Kontrarreforma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
tNo edit summary
2. lerroa:
'''Kontrarreforma''' edo '''Erreforma Katolikoa''' [[XVI. mendea]]ren erdialdean [[Erromatar Eliza Katolikoa]]k garatutako barne erreforma mugimendua izan zen, [[Erreforma protestantea|Erreforma Protestanteari]] aurre egiteko nahian. Doktrina, barne-egitura, ordena erlijiosoak eta mugimendu espiritualak izan ziren burututako aldakuntzen jomuga.
 
[[Johann Stephan Pütter]]rek [[1776]]an sortu zuen Kontrarreforma ([[aleman]]ez: ''{{lang-de|Gegenreformation''}}) terminoa<ref>Jesus MOYA: [http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/lankidetzan/19/19123148.pdf El alma de Garibay. Perfil psicológico, a través desu Autobiografía. (Una mentalidad de la Contrarreforma)] Euskomedia.org</ref>, eta hitza eremu ez-katolikoetan hedatu zen, Eliza Katolikoaren barneko aldaketa horiek [[protestantismo]]en sorrerak eragin zituela eta horien helburu nagusia hedapen protestantea geldiaraztea zela azpimarratzeko.
 
[[Martin Luther|Lutero]] Alemanian Erreforma Protestantea egiten ari zen garai berean, beste leku batzuetan, batez ere [[Italia]]n eta [[Espainia]]n, Eliza berritzeko saioak ari ziren egiten, erregeak, elizgizonak, laikoak nahiz erlijiosoak. Gauza guztiz argia zen Elizak aldaketa baten beharra zuela, baina katolikoek Elizaren beraren baitatik egin nahi zuten erreforma, hutsegiteak salatuz baina ortodoxia errespetatuz. Hori da Luteroren zismaren garai berean egin ziren ahalegin horien eta proposamen protestantearen arteko alde nagusia. Nolanahi ere, ahalegin horiek gorabehera, [[Trentoko Kontzilioa|Trentoko Kontziliorako]] ([[1545]]–[[1563]]) deialdia arte itxoin behar izan zen Elizaren buruzagiek eliztarren artean zegoen desira berritzaile hori bere egin zuten arte.
9. lerroa:
[[Trentoko Kontzilioa|Trentoko Kontzilioko]] erabakiak hartu baino askoz ere lehenago hasi zen Erreforma Katolikoa. Aldaketen berri adierazten zuten mugimendu asko zegoen eliztarren artean, bizimodu espirituala hobetzeko saioak alegia, herrien eta egoeren arabera modu desberdinez gauzatuko ziren egitasmoak.
 
[[Espainia]]n, [[Errege-erregina Katolikoak|Errege-erregina Katolikoek]] gotzaintza, kleroa eta erlijio ordenak berriztatzeko lanari heldu zioten. [[Francisco Jiménez de Cisneros|Cisneros kardinalaren]] laguntza erabakiorraerabakigarria izan zen eginkizun horretan, hark berriztatu baitzituen [[frantziskotar]] ordenak eta Alcaláko Unibertsitatea fundatu, helburu nagusia [[Biblia]]ren azterketak bultzatzea eta sakontzea zuen erakundea.
 
[[Italia]]n ere sortu ziren egitasmo berriztatzaileak. Horien artean aipagarria da oratorioen higikundea. Laiko eta apaiz taldeak ziren, [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] anaidiak gogoan harturik, debozioaren bidez, eta behartsuenganako eta erienganako karitateaz, berriztatze espirituala egiteko elkartzen zirenak. Higikunde horietako zenbaitek indar handia hartu zuten, hala [[1494]]an [[Vicenza]]n fundatu zen San Jeronimoren Konpainia Ezkutukoa izenekoak. Edota laiko batek, [[Ettore Vernazza]]k, [[1497]]an [[Genova|Genoan]] sortutako Jainkozko Maitasunaren Oratorioak. Beste asko ere eratu ziren Italia osoan zehar: [[Milan]]en, [[Napoli]]n, [[Brescia]]n, [[Verona]]n.
 
Talde horiez gainera, izan ziren beste batzuk ere, elizigizonelizgizon sekularrenak. Kongregazioak eratuz elkartu ziren, erruki eta karitate lanak taldean egin ahal izateko, kanpoan jakinarazi gabe, eta hala sortu ziren, besteren artean, teatinoak, [[barnabitak]] eta somaskoak. Ildo horretan berean ipini daiteke [[Jesusen Lagundia]]ren fundazioa. Jesuitak, [[monasterio]]ko eginbeharretatik libre, bete-betean aritzen ziren apostolutza lanetan. Elizgizon sekularrez zegoen Lagundia osatua, eta beren kideen perfekziozko bizitza bultzatzea eta fedea zabaltzea zuten helburua, predikuaren bidez, gogo jardunak eginez eta dotrina irakatsiz. Jesuitek, usadiozko hiru botoez gainera, laugarren boto bat ere bete behar zuten, hau da, [[Aita santu|Aita Santuarekiko]] obedientzia, eta hori berrikuntza handia izan zen, nahiz eta ez zen beti ondo ulertu. Lagundia oso bizkor ugaldu zen, eta berehala zabaldu zen mundu ezagun osora, [[Asia]], [[India]] eta [[Japonia]]raino. Lagundiko kideek heziketa filosofiko eta teologiko sendoa zuten, eta aipagarria da, orobat, haien espiritualtasun sakona, [[aszetismo]] gogor batez elikatzen zena, otoitza eta apostolutza lanez gainera. Jesuiten lana erabakiorraerabakigarria izan zen Eliza Katolikoaren berriztatzean, dotrinaren eta errukiaren alorretan batez ere.
 
