Santoñako hitzarmena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
29. lerroa:
 
Agintariek ez ezik, milizianoek ere arazoak izan zituzten haien artean. Jeltzaleak kontserbadore eta [[erromatar Eliza Katolikoa|katolikoak]] ziren; errepublikarrak, aldiz, ezkerreko [[Sozialismo|sozialistak]], [[Komunismo|komunistak]] edo [[Anarkismo|anarkistak]]. Nahiz eta brigada mistoak sortzeko agindua izan, ez zen hartu-eman handirik alderdi desberdinen artean.
 
=== Mendekuzko exekuzioak ===
Hitzarmena ez zenez bete, latzak izan ziren ondorioak Santoñan geratu zirenentzako. Heriotza zigorrak dozenaka ezarri zituzten garantiarik gabeko epaiketetan, eta 1937ko urrian, zigor horietan oinarritutako exekuzio selektiboak izan ziren. [[El Duesoko espetxea|El Dueso]] espetxean zeidem 57 preso fusilatu zituzten frankistek urrian<ref>{{Erreferentzia|izenburua=LOS FUSILAMIENTOS DE SANTOÑA|url=https://ianasagasti.blogs.com/mi_blog/2017/12/los-fusilamientos-de-santo%C3%B1a.html|aldizkaria=Iñaki Anasagasti|sartze-data=2019-07-20}}</ref>.
 
Lehen exekuzioa [[Manuel Egidazu Garai|Manuel Egidazu Garairena]] izan zen, urriaren 4an, [[Perezagua batailoia|Perezagua]] batailoiko buruzagi [[Komunismo|komunista]]. 42 pertsona hil zituzten urriaren 28an, gehienak [[Kantabria|Kantabriakoak]] eta Espainiako beste probintzietakoak, baina baita haien artean hiru euskal [[miliziano]] ere, [[José María Díaz de Espada Portearroyo]] ([[Izquierda Republicana (Espainia)|Izquierda Republicana]]), [[Claudio Txarramendieta Solano]] eta [[Juan Bautista Unibaso Gorrotxategi]] (Juventudes Socialistas Unificadas).
 
Baina bi horien artean espezifikoki euskal militanteen kontrako exekuzio txanda bat gertatu zen, urriaren 15ean, zeinean 14 lagun hil zituzten, Euskal Herrikoak, [[Berria hondartza|Berria]] hondartzan.
 
== Erreferentziak ==