ez delako bakoitzak duen erlijioaren ukapena, eta [[blasfemiaBirao (erlijioa)|biraotik]]tik ere ezberdina da, ez delako erlijioarekiko irain bat. Heresia baten sortzaileari heresiarka deitzen zaio eta norbanakoei heretikoak.
 
Erlijio katolikoan, [[Erromatar Eliza Katolikoa|Elizak]] dogmen aurkakotzat jotzen duen dotrina edo iritzia. [[Zuzenbide kanoniko]]aren arabera, heresia formala egiten du bataiatua izan dela jakinda, egoskortasunez edo setaz Elizaren dogmak ukatzen dituenak, eta hura automatikoki eskumikatua izaten da; heresia materiala egiten duenak, berriz, dogma ez du era egoskor eta formalez ukatzen, eta hori ez da automatikoki [[eskumiku|eskumikatua]] izaten. Heresia nagusienen artean [[arrianismo]]a, [[monofisismo]]a eta [[jansenismo]]a aipa daitezke{{lur erref}}.
 
Heresia egiten duenari '''sinausle''' edo '''heretiko''' esaten zaio.
 
== Ikus, baita ==