Garaiotan beretan berriztatu zen Italian frantziskotarren ordena. Higikunde horrek predikari famatu bat, [[Matteo da Bascio]], izan zuen gidari. Zorroztasun asmoak bultzatuta, fundatzailarenfundatzailearen erakutsiak osorik betetzea bilatzen zuen, eta hala eratu zen [[Anaia Txiki Kaputxinoen Ordena|Kaputxinoen Ordena]]. Hasieran, bizimodu eremutarra egiten zuten, eskulanak eginez eta behartsuak zainduz huts-hutsik. Luzaro gabe ordea, gizartea, sinesteak eta ohiturak berritu ahal izateko prediku lanen behar larria zela eta, uko egin zioten bizimodu eremutarrari, eta heziketa lanean jardun ahal izateko beharrezko ikasketak egiten hasi ziren.
 
== Trentoko Kontzilioa ==
24. lerroa:
Eginkizun bikoitza izango zuen [[Trentoko Kontzilioa]]k: alde batetik, dogma katolikoaren hastapenen argitzea eta, bestetik, diziplinari zegokion lana. Dogmari dagokionez, fedearen agerpen osoa egin zen, Eliza Katolikoan gaur egun arte dirauena. Eskritura Santuen eta Tradizioaren balioa, justifikazioaren dotrina, eta Elizaren hierarkia nolakotasunari zegokion oro azpimarratu ziren bereziki fede iturritzat.
 
Diziplinaren alorrean, ordura arte gertatu ziren gehigegikeriakgehiegikeriak desagertaraztendesagerrarazten saiatu zen Trento, gotzainei beren egoitzetan egon beharra gogoratuz, heziketa lanak abade eta elizgizonei, baita haiek ereduzko bizimodua egiteko garrantzia ere. Eliztarrei zegokienez, zuhurtasunezko neurriak ipini ziren sakramentuak hartzearen balioa eta zilegitasuna segurtatzeko: ezagutza minimoak bermatzeko arautegiak, sakramentuak ematean sakramentu liburuetan errejistratuerregistratu beharra, etab.
 
Lan hori beharrezkoa zen. Izan ere, eskola teologikoen arteko eztabaidek, interpretazio protestantearen zabalkundeak, eta horrekin batera elizgizonen prestakuntza eskasak eta eliztarren heziketa faltak, horrek guztiak dotrina nahasketa handia ekarri baitzuen. Horregatik, elizgizon duinak eta gaituak izango zirenen prestakuntza azpimarratu zuen bereziki Kontzilioak, hau da, herriaren katekesia eta sakramentuen hartze baliotsuago bat.
45. lerroa:
Izugarri garrantzitsua bihurtu zen eliztarrei dotrina katekesian erakustea. Horretarako, Kontzilioan bertan jarri zen abian hango dekretuak bilduko zituen ikasbide bat; parrokoentzat zen bereziki, sakramentu bakoitzari zegokion dotrina herri hizkuntzaz ager ziezaieten eliztarrei. Eginkizun hori [[Pio V.a]] aita santuak bururatu zuen ([[1565]]), hark eman baitzien parroko guztiei eliztarrak ikasbide horren arabera hezi zitzaten agindua. Lan horrek beste batzuk, laburragoak, eragin zituen, baina beti ere helburu berberaz, eta gure egunotaraino ia erabili dira, [[Gaspar Astete|Aita Asteterena]] eta [[Jerónimo Martínez de Ripalda|Ripaldarena]] adibidez.
 
Predikua zen katekesiaren osagaia. Predikari famatuenen artean, aipagarriak dira, [[Espainia]]n, [[Joan Avilakoa]], [[Luis Granadakoa]], [[Alonso Cabrera]], [[Tomas Villanuevakoa]] eta [[Joan Riberakoa]]. HeresearenHerejearen aurrez aurre, polemistaren irudia sortu zen. Alemanian aipagarriak izan ziren [[Pedro Canisio]] eta [[Georg Scherer]].
 
Hezkuntzaren alorrean, jesuitak izan ziren ordena nagusia eta, era berean, aitzindari izan ziren Erreforma Katolikoaren ideiak zabaltzen eta ikasketei aplikatzen. Teologia ikasketak eta giza zientziak eta jakintzak bateratzea izan zen hezitzaile katolikoek erabiltzen hasi ziren estrategietako bat. Ikasketa plangintza guztietan sartzen zen heziketa humanistikoa, giza balio guztiak garatzeko egokiena, aldi berean fedea eta erlijioarekiko atxikidura sendotzen zirela.