Espainiako Gerra Zibila Donostian (1936): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Donostiaren okupazioa: Irudiak handitu
130. lerroa:
Galerak galera, hiriak ez zuen kalte handirik jasan. Steer-ek nabarmentzen duenez, [[Euzko Alderdi Jeltzalea|jeltzaleek]] arreta berezia jarri zuten jabetza eta ondasunen galerarik eta istilurik gerta ez zedin. Bada, luze gabe uztail-abuztuan ihes egindako klase erosoak beren bizilekuetara itzuli ziren, baita gauzak nahiko txukun aurkitu ere. Aldiz, jeltzaleen kontrako zapalkuntza bereziki latza izan zen: Gerra Kontseiluak egin zitzaizkien, baina hori baino lehen Falangeko kideek arau gabeko ''giza ehiza''ri heldu zioten;<ref>Steer, George L. (2009 (1938)), 57-59. or. ''Pistolero style'' aritu ziren horretan, Steer-ek dioenez, 17 apaiz ere aipatzen ditu hildakoen artean.</ref> karlistek ere parte hartu zuten hurrengo asteetako hilketetan.<ref>Preston, Paul. 2013, 431. or.</ref> Ezkertiarrek ondo zekiten haien patua zein izango zen hirian geratuz gero; militante jeltzale gehienek, berriz, geratzeko hautua egin zuten, baina okupatzaileek ez zuten bereizketarik egin eta, beraz, Donostian [[jeltzale]]ei egokitu zitzaien martxan jarritako errepresioaren txarrena; asko fusilatu zituzten.<ref>Egaña, Iñaki. 2012, 00:35'00"</ref>
 
Atxiloketa masiboak izan ziren berehala. Lehenengoak ospitaletik ebakuatu gabeko errepublikazaleak izan ziren. Luze gabe, atxilotuz gainezka zeuden [[Ondarretako espetxea|Ondarreta]] eta Zapatariko espetxeak, Falangeren egoitza, San Jose erietxea eta [[Kursaal kasinoa|Kursaaleko]] zinema-aretoa. Pedro Barrusok eta Mikel Aizpuruk hurrengo hilabeteetan 600dik gora hilketa kalkulatzen dituzte, ''paseo'' direlakoak eta epaiketa aizunen ondoriozko exekuzioak kontuan hartuz, tartean berrogeita zazpi emakume, gehienak [[Lanaren Konfederazio Nazionala|CNT]]<nowiki/>koak.<ref name="Preston, Paul. 2013, 430-431. or">{{erreferentzia|abizena= Preston |izena= Paul |urtea= 2013 |izenburua= El Holocausto Español. Odio y Exterminio en la Guerra Civil y después|lekua= Bartzelona|argitaletxea= Debolsillo |orrialdea= 429-430}}</ref>
 
Fusilamentuak Ulia mendian eta [[Ondarretako espetxea|Ondarretako kartzela]]<nowiki/>n izan ziren hasieran, baina urritik aurrera urrundu egin ziren Hernaniko kanposantura, [[Oiartzun]]<nowiki/>era eta [[Bera]]ko harrobira ere. Batzuetan publikoak izan ziren, eta kexak<sup>Norenak?</sup> eragin zituzten.<ref>Egaña, Iñaki. 2012, 00:29'50" Egañak 400 fusilatutik gora aipatzen du.</ref> Iraileko erasoa bukatu arte, Donostia eta Gipuzkoa mendean hartzeko matxinatuen kanpainan, Barrusok 3.000 hildako zenbatzen ditu guztira borroketan, erdi bana gutxi gorabehera.<ref>Barruso, Pedro. ''Verano y revolución: La Guerra Civil en Gipuzkoa'', 3. or. Lerroen atzeko eta errepresioko hilketa eta exekuzioak, berriz, 1.000 bana izan daitezke.</ref>