Antton Gurrutxaga: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
→‎Ikasketak: estekak
5. lerroa:
 
== Ikasketak ==
Kimikako lizentziatura bukatu zuen [[1980|1980an]] Euskal Herriko Unibertsitatean [[Donostiako Kimika Fakultatea|Donostiako Kimika Fakultatean]]. Baina amaitutakoan kimikari ez, euskara-irakasle moduan hasi zen. Geroago unibertsitateko irakasle bihurtu zen [[Donostiako Informatika Fakultatea|EHUko Informatika Fakultatean]] ''euskara zientifikoa'' irakasteko. Fakultate horretako [[Ixa taldea|Ixa Taldeko]] kideekin motibatuta [[Udako Euskal Unibertsitatea#Berezko tituluak eta graduondoak|Hizkuntza Teknologia masterra]] egin zuen 2002tik 2004ra bitartean, eta azkenean gauza izan zen [[Hiztegigintza|hiztegigintzako]] lan-prozedura garaiko tresna informatiko aurreratuenekin lantzeko. [[Elhuyar Fundazioa|Elhuyar Fundazioko]] Hizkuntza eta Teknologia unitateko kidea zen ordurako. Geroago doktorego-tesia ere egin zuen; maiz batera azaltzen diren izena+aditza konbinazioak aztertu zituen; askotan hitz -konbinazio horiek elkarrekin agertuta esanahi diferente bat hartzen dutenez garrantzitsua da hiztegietan konbinazio berezi horien berri ematea. Ikerketa-lan hori tesi moduan aurkeztu zuen 2014an "Idiomatikotasunaren karakterizazio automatikoa: izena+aditza konbinazioak" izenburuarekin [[Xabier Artola Zubillaga|Xabier Artola]] eta [[Iñaki Alegria|Iñaki Alegriaren]] zuzendaritzapean.<ref>{{Erreferentzia|izena=Antton|abizena=Gurrutxaga Hernaiz|urtea=2013|izenburua=Idiomatikotasunaren karakterizazio automatikoa: izena+aditza konbinazioak|argitaletxea=UPV/EHU|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=https://www.educacion.gob.es/teseo/mostrarRef.do?ref=1138680|aldizkaria=www.educacion.gob.es|sartze-data=2019-07-19}}</ref> Gaur egunean Elhuyar Fundazioko ''Hiztegiak+Corpusak'' ataleko teknikaria eta [[Ikerkuntza eta garapena|I+Gko]] ikertzailea da.
 
== Hiztegigile eta corpus-sortzaile ==
[[Fitxategi:Andoni_Sagarna.png|thumb|300x300px|Andoni Sagarna (2017)<ref name=":0">{{Erreferentzia|abizena=UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroa|izenburua=#LarretikNoranahi dokumentala|data=2017-11-27|url=https://www.youtube.com/watch?v=nuwnKDI7Ds8&feature=youtu.be&t=454|sartze-data=2017-12-11}}</ref>]]
[[Testu corpus|Testu-corpusen]] sorkuntzan aitzindaria izan zen [[Andoni Sagarna]] [[UZEI|UZEIn]], bere zuzendaritzapean garatu zen [[Testu corpus#XX. mendeko euskararen corpus estatistikoa|XX. mendeko euskararen corpus estatistikoa]].<ref>[http://www.jakingunea.com/50urte/html/Jakin89_54/Jakin89_54.html «Egungo euskararen bilketa-lan sistematikoa (EEBS)»]. ''Jakin'', 54. zenbakia, 213-226, 1989.</ref><ref>{{Erreferentzia|abizena=Euskaltzaindia|izenburua=XX. mendeko Euskararen Corpus estadistikoa|url=http://xxmendea.euskaltzaindia.net/Corpus/aurkezpena.html|sartze-data=2017-12-11}}</ref> Berak metodo oso zehatzak definitu zituen orduan, batetik hizkuntzaren erabileraren inbentarioa lortzeko, eta bestetik testu guzti horien "argazki ona" izan beharko zen lagin estatistikoa definitzeko. Hizkuntzaren erabilera erreala deskribatzeko balio duten, eta horretxegatik hiztegiak sortzeko ezinbesteko oinarria dira [[Testu corpus|testu-corpusak]]. Ildo horretatik jarraituta '''Gurrutxagak''' hainbat corpus bildu eta etiketatzeko proiektutan parte hartu du geroago [[Elhuyar Fundazioa|Elhuyar Fundazioan]], esaterako, [[Testu corpus#Zientzia%20eta%20Teknologia%20corpusa%20(ZT)|Zientzia eta Teknologia corpusa]] sortzeko.
 
