Immunitate-sistema: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
tNo edit summary
5. lerroa:
'''[[Immunitate]]-sistema''' gure organismoak [[infekzio]]aren aurrean defendatzeko duen mekanismoen multzoa da. Mekanismo horien bitartez, organismoak [[mikrobio]] [[patogeno]]ei aurre egiten die, eta bere barnean garatzen diren [[zelula]] gaiztoak (tartean direla [[Tumore|tumoralak]]) suntsitzen ditu. Halaber, immunitate-sistemak zelula arrotzen sarrera galarazten du.<ref> Aldaba, J., López P., Pascual, MM., Urzelai, A: Biología 2. Batxilergoa, Elkar (2006), 356 orr. ISBN: 84-783-222-1 </ref><ref> Delvis, Peter J. (2016) [https://www.msdmanuals.com/es-cl/professional/inmunología-y-trastornos-alérgicos/biología-del-sistema-inmunitario/panorama-general-del-sistema-inmunitario Panorama general del sistema inmunitario] Merck Sharp & Dohme Corp </ref>
 
[[Bizidun|Bizidunekin]] batera immunitate-sistemak ere [[Eboluzio|eboluzionatu]] egin du. Bizidun sinpleenek ([[bakterio]]ek, adibidez) [[entzima]] bereziak dituzte [[birus]]en erasoak neutralizatzeko. Bizidun [[ornogabe]]ek, molekula bereziak ez ezik, [[fagozito]]ak ere badituzte partikula arrotzak suntsitzeko. Dena den, zalantzarik gabe immunitate-sistema sofistikatuenasofistikatuenak [[ornodun]] garatuenek dituzte: [[Proteina|proteinez]] gain, zelula, [[Ehun (biologia)|ehun]] eta organo espezializatuak dauzkate, elkarlanean aritzen direnak, funtzio defentsibo konplexuak burutu ahal izateko.<ref> Beck, Gregory; Gail S. Habicht [http://people.scs.carleton.ca/~soma/biosec/readings/sharkimmu-sciam-Nov1996.pdf Immunity and the Invertebrates] Scientific American, 1996ko azaroa, 60–66 orr. </ref>
 
== Babes mekanismoak ==
44. lerroa:
{{sakontzeko|hantura}}
 
[[Hantura]] da immunitate-sistemak [[infekzio]] bati ematen dion lehenengo erantzunetako bat.<ref> Kawai T, Akira S (2006). «Innate immune recognition of viral infection». Nat Immunol 7 (2): 131-7 </ref> Tumefakzioa (kaltetutako tokiaren inflamazioa) eta gorritasuna eragiten du, [[edema]] sortzeaz gain. Zauriek, traumatismoek eta infekzioek hantura prozesua abiatzen dute. Hanturari esker [[fagozito]]ak eta [[konplementu sistema]] aktibatzen dira, mikroorganismo arrotzak suntsitzen dituzten bi elementu oso garrantzitsuakgarrantzitsu.<ref> Ingraham, J. eta Ingraham, C.: Introducción a la Microbiología vol. II, Ed. Reverté (1998), 379-380 orr. ISBN: 84-291-1871-3 </ref>
 
Kaltetutako [[Ehun (biologia)|ehun]]aren zelulek molekula bereziak askatzen dituzte, hanturaren bitartekoak. Molekula horiek dira hantura prozesua martxan jartzen dutenak, hau eraginez:
68. lerroa:
Organismoak infekzioaren aurka azaltzen duen erresistentzia da immunitatea. Immunitate-sistema sistema konplexuena da ([[nerbio-sistema]]rekin batera). Organo eta jario baskular nahiz interstizial guztietan sakabanatuta dago ([[garun|burmuinean]] izan ezik); organo espezializatuetan biltzen da: [[hezur-muin|hezur muina]], [[bare (argipena)|barea]], [[timo]] guruina, [[gongoil linfatiko]]ak, [[amigdala]]k, [[Peyer-en plaka]]k...
 
