Interferoi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
9. lerroa:
Interferoia ez da espezifikoa birusen aurka, ia edozein birusari egiten baitio eraso; baina oso espezifikoa da bere sintesia eragin duen animalia espeziearekin: mota bateko animalien zelulek ekoiztutako interferoiak mota horretako animalien zelulak birusen aurka babesteko besterik ez du balio, eta ez beste mota bateko animalienak. Hots, zaldi batek ekoiztutako interferoiak zaldi guztiak infektatzen dituzten birusen aurka ekingo du, baina ez da eraginkorra izango gizakia infektatzen duten birusen aurka.
 
Hiru interferoi mota daude: alfa, beta eta gamma. Alfa interferoiak T [[T linfozito]]ek sortzen dituzte, eta baita B linfozitoek ere. Beta interferoien sintesia [[fibroblasto]]ek eragiten dute, eta gamma interferoiak T linfozitoek. [[Immunitate-sistema]]ren zelulek ekoizten dituzte batik bat, baina baita beste zelula mota batzuek ere ([[ehun konektibo]] eta epitelialarenak, esaterako).
 
[[Birus]] batek infekzioa sortzen duenean goian aipatutako zelulek interferoia ekoiztu eta kanpora askatzen dute. Horrela, aldameneko zelulek isuritako interferoia hartzen dute eta babestuta geratzen dira birusen aurrean. Interferoiak infektatu gabeko [[zelula]]k babesten ditu, baina ez ditu infektatutakoak sendatzen: sendatzailea baino, prebentiboa da.