[[Fitxategi:Lex_Behatokia_pantaila.png|thumb|300x300px|[[Testu corpus#Lexikoaren Behatokia Corpusa (LBC)|Lex,oaren behatokia]] corpusa kontsultatzeko pantaila bat]]
Gainera Euskaltzaindiaren [[Testu corpus#XX. mendeko euskararen corpus estatistikoa|Lexikoaren Behatokia]] egitasmoaren kidea izan da bere hasieratik. Lexikoaren Behatokia proiektua Euskaltzaindiaren ekimenez abiatu zen, 2007an, [[Hiztegi Batua|Hiztegi Batuko]] Lantaldeak egindako proposamen bati erantzunez, eta lankidetzan [[Ixa taldea|Ixa Taldearekin]], [[UZEI|UZEIrekin]] eta [[Elhuyar Fundazioa|Elhuyarrekin]]. Lankide nagusiak hauek dira: [[Andoni Sagarna]], [[Miriam Urkia]], [[Xabier Artola]], [[Nerea Ezeiza]] eta [[Antton Gurrutxaga|Gurrutxaga]] bera. Proiektuaren emaitza da izen bera duen corpusa, zeina web bidez kontsultatu baitaiteke. 65 milioi hitzeko testu-corpus bat eratu du 2018ra arte.<ref>{{Erreferentzia|izena=Komunikazioa eta|abizena=irudia|izenburua=Gaurtik, Lexikoaren Behatokiak 65 milioi testu-hitz eta bilaketa-aukera gehiago ditu|hizkuntza=eu-es|url=https://www.euskaltzaindia.eus/euskaltzaindia/komunikazioa/plazaberri/5721-gaurtik-lexikoaren-behatokiak-65-milioi-testu-hitz-eta-bilaketa-aukera-gehiago-ditu|aldizkaria=www.euskaltzaindia.eus|sartze-data=2019-07-19}}</ref> Corpusa automatikoki prozesatuta dago, eta linguistikoki etiketatuta, eta hizkuntza-corpusek ohikoa duten kontsulta-funtzionalitatea eskaintzen dio erabiltzaileari.<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=[[Xabier Artola]],
[[Andoni Sagarna]], [[Miriam Urkia]],
[[Nerea Ezeiza]] eta [[Antton Gurrutxaga]]|urtea=2017|izenburua=Lexikoaren Behatokia: leiho bat XXI. mendeko hedabideetako euskarari - IXA Taldea (Atal berezia: Besterena nuen neuregana) - EIZIE|argitaletxea=SENEZ aldizkaria, 48. zk.|orrialdea=|orrialdeak=201-209|ISBN=ISSN:1132-2152|hizkuntza=|url=http://www.eizie.eus/Argitalpenak/Senez/20171102/behatokia|sartze-data=2017-12-11}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Euskaltzaindia, Elhuyar Fundazioa, IXA Taldea,|abizena=UZEI|izenburua=Lexikoaren Behatokiaren Corpusa|url=http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus/cgi-bin/kontsulta.py|sartze-data=2017-12-11}}</ref>
 
== Euskaltzaindia ==
Terminologian eta lexikografian aditua izanik, [[Euskaltzain urgazle]] izendatu zuen Euskaltzaindiak 2013ko otsailaren 22an, nahiz eta [[Euskaltzaindia|Euskaltzaindiaren]] barruan Hiztegi Batuko lan taldean ziharduen 2007az geroztik, eta beste hiru ekinbidetan ere partu hartu izan zuen lehenago: [[Exonomastika]] batzordean (1993-1995), Zientzia eta Teknika hiztegia biltzeko egitasmoan (2007tik) eta Lexikoaren Behatokia egitasmoan (2008tik).<ref name=":1" />
 
