Bigarren Mundu Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
327. lerroa:
Gerraren bukaeran [[kolonialismo|inperio kolonialetako]] lurralde frankok, [[India]] [[Erresuma Batua|Erresuma Batutik]] edo [[Indonesia]] [[Herbehereak|Herbeheretatik]] esaterako, independentzia aldarrikatu zuten [[Asia]] eta [[Afrika]]n zehar batez ere. Horren aurrean, herrialde inperialisten politikak desberdinak izan ziren. [[Frantzia]]k, adi bidez, huts egin zuen [[Indotxina]]ko kolonien gaineko kontrola berreskuratu nahi izan zuenean.
 
Baina [[Europa]]n bertan sortu ziren muga berriak. [[Alsazia]] eta [[Lorrena|Lorena]] [[Frantzia]]koak izatera itzuli ziren. [[Sarre]] ere hartu zuen Frantziak protektoratu gisa, harik eta [[1957]]an [[Mendebaldeko Alemania|Mendebaldeko Alemaniari]]ri itzuli zion arte. [[Polonia]]ko mugak berriz marraztu ziren, gerra aurreko [[Weimarko Errepublika|Alemaniako]] zati batzuk (tartean [[Ekialdeko Prusia]] eta [[Goiko Silesia]]) hartuta eta ekialdean batzuk galduta, [[Molotov-Ribbentrop ituna]]ri jarraituta [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunak]] bereganatu zituen gehienak hain zuzen ere. [[Iosif Stalin|Stalinek]] [[Finlandia]]ko, Alemaniako ([[Ekialdeko Prusia|Ekialdeko Prusiaren]] zati bat) eta [[Japonia]]ko hainbat lurraldeak ere irabazi zituen.
 
Alemaniak [[Austria]] galdu zuen, [[1938]]ko ''[[Anschluss]]'' gertatu baino lehengo mugetara itzuliz. [[Txekia]]k eta [[Eslovakia]]k estatu bat osatu zuten berriro, oraingo honetan alemaniarrik gabeko [[Sudeteak|Sudeteekin]]. Izan ere, galdutako lurralde horietatik (Austriatik izan ezik) alemaniar jatorrizko miloika lagun emigratu ziren Alemaniara, agintari berrien beldurrez. Halaber, Alemania okupazioko lau esparrutan zatitu zen, Frantziak, Erresuma Batuak, [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBek]] eta SESBk banaren gaineko kontrola hartuta. Geroago lehenengo hirurak batu ziren Mendebaldeko Alemania konstituzio-demokrazioa osatzeko. Laugarrena, Ekialdeko Europako zati handiena bezala, SESBen influentzia esparruaren azpian geratu zen, Mendebaldearen isilpeko onarpenarekin.