60.284
edits
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)) |
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-k. a. +K.a.)) |
||
Egiazko eta alegiazko historiak daude nahasturik Pitagorasen bizitzari buruzko kroniketan. [[Heraklides Pontokoa]], [[Klearko]] eta [[Aristoxenos]] jakintsuek alegiazko egitateak eta gertaerak jasotzen dituzte hari buruz. Pitagoras [[Apolo]] edo [[Hermes]]en seme zela idatzi izan da. Azpimundura jaitsia eta ondoren berriz ere bertatik ekarria ere omen zen. Halaber, [[urre]]zko [[izter]]ra zeukala eta nonahitasunezkoa zela aipatu da. Kristau aroko lehenengo mendeetan Pitagorasi buruz [[Apolonio Tyanakoa|Apolonio Tianakoak]] eta beste neopitagorikoek idatzitako alegiazko historiak onartu ziren, eta gerora [[Janbliko]] eta [[Porfirio]] neoplatonikoengan eragina izango zuten.<ref>Franco Volpi: ''Enciclopedia de obras de filosofía'', 1676. orrialdea.</ref> Gainera, Pitagorasek ez zuen ezer idatzi, eta seguru asko horregatik ere bere jarraitzaileek Pitagorasenak ez ziren lanak eta asmakuntzak —[[Pitagorasen teorema]], kasu— egotzi zizkioten. Jarraitzaileek osaturiko pitagorismoak ez du, hortaz, lagundu bere bizitzaren eta lanaren berri zuzena izaten. Horrela, ikertzaile zenbaitek Pitagorasen ekarpenak eta pentsamendua neurriz gain balioztatu direla adierazi dute.<ref>Jonathan Barnes: ''Los presocráticos'', 125-128. orrialdeak.</ref>
[[K.a. 580ko hamarkada|K.a. 580]]. urtearen inguruan [[Samos]] uhartean jaio zelako datuak fidagarriak dira, ordea.<ref>Franco Volpi: ''Ibid.''.</ref> [[Apolodoro]]ren arabera, 40 bat urte izango zituen [[
Azkenik, matxinada demokratiko bat ere izan zen pitagorikoek bultzaturiko erregimen aristokratikoaren aurka. Horren ondorioz, jazarpen luzea jasan behar izan zuten pitagorikoek eratuak zituzten komunitate guztietan. Pitagorasek [[Metaponto]] hirian aurkitu zuen babesa, eta han hil omen zen.<ref>Franco Volpi: ''Ibid.''.</ref> Pitagorikoen aurkako jazarpenean asko hil ziren. Bakan batzuek ihes egin zuten, eta sektatzat iraun zuten [[K.a. IV. mendea|K.a. IV. mende]] arte.
|