Azpimarratzekoa da Euskaltzaindian egin duen ekarpena, batez ere [[Testu corpus|corpusgintzan]] eta [[Hiztegigintza|hiztegigintzan]].
24. lerroa:
Euskal komunitate zientifikoaren [[Inguma (datu-basea)|Inguma]] datu-basean, '''Antton Gurrutxaga'''k idatzitako 25 lan baino gehiago bildu direla.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Antton Gurrutxaga Hernaiz :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea|url=http://www.inguma.eus/egilea/ikusi/antton-gurrutxaga-hernaiz|aldizkaria=www.inguma.eus|sartze-data=2019-07-19}}</ref> Argi dago euskaraz idazteko aitzindaria izan zela kimikaren arloan eta hiztegigintzan. Liburu edo hiztegi hauek aipatu daitezke:
 
*[[Fitxategi:Elhuyarhiztegia2013 Bizkaie.jpg|thumb|300x300px|Elhuyar Hiztegiaren 4. argitalpenaren aurkezpena.]]''[[Elhuyar Hiztegia]]'' (Elhuyar, 2013, 91.000 sarrera), 4. edizioa 2013an kaleratu zuten. 1. edizioa 1996an, eta azkenaurrekoa, 2006an. Gurrutxaga zuzendari teknikoa izan da beti.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Amaia|izenburua=Antton Gurrutxaga, Elhuyar Hiztegiko zuzendari teknikoa: «Hiztegi Batua asko handitu da, eta horretara egokitu gara»|hizkuntza=eu|data=2013-10-30|url=http://eibz.educacion.navarra.es/blogak/liburutegia/2013/10/antton-gurrutxaga-elhuyar-hiztegiko-zuzendari-teknikoa-hiztegi-batua-asko-handitu-da-eta-horretara-egokitu-gara/|aldizkaria=EIBZko liburutegia|sartze-data=2019-07-19}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Elhuyar hiztegia : euskara-gaztelania, castellano-vasco.|argitaletxea=Elhuyar Edizioak|data=2006|url=https://www.worldcat.org/oclc/225094262|edizioa=3. art|isbn=849533870X|pmc=225094262|sartze-data=2019-07-19}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Elhuyar Hiztegiaren hirugarren edizinoa aurkeztu dabe|hizkuntza=eu|url=https://bizkaie.biz/1462823899420|aldizkaria=bizkaie.biz|sartze-data=2019-07-19}}</ref>
* ''[[Elhuyar Hiztegi Txikia]]'' (Elhuyar, 2013, 43.000 sarrera)<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Elhuyar hiztegi txikia : euskara-gaztelania, castellano-vasco|argitaletxea=Elhuyar Fundazioa|data=2013|url=https://www.worldcat.org/oclc/920294977|edizioa=3. argit.,|isbn=9788495338815|pmc=920294977|sartze-data=2019-07-19}}</ref>
* ''[[Elhuyar Oinarrizko Hiztegia]]'' (Elhuyar, 2013, 36.700 sarrera).<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Elhuyar oinarrizko hiztegia : euskara-gaztelania, diccionario castellano-vasco|argitaletxea=Elhuyar|data=2013|url=https://www.worldcat.org/oclc/920294692|edizioa=3. argit|isbn=9788492457939|pmc=920294692|sartze-data=2019-07-19}}</ref>
* ''Zientzia eta Teknika hiztegi entziklopedikoa''. (Elhuyar, 2009)<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Hiztegi Entziklopediko bat - Antton Gurrutxaga - Zientzia.eus|url=https://zientzia.eus/zientzia-irratia/hiztegi-entziklopediko-bat-antton-gurrutxaga/|aldizkaria=zientzia.eus|sartze-data=2019-07-19}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua='Elhuyar zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoa', euskeraz argitaratutako era horretarako lehenengoa|hizkuntza=eu|url=https://bizkaie.biz/1462826575977|aldizkaria=bizkaie.biz|sartze-data=2019-07-19}}</ref> Gurrutxaga izan zen zuzendaria.
* ''Enpresa kudeaketa aurreratua. Hiztegia'' (Elhuyar, 2002)
* ''Euskal Hiztegi Modernoa'' (1994).
* ''Txirrindularitza: kirol hiztegiak''. Uzeiren eskutik 1996an eta hainbat egileren artean (Jabier Agirre Lasarte, Pello Aiestaran, Kaxildo Alkorta Barrena, Jon Arretxe Perez, Iñaki Azkune Mendia, Iñaki Elortza, Iñaki Friera Urbistondo, Jose Joakin Gallastegi, Antton Gurrutxaga Hernaiz, Joseba Lezeta, J. Manuel Ormazabal Galartza, Patxi Petrirena Altzuguren, Boni Urkizu Arbelaitz)
* ''Kimika hiztegia'' (lau tomotan. Uzeiren eskutik 1980an eta hainbat egileren artean (Imanol Añon, Luis Maria Bandres Unanue (1944-2009), Tere Barrenetxea Arregi, Jose Manuel Bujanda Arizmendi, M. Jesus Erkizia, Jose Ramon Etxebarria Bilbao, Antton Gurrutxaga Hernaiz, Xanti Intxausti, Inaki Irazabalbeitia Fernandez, Jacinto Iturbe Barrenetxea, Xabier Larrea, Jon Nazabal Etxeberria, Andoni Sagarna Izagirre, Antxon Santamaria Ibarburu, Imanol Tapia Etxeberria, Itziar Urretxa Agirresakona, Kepa Zalbide Elustondo, Mikel Zalbide Elustondo)
* ''Disoluzioak. Jalkiak. Oxidazio Erredukzioa''. ([[Udako Euskal Unibertsitatea|UEU]], 1978)
 
