Immunitate-sistema: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
167. lerroa:
Linfozitoen zelula aitzindariak hezur-muinean sortzen dira. Gero zelula aitzindari horietako batzuk [[timo]]ra joaten dira eta bertan T linfozito bihurtu. Besteak, aldiz, hezur-muinean geratzen dira eta bertan heldu ondoren B linfozito bihurtzen dira.
 
* [[T Linfozitolinfozito]]ak: timora iristen dira, bertan heltzeko. [[Parasito]] edo [[Zelula barneko parasito|zelularen barneko mikrobioak]] ezabatzea da haien eginkizuna. [[Linfokina]]k ere askatzen dituzte makrofagoak aktibatzeko. Hiru azpitalde daude:
** T Linfozito laguntzaileak (Th edo CD4+ ere deituak): zelula antigeno-aurkezleek erakusten dizkieten antigenoak ezagutzen dituzte eta erantzun immunitarioa abian jartzen dute; erantzun hori abiatzeko zitokinak askatzen dituzte. Immunitate humoralean zein zelularrean –bietan– eginkizun garrantzitsua burutzen dute;
** T Linfozito hiltzaileak (Tc edo CD8+ ere deituak): diana zeluletara edo zelula arrotzetara itsasteko gaitasuna dute, euren mintza entzimekin eta entzima zitotoxikoekin zulatuz; zelulak hil egiten dira eta infekzioa ez da zabaltzen;
** T linfozito ezabatzaileak: Erantzun immunea geldiarazten dute.
* [[B Linfozitolinfozito]]ak: organo linfoidetan ([[gongoil linfatiko]]etan, [[Amigdala|amigdaletan]], hesteetako [[Peyer-en plaka|Peyer-en plaketan]]...) egon ohi dira. Molekula arrotzetara batuko diren antigorputzak sortzea da haien eginkizuna. Geldirik oso txikiak dira baina aktibatzean milioika antigorputz sortzen dituzte.
 
Th linfozitoek B linfozitoen ugalketa sustatzen dute, [[zitokina]]k askatzean. Sintesi hori blokeatu ere egin dezakete, zitokin inhibitzaileak askatzen badituzte. [[NK zelula|NK linfozito]]ak edo zelula hiltzaileak beste linfozito mota bat dira, linfozito guztien % 2a osatzen dutenak. T eta B linfozitoen aldean, linfozito hauek ez dituzte antigenoak ezagutzen eta bereizi gabeko erasoak burutzen dituzte birusek infektatutako zelulak eta zelula gaiztoak (tumoralak) akabatzeko. Hori dela eta, minbiziaren prebentzioan funtsezko zeregina betetzen dute. Ez dute [[fagozitosi]]a egiten: zelulak suntsitzen dituzte [[zelula-mintz]]a zulatzerakoan.