Behin eta berriro berritzen da eta immunitatea ematearen arduraduna da. Sistema honek osagai zelularrak ditu ([[linfozito]]ak), baita molekula disolbagarriak ere ([[antigorputz]] edo immunoglobinak), modu koordinatu eta osagarrian lan egiten dutenak. Zelula linfoide eta antigorputz hauek gorputzeko [[ehun]]etara odol jarioen bitartez iristen dira, [[Linfa|sistema linfatikoetan]] ibili eta berriro odol sistemara itzultzen geroitzuliz.
 
Sistema immunea martxan jartzen duten molekulak [[antigeno]]ak dira. Erantzun immunea fenomeno multzoa da eta, horien bidez, antigeno batek linfozitoen aktibazioa edo antigorputzen sorrera eragiten du. Bi linfozito mota daudela frogatu da; horiek erantzun immunitario mota bietatik bakoitza kontrolatzen dute: zelulen bidezko immunitatean linfozito mota batek hartzen du parte, T linfozitoak. Immunitate humorala B linfozitoen jardueraren ondorioz gertatzen da (ikusi: [[linfozito]]).
89. lerroa:
Antigenoek eta antigorputzek osagarritasun espazialaren bidez elkarreragiten dute, eta lotura ahulen bitartez lotuta daude (hidrofobikoak edo hidrogenozkoak). Immunitate-sistemarentzat gehienetan ez dira arrotzak izaten organismoko molekula antigenikoak. Norberarena eta beste batena bereizteko propietate horri [[immunotolerantzia|tolerantzia immunologikoa]] deritzo.
 
Antigenoak aske agertuager daitezke gure organismoaren barruan (proteina moduan, toxina bakterianoak....) edo beste egitura edo partikula bati lotuak (kasu gehienetan [[bakterio]] edo [[birus]]en azaleko molekulak dira).
 
=== Erantzun immunitario humorala: antigorputzak ===
100. lerroa:
Antigorputzak erantzun immunitario humoralaren oinarrizko molekulak dira, antigeno bati erantzuna emateko sortuak. Antigeno arrotz bat gure organismoan sartzen denean (mikrobio bati lotua, eskuarki) gure immunitate-sistemak antigeno horren aurkako antigorputz espezifikoa fabrikatzen du, B linfozitoak erabiliz eginkizun horretarako <ref> Tomé, C. [https://zientziakaiera.eus/2016/06/16/antigorputzez/Antigorputzez] Zientzia Kaiera </ref>.
 
Antigorputzen funtzioa, beraz, [[birus]] eta [[bakterio]]ak zuzenean detektatzea eta neutralizatzea da, estali eta bildu egiten dituzte euren antigenoekin konbinatzerakoan, gero [[makrofago]]ek fagozita ditzaten. Antigorputz bakoitzak bi antigeno elkar ditzake eta hauek determinante pila duenezdutenez, beste antigorputzetara elkar daitezke. Honela, antigeno molekula eta elkarloturiko antigorputzen konpleju handiak sortzen dira. Hauen egitura [[gene]]etan kodifikatua dago.
 
[[Ugaztun]]ok milioika antigorputz sortzen ditugu. Zelulek euren gene segmentuen konbinazioa aukeratzen dute, milioi bat baino gehiagoren artean. Antigeno arrotza organismoan sartzean, berari dagokion antigorputza sortzen da. B [[linfozito]]ak arduratzen dira antigorputzak sintetizatu eta zirkulaziora esportatzeaz. B linfozito batek antigorputz bat bakarrik sintetizatzen du.
112. lerroa:
* [[Ig A]]: antigorputz guztien – % 13. [[Plasma (argipena)|Plasman]] eta kanpoko jariakinetan dago (mukia, malkoak, txistua...). Gorputzaren kanpoko azaleko defentsaz arduratzen da. Bertan bakterioen ugalketa kontrolatzen du.
 