[[Fitxategi:Hiztegiak elhuyar org.png|thumb|300x300px|Elhuyar hiztegiak kontsultatzeko wegunea]]
 
== Elhuyar hiztegien ataria ==
Internet eta teknologia berriak hiztegigintzaren negozio eredua aldatzen ari zirela jakitun, urteetan zehar errealitate horretara egokitzeko urratsak egin dituzte Elhuyarrek eta bere hiztegien saileko zuzendaria den '''Gurrutxagak'''. ''hiztegiak.elhuyar.org w''ebgunean hainbat erraztasun erabil daitezke hiztegia kontsultatzeko: Lehen sarreretan bakarrik bila zitekeen. Orain, berriz, egin daiteke eduki lexiko-grafikoan (itzulpenetan adibidez), edo adibideetan ere. Horrek erabiltzaile aurreratuari laguntzen dio batez ere. Hiztegi bat Interneten doan kontsultatzea ohiko bihurtu da. 2012an bertan, adibidez, azken aldaketa garrantzitsuak egin baino lehenago, hogei milioi kontsulta jaso zituen atari honek hiztegietan.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Amaia|izenburua=Antton Gurrutxaga, Elhuyar Hiztegiko zuzendari teknikoa: «Hiztegi Batua asko handitu da, eta horretara egokitu gara»|hizkuntza=eu|data=2013-10-30|url=http://eibz.educacion.navarra.es/blogak/liburutegia/2013/10/antton-gurrutxaga-elhuyar-hiztegiko-zuzendari-teknikoa-hiztegi-batua-asko-handitu-da-eta-horretara-egokitu-gara/|aldizkaria=EIBZko liburutegia|sartze-data=2019-07-19}}</ref>
 
== Sariak eta errekonozimenduak ==
 
* 2013: diariovasco.com saria jaso zuen Elhuyar Hiztegiak webguneak. Sei sari banatu zituen [[Diario Vasco|Diario Vascok]] eta ''“Euskaraz egitea edo euskara ikastea ahalbidetzen duen webgune onena”'' kategoriakoa eman zioten Elhuyar Fundaziokoei.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=DiarioVasco.com saria Elhuyar Hiztegiak-entzat – Hizkuntza-teknologiak|hizkuntza=eu|url=https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2013/12/28/diariovasco-com-saria-elhuyar-hiztegiak/|sartze-data=2019-07-19}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Diariovasco.com Sariak {{!}} 2019 Komunikazio Digital Sariak|url=http://premios.diariovasco.com/index.php|aldizkaria=El Diario Vasco|sartze-data=2019-07-19}}</ref>
 
== Erreferentziak ==
52. lerroa:
* [http://www.euskadi.eus/elhuyar-hiztegia/ Elhuyar hiztegiaren kontsulta on-line.]
*[http://ixa.si.ehu.es/node/67 Antton Gurrutxaga-ren proiektuak eta argitalpenak] Ixa Taldearen webgunean.
*[https://twitter.com/anttongu?lang=eu @anttongu] kontua Twitterren.
 
{{bizialdia|1958ko||Gurrutxaga, Antton}}