Patrice Lumumba: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{lanean|xirkan}}
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Patrice Émery Lumumba''' (Onalua, [[Kongo Belgikarra]], [[1925]]eko [[uztailaren 2]]a - [[Lubumbashi]]tik gertu, [[Katanga]], [[1961]]eko [[urtarrilaren 17]]a) kongoar estatu-politikari antiinperialista izan zen. [[Belgika]]tik [[independentzia]] lortu ondorengo [[Kongoko Errepublika Demokratiko]] lehenbiziko gobernuburu [[demokrazia|demokratikoa]] izan zen, [[1960]]eko ekainetik irailera arte. Uste denez, [[CIA]]ren laguntzaz preso hartu eta erail zuten.
 
== Bizitza ==
Patrice Lumumba [[1925]]eko uztailaren 2an jaio zen Onaluan, [[Belgika]]ren mendean zegoen [[Kongo Belgikarra|Kongoko]] erdialdean. Misionero katolikoen eskolan egin zituen lehenbiziko ikasketak, eta eskola protestantean jarraitu zituen. Garagardo saltzailea izan zen [[Léopoldville]]n (egungo [[Kinshasa]]), eta postaria [[Stanleyville]]n ([[Kisangani]]).
 
Kongoko mugimendu [[nazionalismo|nazionalistako]] buruzagia zen; alderdi hori izan zen garaile 1960ko hauteskundeetan ([[burujabetza|burujabetasuna]] eskuratu zuten urtea). [[Lehen ministro]] izendatu zuten, urte berean arerio zuen [[Kasa-Vubu]]k errepublikako aginpidea eskuratu zuen arte. Barne arazoen eta [[Katanga]]ko lurraldearen bereizte nahien aurrean, [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunari]] laguntza eskatu zion. Kasavubuk kargutik eraitsi eta [[Mobutu Sese Seko]] koronelak atxilo hartu zuen (1960ko abenduan). Albiste ofizialaren arabera, Katangara erbesteratu eta ihes egin nahian hil zen.