Siria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
82. lerroa:
[[1920]]ko martxoan, Damaskoko Nazio Kongresuak [[Faisal I.a]] emirra Siriako Arabiar Erresumako errege izendatu zuen, baina Frantziak ez zuen erregetza onartu. Faisalen erreinaldia 1920ko uztailean bukatu zen, Frantziako armada Sirian [[Nazioen Liga]]ko mandatua indarrean ezartzera sartu zenean. [[Uztailaren 23]]an, Frantziako armadak Siriakoa garaitu zuen<ref name="WDL">{{erreferentzia |url = http://www.wdl.org/en/item/400/ |izenburua= Report of the Commission Entrusted by the Council with the Study of the Frontier between Syria and Iraq |website = [[World Digital Library]] |date = 1932 |sartze-data = 2013-07-08 }}</ref>.
 
[[Siriako Frantziar Agintea|Frantziaren menpeko urteetan]], [[Arabiar nazionalismo|sentipen nazionalista]] areagotu ahala, matxinadak bortizki erreprimitzen ziren. Nolanahi ere, ekonomiak gora egin zuen eta, azpiegituren aldetik, herrialdea modernizatu zen.<ref name="WDL"/> Lau barruti autonomotan zatitu zuten lurraldea: Damasko, Alepo, eta alawiarren eta drusoen lurraldeak.
 
[[Bigarren Mundu Gerra]]ko Frantziaren porrotarekin batera ([[1940]]), Siria [[Vichyko gobernua]]ren menpe geratu zen, harik eta [[1941]]eko uztailean [[Erresuma Batua]]k eta [[Frantziar Indar Askeak|Frantzia Askeak]] herrialdea hartu zuten arte. [[Georges Catroux]] jeneral frantsesak, Frantzia Askearen izenean, [[Siriako Errepublika (1930–1958)|lurraldearen burujabetasuna]] agindu zien siriarrei, baina tropak bertan geratu ziren. Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, Frantziako gudarosteak uko egin zion lurraldea uzteari, baina azkenik, [[Nazio Batuen Erakundea|NBEren]] aginduz, [[1946]]ko apirilean, Frantzia eta Britainia Handiko armadak Siriatik joan ziren.
 
=== Siria burujabea ===