Aden: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Hiri orokor infotaula +hiri infotaula)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
20. lerroa:
'''Aden'''<ref>{{Erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0164.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua= Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia}}</ref> ([[arabiera]]z عدن) [[Yemen]]go hiri garrantzitsu bat da. Gaur egun portu garrantzitsuena izateaz gain [['Adan gobernantzia|'Adan Gobernantziako]] hiriburua ere bada. Historikoki [[britainiar]] kolonia garrantzitsu bat izan zen eta [[Hego Yemen]] edo Yemengo Errepublika Herritar eta Demokratikoko hiriburua izan zen.
 
Adengo antzinako itsas-portu naturala desagertutako [[sumendi]] baten [[krater]]rean datza, penintsulara [[istmo]] txiki batez loturik. Portu hau lehenengoz [[Awsan Erreinua]]k erabili zuen [[K. a. V. mendea|K. a. V]] eta [[K. a. VII. mendea|VII. mendeen]] artean. Gaur egungo portua penintsularen beste aldean dago.
 
Aden hiria hainbat auzok osatzen dute: [[Krater (Yemen)|Krater]], jatorrizko itsas-portua; Ma'alla, gaur egungo portu berria; [[Tawahi]], kolonialismo garaian ''Steamer Point'' izena zuena; eta Gold Mohurreko etxeak. [[Khormaksar]], istmoan kokatuta, gorputz diplomatikoa, [[Adengo Unibertsitatea]], aireportua eta bestelako bulegoak ditu. Kontinentean [[Sheikh Othman]] dago, antzinako oasia; [[Al-Mansura]], Britainiarrek diseinatutako hiri bat; eta [[Madinat ash-Sha'b]], [[Hego Arabiar Federazioa]]ren hiriburua izendatu zutena.