Onkobirus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''Onkobirusak''' zelularen ugalketa prozesua aldatzen duten [[birus]]ak dira, [[zelula]] normalak zelula neoplasikoak edo tumoralak bihurtuz. Onkobirus gehienak [[erretrobirus]] dira.
 
Zelula bat infektatzerakoan onkobirusek haien [[Azido desoxirribonukleiko|DNA]] integratzen dute zelularen [[genoma]]n, [[bakteriofago]]ek [[lisogenia|ziklo lisogenikoan]] egiten duten moduan. [[Probirus]] deritzonak dira. [[Profago]]en antzera, onkobirusa zelularen ondorengoetara pasatzen da, harik eta une jakin batean birusaren genomak zelularen ugalketa erritmoa aldatzen duen arte, [[tumore]]ak sortuz.
 
Ez dago argi nola jarduten duten onkobirusek maila molekularrean tumoreak sortzeko. Birusaren genomak gene onkogenikoak ditu eta, antza denez, gene horiek [[apoptosi]]aren erregulazioa aldatzen duen proteinaren bat ekoizten dute. Ondorioz, zelulak ukipen-inhibizioaren mekanismoa galtzen du, kontrolik gabeko ugalketa suertatuz eta tumoreak agertuz.