Dunning-Kruger efektua: berrikuspenen arteko aldeak

Biaze kognitiboak, eta bertan, pertsona ulertezinak trebeak diren moduan ebaluatzeko joera dute
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
Lehen zirriborroa.
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
(Ez dago alderik)

16:57, 12 uztaila 2019ko berrikusketa

Dunning-Kruger efektua joera kognitibo edo isuri kognitibo bat da; horren arabera, trebetasun edo ezagutza gutxi duten gizabanakoek ilusio-sentimendu bat izaten dute, eta uste dute adimentsuagoak edo jakintsuagoak direla beste pertsona prestatuagoak baino, beren trebetasuna errealitatearen gainetik kalkulatuz. Subjektuaren ezintasun metakognitibo batek azaltzen du joera edo isuri hori, edozein pertsonari bere ezgaitasuna aitortzeko zailtasuna edo ezintasuna topa dakioke. Aitzitik, kualifikazio handiko gizabanakoek euren gaitasun erlatiboa gutxietsi egin ohi dute, oker onartuz haientzat errazak diren lanak besteentzat hain errazak ez direla.

Hasiberriek euren benetan duten gaitasuna baino gaitasun handiagoa dutela uste ohi dute. Ikasi ahala autoebaluazioa apaldu ohi da. Adituek konpetentzia aurreratuen artean euren burua ondo ebaluatzeko ahalmena lortu ohi dute.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.