Bigarren Mundu Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
327. lerroa:
Gerraren bukaeran [[kolonialismo|inperio kolonialetako]] lurralde frankok, [[India]] [[Erresuma Batua|Erresuma Batutik]] edo [[Indonesia]] [[Herbehereak|Herbeheretatik]] esaterako, independentzia aldarrikatu zuten [[Asia]] eta [[Afrika]]n zehar batez ere. Horren aurrean, herrialde inperialisten politikak desberdinak izan ziren. [[Frantzia]]k, adi bidez, huts egin zuen [[Indotxina]]ko kolonien gaineko kontrola berreskuratu nahi izan zuenean.
 
Baina [[Europa]]n bertan sortu ziren muga berriak. [[Alsazia]] eta [[Lorrena|Lorena]] [[Frantzia]]koak izatera itzuli ziren. [[Sarre]] ere hartu zuen Frantziak protektoratu gisa, harik eta [[1957]]an [[Mendebaldeko Alemania|Mendebaldeko Alemaniari]] itzuli zion arte. [[Polonia]]ko mugak berriz marraztu ziren, gerra aurreko [[AlemaniaWeimarko Errepublika|Alemaniako]]ko zati batzuk (tartean [[Ekialdeko Prusia]] eta [[Goiko Silesia]]) hartuta eta ekialdean batzuk galduta, [[Molotov-Ribbentrop ituna]]ri jarraituta [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunak]] bereganatu zituen gehienak hain zuzen ere. [[Iosif Stalin|Stalinek]] [[Finlandia]]ko, Alemaniako ([[Ekialdeko Prusia|Ekialdeko Prusiaren]] zati bat) eta [[Japonia]]ko hainbat lurraldeak ere irabazi zituen.
 
Alemaniak [[Austria]] galdu zuen, [[1938]]ko ''[[Anschluss]]'' gertatu baino lehengo mugetara itzuliz. [[Txekia]]k eta [[Eslovakia]]k estatu bat osatu zuten berriro, oraingo honetan alemaniarrik gabeko [[Sudeteak|Sudeteekin]]. Izan ere, galdutako lurralde horietatik (Austriatik izan ezik) alemaniar jatorrizko miloika lagun emigratu ziren Alemaniara, agintari berrien beldurrez. Halaber, Alemania okupazioko lau esparrutan zatitu zen, Frantziak, Erresuma Batuak, [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBek]] eta SESBk banaren gaineko kontrola hartuta. Geroago lehenengo hirurak batu ziren Mendebaldeko Alemania konstituzio-demokrazioa osatzeko. Laugarrena, Ekialdeko Europako zati handiena bezala, SESBen influentzia esparruaren azpian geratu zen, Mendebaldearen isilpeko onarpenarekin.
336. lerroa:
Japoniarrek [[Korea]]tik alde egitean, [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunak]] eta [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBek]] erabaki zuten, ia-ia korear guztien oposizioaren gainetik, herrialdea erdibitzea 38. paraleloan, iparraldeko eremua komunisten menpe eta hegoaldekoa amerikarren menpe geratuta. Nahiz eta estatu bakarra eta independentea sortzeko asmoa adierazi, bi superbotereek lider desberdinak bultzatu zituzten, eta bi estatuen egoera sortu zen, zeinek elkarren gaineko autoritatea aldarrikatzen zuten. Egoera ezegonkor horrek [[Koreako Gerra]]ra eraman zuen.
 
Izan ere gudan sortu ziren superbotere berriak [[Ameriketako Estatu Batuak]] eta [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|SESB]] izan ziren, [[Erresuma Batua]] munduko botere nagusia izateari utzi baitzion. Bi botere handien arteko tirabirek gora egin zuten gerra bukatutakoan, [[1991]] arte irautekoa zen [[Gerra Hotza]] izeneko gatazka sortuz. Lehia hainbat arlotan gertatu zen: [[Ideologia|ideologian]], botere industrialean, [[espazioko lasterketa|espazioan]], ekonomian, armen garapenean... Bien arteko buruz buruko borroka ez zen inoiz suertatu, baina ohikoak izan ziren beste herrialdeetan alde bakoitzak babestutakoen artekoak.
 
Nolanahi ere, Bigarren Mundu Gerraren gertakari latzen ostean, [[diplomazia]]ko bideak hobetu nahi izan zituzten. Horretarako, [[Nazio Batuen Erakundea]] sortu zen, [[Nazioen Liga|Nazioen Elkartea]] ordezkatuta. Izan ere, Nazioen Elkarteak ezin zuen ezer egin izan gatazka ekiditeko. Halaber, [[1929ko kraxa|1929ko krakak]] eragindako pobrezia orokorra berriro gerta ez zedin, [[Bretton Woodseko batzarra|Bretton Woods hitzarmenetan]] hainbat instituzio ekonomiko, [[Munduko Bankua|Mundu Bankua]] edo [[Nazioarteko Diru Funtsa]] esaterako, sortu ziren.