* [[Ig M]]: antigorputz guztien – % 6. Infekzio baten aurrean agertzen den lehenengo immunoglubulinaimmunoglobulina da hau. Bakterioen aurkako lehen defentsa lerro indartsua da, zelulak banatu eta suntsitzeko ahalmena du.
 
* [[Ig D]]: antigorputz guztien – % 0-1. Linfozitoen azalean daude eta antigeno hartzailearen lana egiten du (antigenoak aktibatu eta ezabatu)
181. lerroa:
Erantzun immune espezifikoaren berezko ezaugarria oroimen immunologikoa da. Horrek esan nahi du immunitate-sistemaren zelula batzuk ([[Linfozito|linfozitoak]]) gai direla mikrobio edo zelula arrotz batek dituen «markak» ([[Antigeno|antigenoak]]) ezagutzeko, eta beraz mikrobio edo zelula hori identifikatzeko. Gogoratzeko ahalmena garrantzi handikoa da, immunitate-sistemak horri esker mikrobio batek bigarren aldiz infektatzen duenean mikrobio horren aurkako erantzun oso indartsua ematen duelako.<ref> Berkow, Roberts (2008). «16». Manual Merck: Home edition (2da. edición). Océano. 842 orr. ISBN: 84-494-1184-X </ref>
 
Zelula edo mikrobio baten antigeno batekin topo egin ondoren, B linfozito klon bat aktibatzen da eta bizkor ugaltzen da. Klon horren linfozito batzuk zelula plasmatiko bihurtzen dira eta antigorputzak sortuko dituzte. Baina klon horren beste linfozito gutxi batzuek organismoan jarraitzen dute eta oroimen zelulak izango dira: zelula hauek oso bizitza luzea dute (hainbat hamarkadatan daude gorputzean)<ref> Crotty, Shane, et al. "Cutting edge: long-term B cell memory in humans after smallpox vaccination." The Journal of Immunology 171.10 (2003): 4969-4973 </ref> eta egunen batean topo egiten badute antigeno berarekin erantzun immunologiko oso azkarra eta handia emango dute (zelula plasmatiko azkar bihurtuko dira eta antigorputz asko sortuko dituzte).
 
Kontuan hartu behar da mikrobio inbaditzaile batek lehenengo aldiz infektatzen duenean immunitate-sistemak aste bat edo gehiago behar dituela antigorputz egokiak sortzeko. Baina oroimen immunologikoari esker, bigarren aldiz infektatzen baldin badu (hilabete edo urte batzuk geroago) oroimen zelulek erantzun oso azkarra emango dute eta antigorputzak denbora gutxian sortuak izango dira. Erantzun azkar horrek mikrobio patogenoak neutralizatzen ditu gaixotasun infekziosoa agertu aurretik. Horrenbestez, [[elgorri]]a, [[barizela]], [[errubeola]], [[kukutxeztul]]a edo [[baztanga]] bezalako gaixotasun infekziosoak behin bakarrik harrapatu daitezke.
227. lerroa:
* Era kimikoan aldaturiko toxina bakterianoak edo [[toxoide]]ak:
 
:gaixotasun bakteriar batzuekiko immunitatea, bakterioek sortzen dituzten toxinak neutralizatzean datza. Egoera immunea sortzeko toxoideak erabiltzen dira. [[Toxoide|Toxoidea]]ak toxina bakterianoaren forma inaktibatoa edo toxikoa ez dena da; baina antigorputz batzuen produkzioa suspertzeko ahalmena dauka eta horiek gaixotasuna sortzen duen forma aktiboa neutralizatzen dute.
 
* Antigeno garbituak:
 
:estalpe birikoaren proteina batek edo determinante antigenetikoak dituzten peptido batzuek erantzun immunea sor dezakete. Mikrobio moteldua edo mikrobio hildahila erabili beharrean, beraz, mikrobio horren molekula antigenikoak erabiltzen dira txerto moduan erantzun immunea sortzeko.
 
== Immunitate-sistemaren asaldurak ==