Enontekiö: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
No edit summary
164. lerroa:
[[Image:Costumes Saami.jpg|160px|left|thumb|[[Samitar]]rak.]]
Udalerria, [[samitar]]ren lurraldearen barnean aurkitzen da ([[Laponia (herrialdea)|Sápmi]]). Biztanleriaren %19a, talde-etniko honen parte da, baina bakarrik %10 justuak hitz egiten du [[samiera]]z [[Ama hizkuntza|ama hizkuntza]] gisa ([[Samiera|iparraldeko samiera]]z hain zuzen). [[Lappi]] osoan bezala, lurralde honetan bizi diren [[samitar]]rak legeekin eta eskubide bereziekin babesturik daude euren hizkuntza eta kultura gal ez dadin. Honela, udalerria, bi kultura ezberdinen artean eratzea lortu da, bien arteko ezberdinketarik gabeko bizimodua, oreka eta bizikidetza direla oinarri. '''Enontekiö'''ko [[samitar]] ezagunenak [[Anni-Kristiina Juuso]] aktorea, [[Nils-Aslak Valkeapää]] idazlea eta [[Wimme Saari|Wimme]] [[Joik]]-abeslaria dira.
 
''Käsivarsi'', [[Utsjoki]] eta [[Inari]] ondoren, [[samitar]] arrazako biztanle gehien bizi den [[Finlandia|Finlandiar]] udalerria da eta ''Eanodat'' izena jasotzen du hizkuntza honetan.
 
===Hezkuntza eta Osasuna===
170 ⟶ 172 lerroa:
Osasunari dagokionez, '''Enontekiö'''k, programa berezi bat antolatua dauka [[Muonio]] bizilagunarekin eta bien artean herritarren osasunaz arduratzen dira. Bi udalerrien erietxea, [[Muonio]]n kokatzen da, baina eritasun arinak sendatzeko eskualde-erietxeak aurkitzen dira [[Hetta]] eta [[Kaaresuvanto]] herrixketan.
 
== Ekonomia ==
[[Irudi:Käsivarsi porot 1.JPG|250px|right|thumb|[[Elur-orein]] taldea.]]
'''Enontekiö'''ko egitura ekonomikoaren arabera, lan egiten duen biztanleriaren %76a, zerbitzuetan egiten du lan; bai zerbitzu publikoetan, bai baso-zaintzan, bai turismoan <ref>[http://www.enontekio.fi/web/files/strategiaohjelma2003_2008.doc Enontekiöko udala]</ref>. Gainontzekoak, nekazaritzan (egoera klimatikoak baldintzatuta) eta [[Rangifer tarandus|elur-oreinen]] abeltzaintzan egiten du lan gehienbat. [[Lappi|Laponia]]n industria ia garatu gabe dagoenez, langabetuen kopurua ia [[Finlandia]]ko udalerri guztietako altuena da, baina herriko nekazal-bizimodua dela eta datu hauek ez dira larriak suertatzen.