Llywelyn ap Gruffudd: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
47. lerroa:
1277ko azaroan, gerra galduta, Llywelynek bakea hitzartu zuen Ingalaterrako Eduardorekin. Artean, hilabete batzuk pasa ziren Eduardok berak ezarritako baldintza gogorrak Llywelynek betetzen zituela egiaztatzeko, eta horren ondoren bakarrik erabaki zuen Ingalaterrako erregeak Eleanor Windsorretik askatzea.
 
1278ko irailean, Eduardo [[Rhuddlan]]era joan zen, eta prest zen buruzagi galesaren "borondate onaren" ordainetan, justizia eskaintzeko, tartean zela Eleanorren askapena eta bien aurrez aurreko ezkontza ospakizuna egitea, erregearen eskuzabaltasunaren erakusgarri. Llywelynen eta Eleanorren arteko eztei ospakizuna Eduardoren hegalpean antolatu zen, non eta [[Worcester]] Ingalaterran, haren presentzian, katedral ingeles batean eta urriaren 13an, [[Eduardo Aitorlea]]ren Egunean.<ref group="oh">Eduardo Aitorlea Ingalaterrako Koroaren patroi zaindaria zen.</ref> Are, Eduardok pagatu zuen ezteia.<ref name=":8">{{Erreferentzia|izena=Marc|abizena=Morris|izenburua=A, GreatM. and Terrible King: Edward I and the Forging of Britain|argitaletxea=Windmill|hizkuntza=en|data=2009|url=https://books.google.es/books/about/A_Great_and_Terrible_King.html?id=xkMQSZBDX9wC&redir_esc=y|isbn=9780099481751|sartze-data=2018-09-02}}, 161-163. or.</ref><ref group="oh">Eleanor, etsaigoak etsaigo, Eduardoren lehengusina zen.</ref>
 
== Galesen konkista gerrak ==